Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ikastaroa: San Juan Sua eta erromerirako dantzak

Ikastaroa: San Juan Sua eta erromerirako dantzak

  • San Juan Sua

Sustraiak dantza taldeak San Juan Bezperako Suan eta ondorengo erromerian parte hartzeko dantza ikastaroa eskainiko du.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Legazpiko Kultur Etxea

Ordua: 20:15

Hasiera: 2024/05/22

Amaiera: 2024/06/23

Sarrerak: Gratis / Dohain

Sustraiak Dantza Taldea

Plazaola 25, 1. Eskubia (20230) Legazpi

Telefonoa: 657715879
Emaila: sustraiakdt@gmail.com

Desde sus orígenes los fines del grupo han sido la recuperación

   


Dantza taldearen helburuak herriko eta Euskal Herriko folklorea suspertzea, mantentzea eta zabaltzea izan dira. Taldeko partaideek, lehenik taldeko nagusiek erakutsiriko euskal dantzak ikasten dituzte, berauek herriko festetan dantzatuko dituztelarik. Ondoren dantzatzen ez diren dantza multzo batzuen berreskuratzeari ekiten zaio, hala nola herriko Ezpata Dantza eta “Gizon Dantza” izenez ezagutzen den dantza sozial bat. Dantzen berreskurapena egiteaz gain, berauei ingurune historiko bat emateko asmoz, herriko artxiboetako ikerketa burutzen da.

 

ERRITUALAK

3

1 Ekintza zibil eta elizkoietan parte hartzeaz gain ,herriko festetan, maiatzaren 3an,“Legazpiko Ezpata Dantza” eta “Gizon Dantza” dantzatzen dira.
2 Maiatzaren 4an “Kapela Dantza” ospatzen da.
3 Maiatzaren 3aren ostean datorren igandean, Mirandaolako Erromeria Festaren prozesioan “Legazpiko Ezpata Dantza” gauzatzen da.

 


Antolakuntzak

3

1 Euskadiko Neskatxena Txapelketa (emakumeek konposaturiko dantzak)
2 Haurren Aurresku Txapelketa (gaztetxoek konposaturiko dantzak).
3 Ihauteri Igandean Euskal Ihauteriaren antzezpena.
4 SUSTRAIAK Hilabete Kulturala (erakuspenak, hitzaldiak, ekitaldiak...).
5 Euskal Dantzarien Biltzarrarekin lankidetza (Euskal Dantza Taldeen Federakundea)

 


Ekintzak

3

1 Euskal Herriko herri anitzetan ekitaldiak.
2 Ikuslego guztiari zuzendutako Euskal Dantza Ikastaroak.
3 Euskal Dantza lehiaketa ezberdinetan parte hartzeak.
4 Beste talde kulturalekin lankidetza ezberdinak.

San Joan bezperaren sua egiteko eguna hurbiltzen ari da, eta, urtero bezala, Sustraiak dantza-taldeak ikastaro bat eskaintzen du ekainaren 23an Euskal Herria plazan dantzatuko diren dantzak ikasteko.

San Joan gauean ohikoak diren San Joan zortzikoa eta Bedaio dantzak dantzatzen erakutsiko da baina, horiez gain, beste dantza hauek ere erakutsiko dira: Zazpi jauzi, Txulalai, Fandango eta Arin Arin.

Ikastaroa doakoa da. Erromerian parte hartu nahi duten haur, gazte eta adineko guztientzat dago irekita, eta entseguak maiatzaren 22an, asteazkena, hasiko dira, 20:15ean, Sustraiak dantza-taldearen lokalean. Entseguak asteazken guztietan egingo dira, ordu berean, ekainaren 19ra arte.

Egunak eta orduak: Asteazkenetan 20:15ean.

Tokia: Sustraiak dantza taldearen egoitzan (Kultur Etxearen ondoan).

Entsaio orokorra: Ekainaren 19an, asteazkena, 20:15ean, Azokan.

Ezin baduzu entseguetara joan, baina ekitaldian parte hartu nahi baduzu, hona San Joan Zortzikoaren pausoak, etxean landu ahal izateko.




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb