Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Haur Ekitaldiak) 
  3. Gabonetako III. Merkatu Nagusia

Gabonetako III. Merkatu Nagusia

  • Kartela

Gabonetako Azoka beste behin Frantziako pasealekuan kokatuko da, eta Europako Gabonetako Merkatu Nagusien eskema jarraituko du. Zurezko 50 bat etxola egongo dira Gabonetako ohiko produktu-mota askorekin (opariak, moda, elikadura,…) eta publiko guztiei zuzenduriko jarduera-programa zabala (musika, gastronomia, moda, desfileak, tailerrak, e.a.).

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2018/12/1

Amaiera: 2019/01/6

Sarrerak: 0,00 €

Aurten ere Gabonetako produktuetako etxetxoak instalatuko ditu, Urumea Pasealekuan, etxetxo berriak Artzain Onean, lera pista, Gabonetako zaldiko-maldikoak eta publiko guztientzako jardueren eguneroko programa oso bat. Gabonetako argiztapen berezia, bola handiarekin Cervantes plazan, Gabonetako zuhaitzak Okendo plazan, Artzain Onean eta Miramar Palazioan, Gabonetako argi lehiaketaren proposamen irabazleak, zubi argiztatuak, etab; horiek guztiak osatuko dute jai hauekin gozatzeko hiri gisako Donostiako proposamena.

GABONETAKO AZOKA

Urumea Pasealekuak Gabonetako azokaren eskaintza hartuko du barne berriz, Gabonetako produktu gastronomikoekin, Gabonetako apaingarriekin, jostailuak, artisautza, bertako diseinatzaileen produktuak eta food trucks-ekin. Aurten, Gabonetako Azokarekin batera Lur Kolektiboa Artisautza azoka tradizionala izango da, eta baita gozogintzako etxetxo berriak ere, Artzain Onean kokatuta. Horrez gain, Gabonetako Azokak karpa handi bat izango du, non egunero jarduera irekiaketa etengabeak garatuko diren:

  • Gastronomia tailerrak jatetxeen, sukalde eskolen eta elkarteen eskutik.
  • Sorkuntza jarduerak: oparien tailerrak, lore diseinua, makillajea, apaingarriak, etab. eta baita mimo eta antzerki ikuskizunak ere.
  • Musika: micro-kontzertzuak, abesbatzak, dantza ikuskizunak, bertsolariak   eta musika tailerrak.

Gabonetako Azoka aurten ere smart ekimena izango da, aplikazio adimendu berrien ezarpenarekin: pertsonak zenbatzeko gailuak, argi ekoeraginkorrak edo informazio balizak.

IBILBIDEA - IBILI MERKATUAN BARRENA!
Donostiako Gabonetako Azokan, gure hirian, egun horietako magiaren ibilbidea egin dezakezu. Gastronomia, artisautza, jostailuak, musika, argiak, atrakzioak, jarduerak,… Donostiaren bihotzean, Europako ohiko merkatuen antzera.

INTERES LEKUAK

  • ETXOLAK - 50 ERAKUSKETARI - Artzai Ona - Urumea pasealekua - Santa Katalina plaza.
  • JANARI LASTERRA - 10 FOOD TRUCK - Kontxa pasealekua - Artzai Onaren plaza - Lorca plazatxoa - Frantzia pasealekua.
  • AZOKAK ETA ATRAKZIOAK - Izei-formako zaldiko-maldikoa (Artzai Ona) - Noria (Alderdi Eder) - Lerak (Lorca plazatxoa)
  • PHOTOCALL - ATERA ARGAZKIAN - Santa Katalina plaza
  • DEKORAZIOA - GABONETAKO ARGIZTAPENA - Maria Kristina zubia - Kontxa pasealekua - Maria Cristina hotelaren fatxada.
  • JAIOTZA - GABONETAKO TRADIZIOA - Gipuzkoa plaza.

KONTZA PASELEKUA. Gabonetako bola / Noria / Food Trucks.
GIPUZKOA PLAZA. Jaiotza.
OKENDO PLAZA. Gabonetako pinua.
MARÍA CRISTINA HOTELA. Fatxadaren dekorazioa.
SANTA KATALINA PLAZA. Izei zaldiko-maldikoa / Jaiotzen erakusketa.
SANTA KATALINA ZUBIA. Argiak.
URUMEA PASEALEKUA. Photocall Elurretako bola / Merkatuko etxolak / Food Truck.
URUMEA PLAZATXOA. Etxola gastronomikoak / Karpa / Food Truck / Txurro denda.
LORCA PLAZATXOA. Lera-arrapala.
ARTZAIN ONAREN PLAZA. Karrusel txikia / Etxola gastronomikoak / Artisautzako karpa / Gozogintzako postuak / Pinua + argi-instalazioa.
LOIOLA KALEA. Argien atea.
SAN MARTIN FATXADA. Aurora boreal argiztapena.
URBIETA KALEA. Kontxako barandilako argiak.
EASO PLAZA. Gabonetako trena.
MIRAMAR JAUREGIA. Gabonetako zuhaitza.
* Guztiak irekiak izango dira, eta egun osoan zehar, partaide guztiak nahi dutenean sartu eta irten daitezen jardueretatik.

SU ARTIFIZIALAK
Donostiak lotura berezia dauka su artifizialekin eta aurtengo Gabonetan, Urumea ibai ertza, paraje ezin hobea izango da berriz bilduma berriekin gozatzeko. Suak ibaiaren ur gainean kokatutako plataforma batetik jaurtiko dira, Gabonetako Azokaren aurrealdean.

ATRAKZIOAK
Aurten, protagonista nagusia Alderdi Ederren instalatutako noria handia izango da. 'Royal Bavaria Wheel', 50 metroko diametroa duen egitura bat, 23,5 metro luzerako eta 17 metro zabalerako oinarri batekin. Noriak 26 kabina ditu, nora 216 lagun igo daitekeen bidaia bakoitzean. Bidaia bakoitzaren prezioa bost euro izango dira. Noriarekin batera honako jarduerak izango dira eskainiko dira: doako lera pista bat Federico García Lorca Pasealekuaren hasieran kokatuta, izei zaldiko-maldiko bat Santa Catalina plazan, carroussel bat Artzain Onean eta elur bola itxurako photo call bat Urumea Pasealekuan. Tren txiki batek txikienek arreta bereganatuko du Araba Parkean.

ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA
Aurten 2017an ipini ziren apaingarri guztiak mantenduko dira eta horiei elementu eta interes guen berriak gehituko zaizkie, hiriko erdialde osotik zehar ibilbide bat sortzeko helburuarekin, ibaiaren azokarekin erreferente gisa alde batetik, eta bestalde, Alderdi Ederreko bolarekin. 80 kale argiztatuko dira apaingarri desberdinekin, besteak beste, bi zubi; La Conchako barandako arkuak argiztatuko dira Urbieta kalean; eta led argiek irudi berriak erakutsiko dituzte Okendon, Askatasun Hiribidean eta Artzain Onaren inguruan. Izei handiak berriro izango dira ikusgai Artzain Onean eta Miramar Jauregian, eta horietaz gain, zuhaitz berri bat Santa Catalina Plazan, eta bola handia izango da Cervantes plazan, baita argidun kuboak ere Urumea ibai gainean. Aurten, Gabonetako argietan hainbat eraikin bereziek hartuko dute parte, esaterako: María Cristina Hotela edo San Martin azoka, 'Aurora Boreal' estreinatuz, hau da: azokaren barruko korridorean ipinitako sorkuntza artistikoa. Aurten ere, hiriak euren erakusleihoak Gabonetako apaingarriekin hobeto edertzen dituzten dendak sarituko ditu. Nobedade bat izango da: edizio honetan ostalaritzako establezimenduek eta hotelek lehiaketan hartuko dute parte. Kategoria desberdinak ezarri dira:

Erakusleiho jasangarria.
Erakusleiho berritzailea.
Herri erakusleihoa.
Aipamen berezia tabernarako.

BABESLEAK
Eusko Jaurlaritzako Kontsumo, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolamenduko Departamentua (Lurraldebus)
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentua
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismoaren Departamentua
Basquetour
Garbera
Merkataritza Federazioa
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
Ferrovial-Tecnocontrol.

Ordutegiak atrakzioak

  •   LANEKOAK: 11:00 - 22:00
    JAIEGUNAK ETA JAIEGUN-VISPERAS-a: 11:00 - 23:00

    NORIA - KONTXA PASEALEKUA - Berritasun gisa, aurtengo Gabonetako Azokak 50 metroko altuerako noria bat izango du; alegia, Europako handienetako bat.
    LERETARAKO ARRAPALA - LORCA PLAZATXOA - Aurten ere, Gabonetako Azokak leretarako arrapala handiago bat izango du, errei gehiagokoa eta beste era batera dekoratuta.
    IZEI-FORMAKO ZALDIKO-MALDIKOA - URUMEA PLAZATXOA - Gabonetako zuhaitz oso berezia, zaldiko-maldiko erraldoia bihurtzen baita txikienentzat, eta ez hain txikienentzat!
    GABONETAKO ZALDIKO-MALDIKOA - KONTXA PASEALEKUA - Donostiako udaletxearen aurrean egongo den antzinako zaldiko-maldiko tradizionala Gabonetako motiboz apainduko da.
    PHOTOCALL - SANTA KATALINA PLAZA - Ez hutsik egin! Etorri Gabonetako PHOTOCALL erraldoira, eta Azokaren oroigarri bikaina izango duzu familia osoarekin batera.
    ERREGE MAGOEN ETORRERA - URUMEA PLAZATXOA - Errege Magoak Gabonetako Azokara etorriko dira eta Urumea ibaiaren ertzetik emango diote hasiera hiriko auzoetan barrena egingo duten ibilbideari.

ARTISAUTZA-AZOKA
Azokan, material hauek hainbat eratara lantzen dituzten artisauak ikusiko ditugu: zura, bitxiak, imitaziozko bitxiak, koadernaketa, ehunak, larrua, zeramika, oinetakoak eta kosmetika.

ARTISAUTZA-AZOKA
Datak: abenduaren 6tik urtarrilaren 5era.
Kokapena: Urdaneta - Errege Katolikoak.
Ordutegia: 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Stand kopurua: 35

Jarduera osagarriak: parte hartzeko tailerrak eta stand onenaren saria.
Lur kolektiboa: Lur kolektiboa duela 32 urte sortu zen, Donostiako artisau talde batek beharrezkoa ikusi baikenuen artisautza bere bidetik joatea. Nahiz eta gauza asko aldatu diren, artisautzari ateak zabaltzen jarraitu nahi dugu, eta dagokion lekua eman. Honela ikusten dugu guk azoka: gaur egungo artisautzaren alde egiten dugu. Praktikotasuna eta edertasuna, artisau-teknika tradizionalak eta artea uztartzen dituena, baina teknika berriak, materialen fusioa eta sormenak agintzen digun guztia onartuz eta harekin guztiarekin esperimentatuz, artisautza bizirik eta etengabe aldatuz doan zerbait izatea nahi baitugu. Ez dugu gogora ekarri nahi beste garai batean egiten zena, baizik eta ezagutza hori gaur egungo teknikekin elkartu nahi dugu, gaur egungoak diren baina artisau-eran egindako gauzek soilik duten nortasuna ere baduten produktuak lortzeko.

Azokako beste alderdi batzuk: azokan ikus daitezkeen produktuen kalitate-prezio erlazioa ona da. Oro har, artisautza-tailerrek arreta handiz tratatzen dituzte materialak eta oso kontuan dute material horiek zer eragin duten ingurumenean.Kontsumitzaileak harreman zuzena izango du ekoizlearekin, eta hori ere balio erantsi bat da. Horri esker, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen da, eta kontsumo arduratsua ahalbidetu.
Beren produktuak azokan saltzen dituzten artisauak beren lanaren kalitatea eta originaltasuna kontuan hartuta hautatu dira. Tailer gehienak Gipuzkoan daude.




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb