Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Animalia gunea - Eureka Zientzia Museoa

Animalia gunea - Eureka Zientzia Museoa

  • Kartela

Publiko mota guztietarako gune honetan ekosistema desberdinek eta bertan bizi diren animalia ezberdinek gune naturalen kontserbazioaren garrantzia zein den ulertzen lagunduko digute. Oihan tropikaletako sugek, basamortuetako muskerrak eta itsasoko arrainak besteak beste, ezagutuko ditugu eta horiek errespetatzen eta zaintzen ikasiko dugu

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Hasiera: 2017/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 7,00 / 10,00 €

kutxaren Gizartekintza den Eureka! Zientzia Museoa

Paseo de Mikeletegi, 43-45 (20009) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943308211
Faxa: 943308240
Weba: http://www.eurekamuseoa.es
Emaila: eureka@eurekamuseoa.es

Zer da ANIMALIA?

Areto  honetan  hiru  giro  islatu nahi  izan  ditugu:  oihan tropikala,  basamortua eta  itsasoa, azken hori itsas baltsa baten bitartez. Giro berezi horietan, bisitariek aukera izango dute ekosistema bakoitzaren bizirik dauden animalia adierazgarrienak ikusteko

Animalia horien guztien artean, honako espezie hauek nabarmendu behar ditugu:

  • Tamainarengatik,  pitoisuge  albinoa: Erakusgai  duguna  oraindik  gaztea  bada ere, hazkundea amaitzean 7 metro ere neur dezake, eta 150 kilo pisatu.
  • Bere toxinaren ahalmenarengatik, urrekoloreko igela: Agian hori da erakusketako espezierik deigarriena, urrekolore bizi-bizia daukalako, harekiko zuzeneko harremanak berekin dakarren arriskuaren adierazgarri. Izan ere, bere pozoiaren toxinaren gramo bat nahikoa izan liteke 100.000  pertsona  hiltzeko. Ezbairik gabe, naturan aurki dezakegun pozoirik sendoena da.
  • Arrantzarako darabilen estrategia bereziarengatik, kaiman-dortoka: Haragijalea da, eta mingaina egokitua dauka. Izan ere, bi zizareren itxura dauka mingainak, eta horri esker arrainak ahutzetara erakartzen ditu harrapatzeko.
  • Modu sinestezinean zintzilikatzeko duen gaitasunarengatik, pantera kamaleoia: Kolore urdin biziarengatik nabarmentzen da, baita buztan oratzailearengatik eta hatzen jarrerarengatik ere; izan ere, elkarren auka jarrita dauzka hatzak, eta horri esker pintza moduko bat egiten  du, adarrei  sinetsi ezinezko jarreretan heltzeko.
  • Azalaren leuntasunarengatik, lehoinabar gekoa: Musker handia da, eta Ekialde Ertaineko eremu lehorretan bizi da, Irandik Pakistanerainoko tartean. Azal leun leuna dauka.
  • Ugaltzeko ahalmen bereziarengatik, Freddy arraina: Espezie horretako emeak ar bihur daitezke ingurumen egoerak hori eskatzen duenean, ugalketarekin zerikusia duten arrazoiengatik oro har.

ANIMALIA areto berri honetan, gauza bitxi ugari aurki ditzakegu. Garrantzitsuena ez da bertako animaliek zenbaiterainoko exotikotasuna edo berez itasuna duten, haiei esker egingo dugun sentsibilizazio eta kontzientziazio lana baizik

Ordutegia eta prezioa:

ANIMALIA areto berria museoko erakusketa iraunkorraren barruan dago, eta museoko sarrera ordaintzeak aukera ematen du aretoari bisitaldi librea egiteko.

  • 18 urtez azpikoak, 65 urtez gorakoak eta familia ugariak: 7,00 € / pertsona bakoitzeko.
  • Helduak: 10 €/ pertsona bakoitzeko.

Museoa zabalik egoten den ordutegian ikus daiteke gunea:
Astelehenetan, 10:00etatik 16:00etara. Asteartetik ostiralera, 10.00etatik 19:00etara.
Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara

Bisita gidatuak

Programatutako bisita gidatuetan (asteburuetan, jaiegunetan eta oporraldietan), begirale espezializatu batekin hiru ekosistema horietako fauna ikusiko dugu eta arriskutsuak ez diren hainbat animalia ere ukitu ahal izango ditugu.

ANIMALIA areto berrira sartzeko nahikoa da museoko sarrera izatea.
Aretoa libreki bisitatzeko ordutegia, 12:30tatik 18:30era da, asteburu eta jai-egunetan. Astelehenetik ostiralera bitartean bisitatu nahi izanez gero, harreran galdetu.
Bisita gidatuak asteburu eta jai-egunetan eskeintzen dira:

- Prezioa: 5,00 €/perts. (4,00 € Museoko lagunek)
- Ordutegia: 11:30 eta 18:30
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
- Iraupena: 45 min.




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb