Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Albaola Itsas Kultur Faktoria

Albaola Itsas Kultur Faktoria

  • Albaola
  • Albaola
  • Albaola

Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

Udalherria: Pasaia

Lekua: Ondartxo Ontzigunea

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 7,00

Nazioarteko ontzigintza tradizionaleko eskola, nabigazio eskola, itsas modelismo tailerra, Irrien Lagunen txokoa, itsas antzokiko arte eszenikoen progamazioa eta Auzolan boluntario taldeak osatzen dute euskal itsas ondarea ezagutzera emateko helburua duen unibertso itsastar hau. Esperientziaren eta bizipen zuzenaren bidez ezagutzaren bila doazen nabigazio liluragarriak abiatzen dira Faktoriaren kaiatik.

Ordutegia

Asteartetik igandera irekita.
Urritik Aste Santura arte 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Aste Santutik iraila arte 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31an itxita.

Prezioak (BEZ barne)

Normalean:
7,00 € - Sarrera arrunta.
5,00 € - Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak, 65 urte baino gehiagokoak eta arratsaldeko 18retatik aurrera.
5,00 € - Pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan.
4,50 € - Pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan.
25,00 € - Gida bat kontratatzea (gehienez 25 lagun). Erreserbak eta kantzelazioak 48 orduko aurrerapenarekin.
0,00 € - 6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

%10eko deskontua ondorengo txartelen jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba eta Nekatur.
Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.

Kokapena

Albaola, Itsas Kultur Faktoriaren kokapena

Albaola Faktoria, Ondartxo ibilbidea 1 - 20110 Pasai San Pedro (Gipuzkoa)
Tfno: 943 392426 | Fax: 943 392426

Trintxerpeko aparkalekuan autoa uztea gomendatzen dizugu, bertatik Faktoriara 15 minutuan oinez edo aparkalutik gertu aurkituko duzun motora zerbitzua erabiliz 10 minututan helduko zara.

Motora Zerbitzua Trintxerpe - Albaola
Egunero - Udako ordutegia (Abuztuak 31ra arte).
Trintxerpeko portutik irteerak: 10:00/11:00/12:00/12:45/15:00/ 16:00/17:00/17:45
Albaolatik irteerak: 11:30/12:30/13:30/14:00/16:30/17.30/18:30/19:00.
Lekua: Trintxerpeko kaian (Azti-Tecnalia parean)

Donostia-Albaola arteko ibilaldia
Ostiral eta igandetan.
Donostiako portutik irteerak: 10:30 / 12:00
Albaolatik irteerak: 11:15 / 12:45






 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb