Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Txingudi Ekoetxea - Plaiaundi parke ekologikoa

Txingudi Ekoetxea - Plaiaundi parke ekologikoa

  • Txingudi Ekoetxea

Parkearen sarreran Txingudi Ekoetxea dago, Txingudiko paduren interpretazioko zentroa, gune natural honetan egiten diren ikerketa eta ingurumen hezkuntzako lanak zuzentzen dira. Bertan, Plaiaundiri nahiz badia eta Txingudiko Plan Bereziko natur guneei buruzko mota guztietako informazioa aurkituko duzu

Udalherria: Irun

Lekua: Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroa

Hasiera: 2023/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Plaiaundi parke ekologikoa babes Berezi gisa sailkatutako 23,4 hektareako eremua da eta bertan 1998. urtetik aurrera berriztapen lanak egiten ari dira.

Padurak, aintzirak, haltzadiak, zelaiak eta irlak ikus daitezke Plaiaundin, habitat dibertsitate handiko eremua osatzen dutenak, guztiak Bidasoako itsasadarraren adierazgarri. Hegazti migratzaileen babesleku garrantzitsua da, berriztapenaren hasieratik 2007. urterarte 252 hegazti espezie desberdin behatu dira. Hegaztiez gain, anfibio eta arrain espezie esanguratsuak ere aurki daitezke, apo laslerkaria (Bufo calamita) eta arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus) adibidez.

Plaiaundik erabilera publikoa eta balio naturalen kontserbazioa bateratzen duten diseinu eta ekipamenduak ditu: 2 km-ko luzera osatzen duten bideak, behaketetarako etxola eta dorreak, ibilbide autogidatua, ...

  • Txingudiko Padurei eskainitako erakusketa iraunkorra.
  • Prismatiko-mailegu zerbitzua.
  • Doako sarrera.

Zentroa egunero dago zabalik, hurrengo jai egunetan izan ezik.

  • Urtarrilak 1 (Urteberri-eguna)
  • Urtarrilak 6 (Errege-eguna)
  • Ekainak 30 (Irungo jaia: San Marcial)
  • Abenduak 24 (Gabon-eguna)
  • Abenduak 25 (Eguberri-eguna)
  • Abenduak 31 (Urtezahar-eguna)

Zentroaren ordutegia

  • Udaberria-uda (uztaila, abuztua eta iraila)
    Egunero: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
  • Udazkena-negua
    Lanegunak (astelehenak izan ezik): 9:00 - 15:00 / 15:30 - 17:30
    Jaiegunak eta astelehenak: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 17:30

Harremanetarako telefono-zenbakia: 943 619389 / txingudi@euskadi.eus





Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb