Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Museoa eta sagardotegia

Museoa eta sagardotegia

  • Sagardoetxea

Bisita ezazu Sagardoetxea Sagardoaren Museoa sagardotegira joan aurretik eta zure Sagardoaren Lurraldeko esperientzia borobilduko duzu. Gure proposamena museoa osatzen duten sagastiaren eta museo-gunearen bisita gidatua egitea da eta sagardo dastaketa gidatu batekin amaitzea. Ondoren sagardotegira joan zaitezke ikasitakoa praktikan jartzera!

Udalherria: Astigarraga

Lekua: Sagardoetxea

Ordua: 

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 15,00 / 33,00

Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa

Kale Nagusia, 48. (20115) Astigarraga

Telefonoa: 943 550 575
Faxa: 943 550 575
Weba: http://www.sagardoetxea.com/
Emaila: info@sagardoetxea.com

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa-ren bisita.
Sagardo, muztio eta likore dastaketa.
Sagardotegian bazkaria/afaria. Sagardotegiko ohiko menuaren dastaketa: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik.
OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).

Informazio praktikoa

Ordutegiak: Asteartetik larunbatera (urte osoan zehar): 12:30etan eta 19:00etan. Igande eta jaiegunetan: 12:30etan.
Iraupena: 3 ordu (ordu 1 museoko bisita + 2 ordu sagardotegiko otordua).
Noiz egin daiteke? Urte osoan zehar.
Norentzat? Talde eta familientzako.
Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
Elkargunea: Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 Astigarraga). GPS-ko koordenatuak: 43.281204, -1.946554.

Nola iritsi:
Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): A1 eta A2 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Tarifak
Helduak - 33,00 € / (Haurrak - 0-3 urteko haurrak: doan) - (4-17 urteko haurrak: 15,00 € - haurrentzako menuarekin).




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb