Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Idiazabal lurraldea gastronomi esperientzia

Idiazabal lurraldea gastronomi esperientzia

  • Kartela

Idiazabal Gaztaren Interpretazio eta Degustazio Zentroa gure jatorri izendapenik ezagunenaren inguruan sortutako gunea da. Bertan, Euskal Herriko mendietako artzainek latxa eta karrantza ardien esne gordina erabiliz gazta nola egin izan duten, eta egun nola egiten duten azalduko digute.

Udalherria: Idiazabal

Lekua: Gaztaren Interpretazio Zentroa

Ordua:  

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak:  

Idiazabalgo Udala

Enparantza Nagusia<br>Plaza Nagusia, 1 (20213) Idiazabal

Telefonoa: 943187100
Faxa: 943187143
Weba: http://www.idiazabal.eus/
Emaila: udala@idiazabal.eus

Interpretazio zentroaz gain, Idiazabalgo gaztandegiak eta haien lan egiteko modua ezagutzeko aukera ere badago.

ARANBURU GAZTANDEGIA.
Bisita honetan bertatik ezagutuko duzu artzain famili honen Idiazabal gazta artisau ekoizpen prozesua eta gaztandegiko instalakuntzak ere. Ondoren, bisitaren zati zaporetsua dator: bertan ekoizten dituzten gazta desberdinen dastaketa  egingo da sagardo, txakolin edo urez lagundurik, oroitzapen bikain batekin gelditzeko.

GAZTAINADITXULO GAZTANDEGIA.
Artegian hasiko da bisitaldia ardi eta arkumeakbertatik bertara ikusiz eta artzainak berak ardiaren eta artzantzaren inguruko azalpenak emango dituelarik. Ondoren, jeztokia ikusteko aukera izango da, jezte erak, esneari dagozkion azalpenak,... Ondoren gaztandegian artisau prozesu osoa azalduko digu artzainak, baita gaztak ketzeko etxola ere. Azkenik gazta desberdinak dastatzeko aukera izango da,sagardo, ardo eta urez lagundurik.

GOIBURU GAZTANDEGIA.
Artzainak berak egingo dizu bere gaztandegiaren bisita eta Idiazabal gaztaren artisau ekoizpen prozesua azalduko du. Gazta bikain hau lortzeko jarraitzen dituzten pausoak ikusi eta gero, bertan ekoiztutako gazten dastaketa bat egingo da.

Idiazabal gazta bat nola egiten den bertatik bertara ikusteko bisitak. Gutxieneko taldea 6 heldu. Galdetu aukerak.

GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia, 37 - 20213 IDIAZABALTf: 943 188 203  - www.idiazabalturismo.com  info@idiazabalturismo.com




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb