Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Chillida Lantoki - Artearen eta Industriaren topaketarako gune bat da.

Chillida Lantoki - Artearen eta Industriaren topaketarako gune bat da.

  • Chillida Lantokira bisita
  • Imagen 2 de la galería de Chillida Lantokira bisita
  • Imagen 3 de la galería de Chillida Lantokira bisita
  • Imagen 4 de la galería de Chillida Lantokira bisita
  • Imagen 5 de la galería de Chillida Lantokira bisita
  • Imagen 6 de la galería de Chillida Lantokira bisita

Chillida Lantoki Artearen eta Industriaren topaketarako gune bat da. Eduardo Chillidak esparru industrialarekin izandako erlazioan zentratzen da, eta bereziki Legazpiko Patricio Echeverriaren forja handiarekin; bai eta ondoren Reinosako Sidenorrekin ere. Antzinako papelera, ibilbide bat eskaintzeko aukera ematen digun edukiontzia da, argazkiaren, bideoaren eta interpretazioko erreminta aktiboen bitartez, Chillidaren unibertso sortzaileen bitartez, eta aldi berean, lantegi baten errealitatean barneratzeko aukera ere bai.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Chillida Lantoki

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 4,00

Lenbur Fundazioa

Bikuña Jauregia<br>Bikuña Enea, 16. (20230) Legazpi

Telefonoa: 943731895
Faxa: 943731886
Weba: http://www.lenbur.com
Emaila: mirandaola@lenbur.com


Informazio Bulegoa.
Burdinolaren martxa jartzea
Baseliza.
Diaporama.
Artisau eta Oroigarrien denda.
Aterpetxea eta Taberna.
Burdinolara Bisita Gidatua.
Igaralde Errotara Bisita Gidatua.
Udanako Meategi Konplexura Bisita Gidatua.
Gazte Parkea eta Pilotalekua.
Mahaiak eta Erretegiak.
Komunak
Oinezko eta mendi bizikletazko ibilbideak.

Eduardo Chillida

Eduardo Chillida (Donostia-San Sebastián 1924-2002) nazioartean proiekzio zabaleko artista izan zen. Bere karreran zehar, ezin zenbatu ahala sari eta aintzatespen jaso zituen mundu osoko museoetan erakusgai dagoen bere obrarengatik. Izaera monumentaleko haren obrak, haietako asko Legazpiko forja industrialean burutuak, zenbait hiritako plaza eta leku publikoetan kokaturik daude espazioarekin integratuz eta elkarrizketan.

Chillida eta burdina

Behe-solairua forjari, suaren eta mailuaren unibertsoari emana dago, non erakusten baitira eskultorearen tailerraren osagai ziren jatorrizko elementuak, eta horrek aukera ematen digu ikusarazteko nolako aldaketa izan zen Chillidarentzat bere sutegitik forja handira pasatzea, eta tailerretik fabrikara. Gauzakiak testuinguru gabe daude eta ausazko eran ezarrita. Tailerraren birsorkuntza bat izatea bilatu gabe, hurbildu egiten dute haren languneko girora. Chillida forja industrialean sartzen denetik, lan-prozesua desberdina da artistak jadanik ez du materialarekin zuzenean borroka egiten bere indar fisikoz, sutegian egiten zuen bezala. Makineria industrialaren eskakizunetara makurtzen da. Chillida "orkestra-zuzendari" bihurtzen da, eta bertan egoten da eskulturagintzaren prozesu osoan zehar, langileak behatuz eta gainbegiratuz. Kasu egiten die langileen iradokizunei, materialari berari ere adi egonez.

Era berean, guneak Legazpiko Patricio Echeverria, S.A. fabrikako forja handiaren atal garrantzitsu bat osatzen zuten makina multzoa erakusten du. Haiei, eta langileen esperientziari esker, ikusi dute argia Chillidaren altzairuzko eskulturetako askok. Eskulturgintzaren prozesua geldoa eta nekeza zen, eta teknikaren domeinu erabatekoa eskatzen zuen. Lehen pausoa artistak planteatzen zituen beharretarako altzairu egokia egitea zen. Bigarrena, altzairuzko blokea egitea zen. Altzairutegian, txatarra altzairu likido bihurtzen zen labean. Salda hori koilaran isurtzen zen eta gero likidoa lingotera edo moldeetan kolatzen zen, non solidotuko baitzen. Burdinazko blokeak edo totxoak forja handira garraiatzen ziren eta bertan makinek, eta forjarien eta labezainen trebetasunak forma ematen zien, bihurrituz eta kurbatuz; hori guztia Eduardo Chillidaren begirada arretatsuaren eta aginduen pean.

Chillida eta papera

Fabrikak oraindik badu paper jarraituaren antzinako makina, eta haren presentzia aitzakia bat da paperak Eduardo Chillidarentzat izan zuen garrantzia nabarmentzeko. Papereko lanak izaera intimoago eta gogoetatsuagoa du. Erakusgai dauden irudiek artistaren estudioan sarrarazten gaituzte, non konposatzen baitzuen bere "ganbera-musika"; aldiz, forjako prozedurak "orkestra-zuzendari"aren rola eskatzen zion.

Papera da Chillidak bere kezkak eta galderak era zuzenean mamitzen dituen materiala. 70. urteen amaieran, Chillidak bere obra grafiko gehiena Hatz tailerrean estanpatuko du, eta bertatik datoz erakusketa honetako makinak eta elementuak. Grabatuak aukera emango dio lurralde esploratu gabeetan sartzeko eta askotariko teknikak esperimentatzeko. Hatz tailerra Ignacio Chillidak, grabatzaileak eta artistaren semeak eta haren emazte Mónica Bergarechek sortu zuten. Bertan, beste artista batzuek ere lan egingo zuten hala nola: Andrés Nagel, Vicente Ameztoy, Amable Arias, José Luis Zumeta, Gonzalo Chillida edo Rafael Ruiz Balerdi, besteak beste.

Museo Chillida-Leku

Chillidaren obra Chillida-Leku Museoan bisita daiteke, leku bakarra baita artistaren ondarea iraunarazi, aztertu eta hedatzera emana. Airepeko gune bat da, non artea naturan txertatzen baita. Chillida Lantoki eta Chillida-Leku Museoa elkar osatzen duten bi gune dira. Museoak ingurune natural batean erakusten ditu obrak; Chillida Lantoki, berriz, bidaia bat eskaintzen du obra monumentalak egiteak berekin duen lan-prozesu neketsuan zehar.

Burdinaren Ibarra

Legazpin zaudelarik, murgil zaitez Burdinaren Ibarrean, eta haren baitako bi bide hartuta: "Burdinolen taupadak" eta "Egun bat 50. urteetan: Langileen ibilbidea", barnera zaitez Burdinaren Museoan, Mirandaolako burdinolan, artzaintzaren museoan, ogiaren txokoan, ikasgelan, etxebizitzan eta 50. urteetako kaperan. Aurkitu bi ibilbideetako txoko bakoitza eta herri baten bizimodua aurkituko duzu, non gizakiak, naturak eta burdinak historia duten.

Bisitak:
Aurretiko izenematearekin
Prezioa: 4,00 € (8 pax - 32,00 €) 
Iraupena: Ordu bat

Chillida Lantokiren informazioa eta erreserbak: Telefonoa: 943 730428




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb