Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Dolmenen ibilbidea

Dolmenen ibilbidea

  • Dolmen
  • Kartela

Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94 izendapenarekin, 20 kilometro dauzka Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatuz eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Balio natural eta kultural handia duen ibilbidea da. Bertan, gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa, alegia.

Udalherria: Soraluze / Placencia de las Armas

Lekua: Soraluze-Placencia de Las Armasko Udaletxea

Ordua: 

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 0,00

Karakate-Agirreburu ingurunea eta bere ondare  natural eta kulturala balioan jartzeko helburuarekin, ibilbide tematiko berri  honen egokitzapen eta interpretazio lanetan aritu dira Elgoibar, Soraluze eta  Bergarako Udalak, Debegesaren gidaritzapean, Aranzadi Zientzia Elkartea,  Debemen eta Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera. Halaber, proiektua aurrera  eramateko Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza  ezinbestekoa izan da.

Ibilbideak edertasun eta balio handiko kultur  eta historia ondarea dauka. Dolmenen Ibilbidean, Aita Barandiaranek hala  izendatu zuen, antzina Deba eta Urola bailaren arteko igarobidea izan zen  lurretan sartzen gara. Bertan gure arbasoen aztarnak ikus daitezke,  Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa,  hain zuzen. Dolmen hauek Karakate, Irukurutzeta eta Agirreburuko tontorrek  marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude. Ikuspegi ederrek gainera, are  interesgarriagoa egiten dute ibilbidea.

Dolmenen Ibilbidea publiko zabalari zuzenduta  dago. Adin eta mota guztietako pertsonek disfrutatu dezakete ibilbideaz.  Ibilaldi lau eta lasaia egin nahi dutenek, aukera dute horretarako, historia  eta paisaia ederrez inguraturik, baita ibilbide exijenteagoak edo zailagoak  gustuko dituztenek ere, badute non aukeratu. Nahieran egin daitekeen ibilbidea  da, abiapuntua norberak erabakitzen du, baita amaiera puntua ere, zailtasuna  edota desnibela.

Ibilbidea Elgoibar, Soraluze eta Bergarako  hiriguneekin dago konektatuta eta Gipuzkoako Mendi Federazioaren irizpideak  jarraituz seinalizatu eta balizatu da. Halaber, folleto edo liburuxkak  argitaratu dira. Liburuxka hauetan ibilbidearen berri jaso daiteke,  interesguneen gaineko informazioa dago eta baita mapa bat ere. Liburuxkak 3  udaletxeetan eta Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoetan eskuratu dezake nahi  duenak.

Dolmenen Ibilbideak daukan balio handienetakoa  arkeologikoa da, Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa osatzen duten dolmen  eta tumulu multzoa, alegia. Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki,  Deba bailarakoa aztertzerakoan garantiza handia du estazio megalitiko honek.  Estazio megalitiko honen historiaurreko ondarea Bergara, Azkoitia, Antzuola,  Elgoibar eta Soraluzeko udalerrietan sakabanatuta dauden 16 monumentuk osatzen  dute gaur egun (10 tumuluk eta 6 trikuharrik). Monumentu horietako gehienak  j.m. Barandiaranek aurktiu zituen, 1920tik 1921era bitartean, eta berak  induskatu zituen, T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntzatz, 1921etik 1922ra.  Zoritxarrez, monumentu horietako gehienak espoliatu egin zituzten, lehenengo  ikerketak egiten hasi aurretik.





 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb