Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ekain abentura

Ekain abentura

  • Ekain abentura

Ekain abentura. Mugitu Sastarrain haranean zehar Historiaurrean bezala biziz.

Udalherria: Zestoa

Lekua: Ekainberri

Ordua: 10:00 - 18:00

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 7,00 / 8,00

Ekainberri

Portale kalea 1 (20740) Zestoa

Telefonoa: 943 868 811
Faxa: 943 868 812
Weba: http://www.ekainberri.com/
Emaila: info@ekainberri.com

"Ekain abenturarekin", horretarako egokitutako  ehiza zirkuitu batean animalia desberdinak ehizatu ditzakegu, guzti hori  Sastarrain errekaren ibilbideak markatutako ingurumen natural zoragarri batean  lan eginez. Ibilbideak inguruko fauna eta landaredira hurbiltzeko aukera ere  eskainiko digu. Baina ehiza egitearekin ez da bukatuko guztia, margotzen eta  sua egiten ikasiko da, jainkoei ehiza oparoa eskatu behar baitzaie eta  harrapakina sukaldatzeko sua prestatu.

SALNEURRIA: Ekainberriko sarreraren prezioari  2,00 € gehitu behar zaizkio

Ekainberrik gure arbasorik urrunenen artelanatara hurbiltzeko aukera ematen digu. Ekaingo kobazuloaren erreplikan duela 14.500-10.000 urteko gizakiek buruturiko margoen kopia zehatzak ikusi ahal izango ditugu, baina litekeena da bisitaria pertsona haien bizimoduan sakontzeko irrikarekin gelditzea. Arkeologia esperimentalak geure eskuekin Historiaurreko teknika desberdinak eraikitzeko eta Paleolitoan bizirik irauteak zituen zailtasunak ezagutzeko aukera ematen digu. "Ekain abenturarekin", horretarako egokituriko ehiza zirkuitu batean animalia desberdinak ehizatu ahal izango ditugu, hor guztia Sastarrain errekaren ibilbideak markaturiko inguru natural zoragarri batean lan eginez. Ibilbideak inguruko landaredia eta faunara hurbiltzeko aukera ere emango digu.

Baina dena ez da ehizarekin amaituko, margotzen eta sua egiten ikasiko da, jainkoei ehiza oparoa eskatu behar baitzaie eta harrapakina sukaldatzeko sua prestatu. Ehiza on baten ondoren ordea, lortutakoari etekina atera behar zaio, inguruko produktu tipikoez osaturiko luxuzko hamaiketako edo askari bat erretserbatzeko aukera eskaintzen dizugu, edo zergatik ez, arkume on bat bertan erretzekoa.


Ekainberri gunearen bisita gidatu osoa burutu. Has zaitez euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak Ekainberrin bisitatzen, duela 15.000 urte leku horretan bizi ziren pertsonek sentitzen zutena kobazuloaren barruan sentituz. Ibilbidean aurrera egin historiaurrean bezala sua egiten, ehizatzen eta pintatzen ikasiz, eta historiaurreko herrixkan dauden oreinen aldamenean amaitu.

IRAUPENA: 2 ordu
SALNEURRIA: 8,00 €. Murriztua 7,00 €. 6 urtetik beherakoak doan
ORDUTEGIA: asteartetik igandera, 10.00etatik 19.00tara




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb