Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ingurugiro Etxea

Ingurugiro Etxea

  • Ingurugiro Etxea

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Azpeitiko Udalarekin lankidetzan, museoaren historiako garai berri bati ekin zion, Ingurugiro Etxea museoa sortuz, ingurumen ikuspegi berrietara egokituz, eta horrela, euskaldunei orokorrean eta bereziki eskoletako neska-mutilei ingurumena ezagutu eta honen arazoez jabetzen lagunduko zien espazio bat sortuz.

Udalherria: Azpeitia

Lekua: Azpeitiako Ingurugiro Etxe

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 0,00

Ingurugiro Etxea

Loiolako bide zaharra,1<br>Camino viejo Loiola,1 (20730) Azpeitia

Telefonoa: 943812448
Faxa: 943812448
Weba: http://www.ingurugiroetxea.org
Emaila: ingurugiroetxea.azpeitia@azpeitia.net



Ingurugiro Etxea, ingurugiroaren gaia oso korapilatsua dela azaldu ondoren, garapen jasangarriaren eredurantz joateko zer aukera egitea komeni den agertzen du.
Garapen jasangarria, hau da, izadia zenbatzeko baliabide naturalak birsortzeko gai den, handiagoko kutsadurarik reagiten ez duena; hori da eredua, eta horren filosofia, berriz, etorkizuneko belaunaldiek beharko dituzten baliabide naturalak agortzeko arriskuan jarri gabe gaurko belaunaldiaren beharrei erantzutea.
Ingurugiro Etxea lau areto elkarri lotuak izango ditu. Horietan, panel eta maketetan, hainbat gai azalduko dira, honako bi ardatza nagusien inguruan agituratuta:
Ingurugiroko baliabideak:-Arrazoiz erabiltzearen alde.
Giza Jarduerak:-Garapen jasangarriaren alde.

Ordutegia:
-Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara.
-Larunbatak: 10:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.
-Igandeak: 10:00etatik 13:30etara.

Ingurugiro Etxea doan ikus dezakete pertsona helduek, aisialdiko zentroek, emakumeen arloko elkarteek, Hirugarren dinekoek...

Bi eratako ikustaldiak egin daitezke:
- Norberak, bere kasa, egindako ikustaldia. Edozein pertsona edo taldek egin dezake, horretarako zehaztuta dauden orduetan.
- Gidatutako ikustaldiak, berriz, aurrez hi -tzartu behar dira. Ikustaldi hauetan Museoan diren hezitzaileek ikastetxeek aurrez eskatutako hezkuntza-programak garatuko dituzte. Programa horiek Museoan bertan egin daitezke edota aukerako ikustaldietan.

ESKAINTZAREN LABURPENA

Museoak, ia erabat berritu diren lau erakusketa areto ditu iraunkortasunaren inguruko arlo tematiko desberdinak hartzen dituztenak (Klima Aldaketa, Bioaniztasuna, Mugikortasuna,...), bai eta bideoteka eta iraunkortasunean espezializatutako dokumentazio gunea ere.
Hau osatzeko, ingurumen arloko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste zenbait instalaziotara ere ikustaldiak antolatzen ditu: Lapatxen kokaturiko hiri hondakinen zabortegia, konpostaje planta eta kontsumo iraunkorrerako gela, edota uraren zikloaren kudeaketara (Nuarbeko urtegia, Ibai-Ederko edateko uraren araztegia, Lasaoko ur zikinen araztegia edota antzinatik datozen uraren ohizko erabilerak ikusteko Igara errota).
Horrek guztiak hezkuntza ataleko zerbitzu eskaintza zabal eta osoa ematen digu, ingurumenaren arloan.

Ordutegia
- Astelehenetik Ostiralera: 10.00-13:30 / 15:00-17:30
- Larunbatak: 10.00-13:30 / 15:30-17:30
- Igandeak: 10:00 - 13:30
- Jaiegunetan itxita Aste Santua ezik.

Ingurugiro Etxea Museoa Egibar baserrian dago kokatua, Loiola auzoan, San Ignazioren basilika aurrean
Loiola Auzoa, 1 - 20730 Azpeitia (gipuzkoa)
Tel.-Fax: 943 81 24 48
email: museo@ingurugiroetxea.org




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb