Udalherria: Andoain
Lekua: Leitzaran Bisitarien Etxea
Ordua: 10:30-18:30
Hasiera: 2024/03/23
Amaiera: 2024/10/26
Leitzaran Bisitarien Etxea
Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea (20140) Andoain
Telefonoa: 943 300 929
Weba: http://www.leitzaran.org
Emaila: centrovisitantesleitzaran@leitzaran.org
Aste Santuan:egunero emango da zerbitzua (martxoaren 23tik apirilak 7ra bitarte) eta apirila eta maiatzean asteburuetan funtzionatuko du, 10:30-18:30 ordutegiarekin.
Eskaintzen dituen zerbitzuak eta jarduerak
BIZIKLETEN ALOKAIRUA: Leitzaran Bisitarien Etxea Leitzarango bide berdeari buruzko erreferentzia eta informazio gunea izango da, eta bailarako bidezidorrei edo Andoaingo udalerriari buruzko informazioa eskainiko du. Bizikletak garbitzeko zerbitzua, konponketak egiteko gunea eta BTT/MTB bizikletak alokatzeko zerbitzua (ohikoak edo elektrikoak) izango ditu.
Esperientzia gidatuak:
FERRATA BIDEA: Aurten ere ferrata bideko altuerazko ibilbide interpretatu gidatua izango da proposamen nagusietako bat. Bisita gidatu bat da, eta, aldi berean, ferrata-bidea egiten da. Esperientzia sentsoriala da, eta Leitzarango bailara eta haren berezitasunak beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera ematen du. Ekintza gida batek lagunduta egiten da eta talde txikitan (gehienez 5 pertsonatalde bakoitzeko). Aldez aurretik online erreserbatu ahal izango da webgunetik. 35€-ko tarifa estandarra izango du, eta 14€-ko tarifa berezia andoaindarrentzat.
ORIENTAZIO ZIRKUITUAK: Hiru zailtasun maila ezberdinak daude bisitarien eskura beraz, tipologia guztietako bisitariei zuzendutako jarduera da (familiak, koadrilak, taldeak). Bisitarien Etxean ematen den mapa baten bidez, bailarako txoko ezberdinak modu atsegin eta dibertigarrian ezagutarazten dira. Mapan dauden argibideak jarraituta, adierazitako balizak aurkitu beharko dituzue ahalik eta denbora laburrenean.
BISITA GIDATU TEMATIZATUAK OINEZ ETA BIZIKLETAZ: bisita gidatuak eskainiko dira Leitzarango bide berdetik eta bailarako bidezidorretatik. Bisita hauek tematizatuak izango dira: fauna, flora, dantza, ohiturak, industria, mitología.
lnformazio guztia www.leitzaran-andoain.eus webgunean edo 943300920 telefonoan emango da.
Andoaingo Udalak "Leitzaran bailaraz gozatzera" gonbidatzen ditu andoaindar guztiak eta datozen egunetan bisitatzen gaituzten pertsonak, leku natural hau baldintza onetan mantentzea guztion ardura dela gogoraraziz.
LEITZARAN BISITARIEN ETXEA
Posta Kutxa 38
Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea
20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
943 300 929 – info@leitzaran-andoain.eus
Coord.: N 43º 12′ 12.5» – W 2º 0′ 34.2»
Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net