Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Haur Ekitaldiak) 
  3. Donostiako Komiki eta Mangaren Nazioarteko Jaialdia 2020

Donostiako Komiki eta Mangaren Nazioarteko Jaialdia 2020

  • Donostiako Komiki eta Mangaren Nazioarteko Jaialdiaren kartela 2020

Donostiako Kursaal Jauregian Donostiako Komiki eta Mangaren Nazioarteko Jaialdiaren 4. edizioa ospatuko da.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua:  

Hasiera: 2020/07/3

Amaiera: 2020/07/5

Sarrerak:  

El Diario Vasco

Calle Portuetxe, 2 - Ibaeta Auzoa (20018) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 41 07 00
Faxa: 943 41 08 17
Weba: http://www.diariovasco.com

Eta lau urte dira dagoeneko. Lau urte dira Donostiari bere Komiki eta Manga Azoka eman nahi zion abentura abiarazi genuela. Eta ez da erraza izan.

Nolanahi ere, iristear da COMIKD azokaren laugarren edizioa, helburu bikoitza lortu nahi duena: bineten artearen kultura haien bisitarekin ohoratzen gaituztenei gerturatzea, eta ez kulturaren ikuspegitik bakarrik, baizik eta baita ikuspegi dibertigarri eta ikusgarri batetik ere.

Horrela, bada, hainbat zutabetan oinarritzen da laugarren edizio hau. Erakusketak –jende guztiarentzako modukoak, gure ustez–, DC argitaletxearen superheroien munduari eskainitako erakusketatik hasi –Superman, Batman eta Wonder Woman buru direlarik– eta gure beste berritasunetako bat diren Escape Roomsetaraino. Baina ez da dena erraza izango.

Negua gerturatzen ari da.

Survival edizio berria, iaz izandako arrakastaren ondoren. Baina aurten ez dira izango zonbiak Azokan noraezean biktima bila ibiliko direnak, Ibiltari Zuriak baizik. Juego de Tronosen unibertsoan egongo gara.

Eta askoz gauza gehiago. Sartu eta deskubritu itzazu. Hau 2020ko COMIKD Azoka da.

Erakusketak 2020

Hauek dira Donostiako Komiki eta Manga Azokaren hirugarren edizio honetarako prestatu ditugun erakusketak. Erakusketak irekita egongo dira azokak dirauen bitartean.

  • DC Unibertsoa
    • Superheroiak, superheroiak, eta superheroi gehiago. Marvelen unibertsoko protagonistak izan genituen bigarren edizioan; orain, errebantxa bila datoz DCren gladiatoreak. Superman, Batman, Wonder Woman, Joker… Figura horiek hartuko dute Kursaal Jauregiko Ohorezko Aretoa eta, gainera, bisitatzen gaituzuen guztioi emango dizuete parte hartzeko aukera, Photo Call dibertigarriekin. Nork ez luke nahiko minutu batzuez Joker izatea, eta Arkhameko espetxeko barrote artetik agurtzea?

  • Mies
    • Urteko albuma da, zalantzarik gabe. Agustin Ferrer Casas artista nafarraren lan bikaina, Mies Van der Rohe arkitekto apartaren bizitza sakon aztertzen duena, inoiz inork egin ez duen bezala. Hogei lamina baino gehiagoko erakusketa, COMIKD azoka bisitatzeko nahikoa arrazoi dena. Eta ez hori bakarrik: artistak berak bisita gidatua eskainiko du bere erakusketan, eta zuzenean emango dizkie azalpenak bidai hori berarekin egin nahi dutenei.

  • Lotsa eta Ahanztura
    • Itxura guztien arabera historia egingo duten bi euskal egileren nazioarteko debuta: Alex Macho eta Garlukena, hain zuzen ere, Harriet izenaz ezagunagoa den Gregorio Muro gidoilari duen album bikoitza. Egileen nahi duten moduan, sormen-prozesua erakutsi nahi duen erakusketa. Orrialdea, arkatzaren ikuspuntutik, tinta eta kolorea barne.
    • Eta, kasu honetan ere, haien lana ikustetik harago joan ahal izango gara, izan ere, bisita gidatua eskainiko dute egileok ere; barkaezina izango da aukera hori galtzea.

  • Arantza Sestayoren Artea
    • Gure lehenengo Azokan inauguratutako tradizioari jarraituz –Thierry Gioux eta Nuria Sayago artista bikainek, haien kartel apartarekin batera, 'Hauteville House' lanaren erakusketa egin zuten–, aurten Arantza Sestayo artista donostiarrak, 2020ko COMIKD Azokaren kartel ederraren egileak, erakusketa batekin kolaboratuko du, oparoa bezain anitza den bere lana erakutsiz.
    • Ohikoa izaten den bezala, etxetik kanpo txalotuagoak diren artisten talentua aintzatesteko unea da, zalantzarik gabe.

  • Angel Alonso Garciaren Artea
    • Ibilbide profesional oparoa du Alonsok; bera da animazioko inoizko euskal markarik garrantzitsuena den Dibulitoon etxearen funtsezko artistetako bat, eta 'Elkano' filmaren zuzendaria. Hala ere, euskal publikoaren artean ezezagunagoa den alderdia du.
    • Ilustratzailea, concept art, eta tresna informatikoen eta dauden eskuzko teknika guztien maisua. Pasaiatarrak lehen aldiz erakutsiko ditu fantasiazko bere munduak, aztarna utziko duen erakusketa batean. Eta, jakina, berarekin hitz egingo dugu.

  • Asterix. Vercingetorixen Alaba
    • Noski baietz! Galiar menderaezinak berriro datozkigu beraien azken abenturarekin; eta, haiekin batera, esateko asko duen neskatxa bat. Emakumeak bineten artearen barruan duen presentzia bikainak markatutako COMIKD Azokaren edizio honetan –presentzia hori betirako geratuko da gure artean… bazen garaia!– ezin ziren falta Jean-Yves Ferrik eta Didier Conradek herrixka izugarriko hogeita hemezortzigarren abenturak bizia har zezan egindako bozetoak.

Artista gonbidatuak

Angel Alonso

  • Pasaia, 1967. Zinema zalea izan da umetatik, eta 'La leyenda del viento del Norte' filmean kolaboratu zuen 1988an. Lehendabiziko esperientzia haren ondotik, 1991an, Dibulitoon sortzea erabaki zuen, Ricardo Ramón ekoizlearekin batera. 2000. urtean estreinatu zuen animaziozko lehenengo film luzea, 'El ladrón de sueños', nazio mailako animaziozko lehenengo film luzeetako bat, eta Goya sarietarako izendatu zuten lehen aldiz.
  • Ondoren iritsiko ziren 'Historia de Elam' (2002), 'El juego de Caín' (2004) eta 'Involución' (2006), 'Juguetes' film laburra (2007) eta 'Glup' (Dibulitoon Studio, 2004), 'Supertamps' (Dibulitoon Studio, 2005) eta 'Cristóbal Molón' (Dibulitoon Studio, 2007) film luzeak.
  • 2005ean, 'Mystikal' (Dibulitoon Studio, 2010) film luzea garatzen hasi zen, osorik kroman aktore errealekin filmatutako lehenengo espainiar filma. 'Elcano' izan da bere azkeneko lana.

Elisa Riera

  • Bartzelona, 1981. Diseinu grafikoko eta ilustrazioko ikasketak egin zituen Bartzelonako Massana eskolan. Berehala hasi zen hainbat proiektutan freelance lanean, horma-irudi egile gisa Europan zehar. New Yorkera joan zen gero, hainbat sektoretako nazioarteko bezeroentzako pertsonaien diseinatzaile lan egitera. Behin etapa hura amaituta, Bartzelonara itzuli zen eta aldaketa profesional handia egin zuen: moda-diseinuan eta -aholkularitzan espezializatu zen. Gaur egun, Europa eta Asia artean bizi da. Egile fazetan, e-comic batean argitaratzen du bere egunerokoa, bere bizitzako abenturak eta zoritxarrak kontatuz. "La señora Rosa" bere komikiak bigarren saria irabazi zuen Kanaria Handiko Uhartetar Liburutegiaren I. Lehiaketa Nazionalean, eta 'En corto' bilduman (Astiberri, 2018) argitaratu zuten. 'El futuro es brillante' (Astiberri, 2019) izan da bere lehenengo eleberri grafikoa, eta 'Una laowai en Shanghái' bigarrena eta, oraingoz, azkena.

Blanca Vázquez

  • Guadalupe, Cáceres, 1997. Diseinuko ikasketak egiten hasi zen Madrilen, eta Belgikako Lieja hirian ilustratzaile gisa graduatzen amaitu zuen; han argitaratu zuen 'Sombra', Hors Cadre(s) frantziar aldizkarian, eta han sortu zuen 'Juntas en esto', karrera amaierako proiektua. Madrilen bizi da gaur egun, eta hantxe ari da diseinuko ikasketak amaitzen.

Nadar (Pep Domingo)

  • Castelló de la Plana, 1985.
  • Unibertsitatean ikasten ari zela, hainbat sari jaso zuen komiki sariketetan (Portugalete, Cornellà, CAM, INJUVE…).
  • Bartzelonako Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ondoren, bere lehenengo istorio laburrak argitaratu zituen hainbat aldizkaritan, Dos Veces Breve aldizkarian esaterako. 2012an, AlhóndigaKomik (Bilbo) beka eman zioten; beka hari esker, Angoulęme-eko Maison des Auteurs etxean egonaldia egin zuen. Hantxe egin zuen bere lehenengo lan luzea, 'Papel estrujado' (Astiberri, 2013), Bartzelonako 2014ko Nazioarteko Komiki Azokan lan onenaren publikoaren saria jaso zuena.
  • 'El mundo a tus pies' (Astiberri, 2015) lanarekin, berriz, espainiar egileen lanik onenaren sarirako eta egile berri onenaren sarirako izendapenak lortu zituen Bartzelonako 2016ko Nazioarteko Komiki Azokan, bai eta, urte hartan bertan, Splash Sagunt azokako 'Entender el presente' saria ere. 'ˇSalud!' (Astiberri, 2018) da argitara eman duen azken lana.

Miguel Angel Martín

  • Leon, 1960. Komikigile oparo eta errespetatuenetakoa da nazio zein nazioarte mailan, komiki alternatibotzat jo daitekeenaren barruan. 1993tik bertan behera utzi zuten arte, El Vibora komiki-aldizkariaren kolaboratzailea izan zen, baita Totem eta Makoki aldizkariena ere. Modu erregularrean argitaratzen ditu komikiak prentsan (Crónica de León, Diario 16) eta aldizkari espezializatuetan (RockDeLux, Factory eta Subterfuge Fanzine musika-aldizkarietan, esaterako). Nazioartean ere argitaratu dira bere zenbait album-lan; nabarmentzekoak dira, besteak beste, Brian the Brain eta Psychopathia Sexualis.
    • 1993 Egile berri onenaren saria, Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokan
    • 1999 Atzerriko egile onenaren Yellow Kid saria (Erroma);
    • 2003 "Attilio Micheluzzi" Sari Nagusia Napoliko Comicon azokan;
    • 2006 Europako komiki onenaren saria Romics-en (Erroma), eta
    • 2007 RepubblicaXL-eko irakurleek emandako komiki onenaren saria, Napoliko Comicon azokan.

Arantza Sestayo

  • Donostia. Amerikako Estatu Batuetako hainbat argitalpenetan kolaboratu du, hala nola Heavy Metal, Rebel Ink eta SQP; baita Norvegia eta Danimarkako hainbat aldizkarirekin eta Belgikako Rooie Oortjes aldizkariarekin ere. Espainian, Besos Malditos argitaratu du Norma Editorial argitaletxearekin, eta hainbat argitalpenetan kolaboratu du, hala nola Dibbuks etxearen Midnight lanean, edo Castelloneko udalak argitaratutako Duende bilduman; gainera, komikiarekin eta zinemarekin lotutako ekitaldi askotan hartu du parte: Expocomic, Expomanga, Irungo Komiki Azoka, Big Bang León, Imaginamálaga, Cava de Tirreniko (Italia) Cavacon eta Donostiako Beldurrezko Zinema Jaialdian. Nazioarte mailan, Illuxcon jaialdian eta Amerikako Estatu Batuetako hainbat Comic Con-etan aurkeztuko du bere lana.
  • Bere lorpenen artean, nabarmentzekoak dira Juego de Tronos telesaio arrakastatsuaren oinarrian dagoen George R. R. Martinen Game of Thrones eleberriaren XX. Urteurreneko ediziorako egin zituen ilustrazioak, esaterako.

Desireé Bressend

  • Madril, 1989. Aldizkari (Ak-47 eta Comicmanía, besteak beste), telebista-ekoiztetxeetarako (Isla eta Bambu, esaterako) edo bideojokoen ekoiztetxeetarako (ArSpace) lan egiten du.
  • Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziaduna da (URJC), Egile-eskubideetan espezializatua (Clálamo y Cran), Zinemarako eta telebistarako Gidoi-idazkuntzan masterra (Carlos III) eta liburuen edizioan masterra (Calamo y Cran, Taller de los libros).
  • Honako hauek dira Bressendek argitaratutako lanak, antologia ugaritan izan duen parte-hartzeaz gain:
    • La llamada del Bosque de los suicidas (2018, Amigo Comics)
    • El ministerio del Tiempo: Comic tiempo al tiempo (Panini)
    • 1937: La Batalla de Guadalajara (Carmona en Viñetas)

Nuria Sayago

  • Buenos Aires, Argentina. Bere herrialdearen lehenengo ordezkaria izan da Carrousel du Louvre-n, 'Concours International des Jeunes Créateurs de Mode' izenekoarentzat. Zine, antzerki eta telebistarako jantzigintza irakaslea da. TVEn lan egin du eta gaur egun prestigiodun kolore emaileea da Frantziako bande dessinée delakoaren eremuan: 'Kirsten' (2012), 'Aleria 1975' (2014 – 2015), 'Les Godillots' (2014 – 2016) eta batez ere, 'Hauteville House' (2014…), haren obra nagusia.

Kan Takahama

  • Amakusan sortua 1977an. Nouvelle Manga izeneko mugimenduari atxikia. Tsukubako Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean lizentziaduna. Hasieran mangaka izateko asmoa ez bazuen ere, 2001ean 'Garo' argitaratu zuen eta nazioartekoan agertu ziren kontakizun laburretan espezializatu da. Haren lanak ukitu europarra du eta hori agerikoa da 'Mariko Parade', 'Japón', 'Awabi', 'El último vuelo de las mariposas', 'Ciudad de Yotsuya, barrio de Hanazono' edo 'El gusto de Emma' bezalako lanetan.

David Benzal

  • Munduko concept artist eta irudigile garrantzitsuenetako bat da. Bartzelonan hasi zen bere karrera, hainbat markarentzat lan eginez: LG, Audi, Volkswagen, Mercedes, BMW… Hala eta guztiz, ikuspegia aldaturik, azken urteetan Walt Disney Studios, Ubisoft, Netflix, 20th Century Fox, Universal Studios eta Legendary Pictures-entzat lan egin du. Gaur egun HBO-rentzat lan egiten du.
  • Gainera, David Benzal beste zenbait proiektutan ari da mundu osoko hainbat alorretako zenbait konpainiarentzat: zinea, bideojokoak, liburuak…

Cosplay

Pertsonaia, heroi, bideojoko bateko protagonista edo komikirik onenetako bilau bilakatzearen artea.
Eta, jakina, COMIKD Azokara itzuliko da cosplayaren artea. Iaz bezala, Kursaal Jauregiko Ganbera Aretoan egingo dugu, eta lehiaketak jokatuko dira hilaren 4an, larunbata, zein hilaren 5ean, igandea; cosplayer profesionalak izango ditugu epaimahaian.
Azokak irauten duen bitartean, gainera, ez da zaila izango haiek ikustea, etengabe hazten ari den arte horrekiko interesa duten pertsonekin beraien sekretuak eta esperientziak partekatzen.
Eta, adi, laster esango baitizuegu hemen zein pertsonaia ikusi ahal izango dituzuen.

Cosplaya gustuko duzu? Goza ezazu 2020ko edizio honetan zuretzako prestatu dugunaz

Gure lehiaketen helburua da pertsonaia parte-hartzaile bakoitzaren saioa eta antzezpena baloratzea; janzkerak ere garrantzia bera izango du. Janzkeraren balorazio zorrotza egiteko, pasarelako lehiaketan parte hartuko da.
Parte-hartzaile bakoitzari zenbaki bat emango zaio bere antzezpenerako; horrela, ordena egokia mantenduko da.
Epaimahaiak aurretiazko balorazioa egingo du pasarelako lehiaketan, parte-hartzaileen ilaran eta gerozko balorazioa cosplay lehiaketaren kasuan. Antzezpenean bertan, zuzenean janzkera aldaketaren bat eginez gero, lehiaketa amaitzerakoan parte-hartzaileak epaimahaiaren aurrera joan beharko du, beste azterketa bat egin dadin. Epaimahaiak aukeratuko ditu finalistak eta irabazleak, eta ezin izango da bere erabakiaren aurka egin.

Bi kategoria izango dute COSPLAY LEHIAKETAK eta PASARELAKO LEHIAKETAK: indibiduala eta taldekakoa. Parte-hartzaileek horietako batean bakarrik eman ahalko dute izena.

Orrialde honetan planteatzen dugun inprimakiaren bitartez eman beharko du izena parte-hartzaile orok. Parte-hartzaile kopuru osora ez iritsiz gero, Azokan bertan izena emateko aukera egongo da (inprimaki beraren bitartez), lehiaketa hasi baino bi ordu lehenagora arte.

Taldekako kategoriaren kasuan, talde bakoitzeko bost partaide onartuko dira gehienez, eta denak izan behar beharko dira gai beraren ingurukoak.

Janzkiak edozein gai edo unibertsotakoak izan daitezke: komikiak, manga, bideojokoak, wargameak, concept arta… eta norberak egindakoak izan behar dira. Ez da onartuko aurre-fabrikatutako edo enkarguz egindako janzkirik. Aurre-fabrikatutako elementuak erabiltzekotan (ileordeak, eskularruak, oinetakoak…) aldatuta egon beharko dira.

Sari bat emango zaio kategoria indibidualeko irabazleari eta taldekako kategoriako irabazle bakoitzari, lehiaketa bietan.

  • Cosplay lehiaketa: Indibiduala eta Taldekakoa
    • Helburua da pertsonaia parte-hartzaile bakoitzaren saioa eta antzezpena baloratzea; janzkerak ere garrantzia bera izango du.
    • Antzezpenaren gehienezko denbora 4 minutukoa izango da parte-hartzaile bakoitzeko.
    • Emanaldia prestatzeko denbora minutu batekoa izango da, eta eszenatokia egoera onean utzi beharko da emanaldia amaitzerakoan.
    • Beraiek ekarritako musikarekin desfilatu nahi duten parte-hartzaileek, izena ematerakoan entregatu beharko dute musika, USB pendrive batean; amaieran, parte-hartzaileei itzuliko diete gailu hori antolatzaileek.
    • Epaimahaiak zuzenean aukeratuko ditu irabazleak, honako alderdi hauek baloratuta:
    • Antzezpena bera, eta antzezpenaren zailtasuna eta sormena
    • Pertsonaiaren karakterizazioa, eta trajearen antzerakotasuna eta xehetasunak
    • Janzkien materialak, kalitatea eta akabera

  • Pasarelako lehiaketa: Indibiduala eta Taldekakoa
    • Lehiaketaren helburua da janzkien, propen eta armaduren sortze-lana baloratzea esklusiboki.
    • Ez da antzezpenik onartzen, baina bai atrezzorik edo norberaren audiorik behar ez duen pertsonaiaren interpretazio laburra (bi minutu gehienez).
    • Epaimahaiak zuzenean aukeratuko ditu irabazleak, honako alderdi hauek baloratuta:
    • Osotasunaren konplexutasuna
    • Trajearen eta xehetasunen antzerakotasuna pertsonaiarekiko
    • Janzkien materialak, kalitatea eta akabera

Komikiaren II. lehiaketa: "Zientzia-fikziozko komikia, Donostian girotua"

"Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia" ardatz nagusitzat hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta COMIKD azokak abian jarri dute komiki-lehiaketaren bigarren edizioa; Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren IV. edizioan emango dira jakitera lehiaketako irabazleen izenak. 2020ko uztailaren 3tik 5era egingo da azoka hori, Kursaal jauregian.

Dagoeneko abian da komiki-lehiaketaren bigarren edizioa.Komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa, eta egile horien lanak jasoko ditu, oraingo honetan Donostian girotutako zientzia-fikziozkoak izango direnak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokak antolatu dute, eta haien lanak bidali nahi dituzten egile, gidoilari eta marrazkilari guztiei irekita dago.Ez da nazionalitateagatiko mugarik.Gaiari (Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikiak) eta hizkuntzari dagozkionak dira dauden muga bakarrak; euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez dauden komikiak bakarrik onartuko dira.

Epaimahai batek baloratuko ditu lehiaketara aurkezten diren lan orijinal eta argitaragabeak, eta lau irabazle aukeratuko ditu, bi 6 eta 13 urte bitartekoen kategorian, eta beste bi 14 urtetik gorakoenean. Lehenengo kategoriako irabazleek 500 eta 200 euro jasoko dute saritzat, paper-gauzetan (1. eta 2. sariak, hurrenez hurren), eta diru-saria jasoko dute, berriz, nagusienek: 1.200 euro irabazleak, eta 800 euro bigarrenak. Parte-hartzaile guztiek izango dute beren lanak Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan erakusteko aukera; 2020ko uztailaren 3tik 5era ospatuko da azoka hori, Kursaal Kongresuen Jauregian.

"Donostian girotutako zientzia-fikziozko Komikia" II. Komiki-lehiaketan parte hartu nahi dutenek, 2020ko otsailaren 10etik maiatzaren 31ra arte izango dute beren lanak aurkezteko aukera.Koldo Mitxelena Liburutegian (aurrez aurre edo posta arruntez) aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazioa (jaitsi hemen), Lehiaketaren legezko oinarrietan adierazten den bezala.

Irabazleak, 2020ko uztailaren 4an iragarriko dira, azokaren sari banaketan.

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, bisita ezazu Donostiako Komiki Azokaren webgune ofiziala.

Stand parte hartzaileak 2020

  • 1001 Frikadas
  • Alberto Santos Editorial
  • Creanavarra
  • Astiberri
  • Blancomic
  • Camisetas Gamer
  • Cultura Anime
  • Darsis Dessigs
  • Doplay
  • Dragon Comics
  • Foreverdai
  • J.J.Comics
  • La Bola Casa-Usher
  • La Vila Del Pingüi
  • Librería Utopía
  • Libros Del Zorro Rojo
  • Mano Del Friki
  • Master Of 8 Bites
  • Mundo Fantasía
  • Norma Editorial
  • Planeta Comic
  • Studio Cómic
  • Sumo
  • Supervazquez.Com
  • Virtual Recall Donostia

Antolatzailea: El Diario Vasco

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Donostia San Sebastián Turismoa

Laguntzaileak: Parkia, Atlas




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb