Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. ATXALDE gaztandegira bisita

ATXALDE gaztandegira bisita

  • Kartela

Bisitan instalazioak erakusten dira eta gure gaztak dastatu sagardoarekin - Idiazabal Jatorri Izendapeneko ardi Gazta eta Artzai-Gazta

Udalherria: Eskoriatza

Lekua:  Eskoriatza

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: 2,50 / 5,00

Atxalde gaztandegiak erreserbapeko bisita gidatuak eskaintzen ditu gutxienez 12 laguneko taldeentzat 688 865 116 telefonora deituz. Helduentzako prezioa 5 € pertsonako da, eta 13 urtetik beherako haurrentzat, berriz, 2,50 €-koa.

Atxalde Gaztak

Asier Sagastak zuzentzen duen Atxalde gaztandegi berria Eskoriatzako Bolibar auzoan dago, belardi ugariko lekuan. Bere ardi latxenesnearekin egindako artisau-ekoizpeneko gaztak eskaintzen ditu 2017tik.Artaldea genetikoki hobetzeko programa jarraitzen ari da, eta lehentasunezko helburuetako bat du ardien osasuna eta ongizatea zaintzea.

Gaztandegia Artzai Gaztan inskribatuta dago. Artzai Gazta elkartea 1985ean sortu zen, eta Idiazabalen du egoitza. Arabako, Gipuzkoako,Nafarroako eta Bizkaiko artzainek osatzen dute, eta euskal artzain-gaztaren kalitatea hobetzea du helburu.

Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituran ere inskribatuta dago. Deitura hori1987an sortu zen, Arkauten (Araba) du egoitza eta EuskalHerria-Hegoaldeko artzainek osatzen dute, Artzai Gazta bezala.Kontseilu Arautzaileak baldintza guztiak betetzen direla zaintzen du,eta produktua banda gorriaren eta bere etiketaren zigiluaren bidez ziurtatzen du.

Quesos Atxalde Gaztak
ATXALDE GAZTANDEGIA - 688 865 116




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb