Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Doakoak) 
  3. Arrateko Ama Birjinaren Dantzak

Arrateko Ama Birjinaren Dantzak

  • Eibarko Arrateko Amaren Ezpata-dantzaren une bat

Arrateko Jaien barruan, Meza Nagusia bertsolariekin eta ondoren Kezka Dantza taldeak eskainiko duen Ezpata-Dantza eta Usartzako Txistulariekin batera prozesioa eta eskaintza.

Udalherria: Eibar

Lekua: Arrateko auzoa.

Hasiera: 2019/09/8

Amaiera: 2019/09/8

Sarrerak: Doan / Gratis

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net

Arrateko Ama Birjinaren dantzak Arrateko festa hauetan bere esparrua lortu du jadanik. Aurten seigarren edizioa ospatuko da eta Kezka Dantza Taldeko kideez gain hainbat dantza taldeko dantzariek hartuko dute parte.

EGITARAUA 2019:

  • 10:00: Azitaingo surtidoretik irten eta Arratera igoera, Ama Birjinaren pausoen bide zaharretik.
    • Salda, txorizoa eta ardoa banatuko dituzte Zesteroko iturrian.
    • Jai Batzordeak antolaturik.

  • 10:00: Kittonbola!

  • 10:30: Kalejira Eibarko Usartza Txistulari taldearen eskutik.

  • 11:00: Meza Nagusia Arrateko Santutegian.
    • Kezka dantza taldeak eta Usartza Udal Txistulari taldeak Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.
    • Ondoren Arrateko Amaren prozesioa Usartza Txistulari taldeak, Jainaga eta Narbaiza trikitilariak, Kezka Dantza Taldeak, bertsolariek eta agintariek lagundurik.
    • Arrateko Amaren ezpata-dantza egingo dute.

  • 12:30: Kezka Dantza Taldeak eta Usartza Udal Txistulari Taldeak Arrateko Amaren Dantzak aurkeztuko dituzte zelaian.

  • 13:30: Jainaga eta Narbaiza trikitilariak eta Mikel Mendizabal eta German Meabebasterretxea bertsolarien saioa.

  • 17:00: Bertsolarien saioa.

  • 17:00: Arrateko Amaren Hiru Txirlo Saria.
    • Antolatzailea: Asola Berri.

  • 17:30-20:30: BETE ZAITEZ…BAINA EMOZIOZ! Alkoholaren inguruko kanpaina informatzaile eta hezitzailea.
    • Sasoia elkarteak (Osasun heziketa eta drogamenpekotasunen prebentzioa) alkoholemia kontrolak egingo ditu.
    • Antolatzaileak: Eibarko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta mendekotasunen Zuzendaritza.

  • 17:30: Dantza solte txapelketa. 10 bikote onartuko dira, aldez aurretik gonbidatuak (bost 15 urtetik gorakoak eta beste bost beherakoak)

  • 18:30-21:00: Dantzaldia Mugi Panderoa herriko taldearekin.



 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb