Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gaztandegietara bisitak (Amezketa - Tolosa)

Gaztandegietara bisitak (Amezketa - Tolosa)

  • Idiazabal gazta

Etorri Idiazabal Jatorrizko Deitura duen benetako gaztaren nondik norakoak gertu-gertutik ezagutzera. Larrez larre dabiltzan artaldeekin izango zara, eta artzainek baserrietako ateak irekiko dizkizute, gazta nola egiten den ikus dezazun.

Udalherria: Tolosa

Lekua:  Tolosa

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 5,00 / 10,00

Tolosaldea Tour

Santa Maria Enparantza, 1 (20400) Tolosa

Telefonoa: 943 697413
Faxa: 943 676213
Weba: http://www.tolosaldea.net
Emaila: tolosaldeatour@euskalnet.net

Turismo ekitaldia antolatzen ditu.



Bisita gidatuak
Txangoak
turismo arrutak
Turismo Informazioa
Erreserbetarako informazioa

Jatorrizko deitura duen gazta

Aralar Parke Naturalaren magalean, Amezketan, Aitzio izeneko artegian kokatzen da Larte gaztandegia. Beraien aurpegi argiko ardi latxak, inguruetako larreetan ibiltzen dira, gero Arantxak egiten duen gaztari zaporea ematen dien belarrez elikatzen. Inguru paregabe honetan, erreka, baso, mendi eta zelaiez inguratuta, gaztagintzaren ofizioaren nondik norakoak kontatuko dizkizu lehen pertsonan. Artzaiaren bizitza egunerokoan, artaldearen maneiua eta gazta ezberdinen elaborazio prozesua.

Gipuzkoako barnealdea tradizioz artzaintzari lotutako ingurua da, eta Idiazabal gaztaren sorterria. Nazioartean ospe gehien duen Euskadiko produktu gastronomiko ezagunenetako bat da. Artzainek gazta egiteko ohiturari eta lanbidearen funtsari eutsi diote denboran zehar, eta gazta jatorri deituraz babestea lortu dute.

Baina urteetan Idiazabal gazta soilik egiten zen gaztantegi honetan, beste gazta mota batzuk egiten hasiak dira, eta bisitari gaztagintzaren ikuspuntu zabal bat eskaintzen dio. Bisitaren osteko dastaketan, izan ere, Idiazabal gazta dastatzeaz gain, beste gazta mota batzuk dastatu ahal izango ditu bisitariak, bertan egindako ardi latxaren gazta urdina eta beste gazta laktiko batzuk. Horrela, ekoizlea beraren laguntzarekin, konparaketa egingo da, esne berdinarekin eta elaborazio ezberdin batekin lortu daitezkeen millaka zapore ezberdinetako batzuekin gozatuz.

Autoz iritsi daiteke Aitzio artegiraino edo, Amezketako bideko aparkalekuan autoa utzi eta erreka ondotik 10 minutuko oinezko paseotxo bat emanez.

Komunak mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta daude.

Iraupena: Egun erdia
Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania (beste  hizkuntzak eskaripean)
Noiz: Urte guztian, aurrez erreserba eginda.
Non: Larte gaztandegia Amezketan
Gutxieneko taldea: 2 pertsona
Prezioa: 10,00 € pertsonako (5,00 € < 10 urte)
Erreserba: Tolosaldea Tour Turismo Bulegoa,  tour@tolosaldea.net / 943697413




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb