Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea 2023

Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea 2023

  • kartela

Urretxuko Urrelur Mineralogia eta Paleontologiaren Astearen 35. edizioa. Aste honetan mineralogia eta paleontologiaren inguruan ekitaldi ezberdinak antolatzen dira. Iazko etenaldiaren ondoren, Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere. Asteak, museoak berak bezala, natur zientzien mundua zabaldu nahi du, erudizioa eta afizioa batuz.

Udalherria: Urretxu

Lekua: Urrelur - Mineral eta Fosilen Museoa

Hasiera: 2023/10/30

Amaiera: 2023/11/5

Mineralen eta Fosilen Mueoa.

Kultur Etxea / Casa de Cultura - Jauregi, 19 (20700) Urretxu

Telefonoa: 943038088
Faxa: 943724127 / 943724754

Edukia:
Mineralak: Atal honek mineralogiarako sarrera eskaintzen digu 1.000 kristalizazio ingururekin. Kristalizazioak sistematikoki katalogatu eta sailkatuta daude, errazago ulertzearren, eta komposizio kristalokimikoaren arabera antolatu dira erakusketan. Atal honen zati bat Euskal Herriko mineralei buruzkoa da.
Paneletan deskribatuta daude mineralen propietateak, egitura, industriarako erbilgarritasuna eta energia iturriak.
Azkenik, jolas tailerretan mineralen propietateez jabetzeko aukera dago: gogortasuna, xaflakortasuna, magnetismoa, erradioaktibitatea, eta abar.
Fosilak: Paleontologiako sailean erakusten diren fosilek aldi geologikoak hurrenkera kronologikoan adierazten dituzte, Lurrean bizitza sortu zenetik Pleistozenora, Koaternarioaren hasierara arte. Badira: bost kontinenteetako landareak, tizas artropodoak, trilobiteak, krinoideak, ekinidoak, arrainak, eta abar.
Harriak: Panel elkarreragile baten bitartez, bisitaría harri sedimentario, magnetiko eta metamorfikoen munduan sar daiteke.

Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu erakusketa iraunkorra ikusteko.

Ordutegia:
Astelehenetan: 17:30 – 21:30
Astearte, Asteazken, Ostegun eta Ostiraletan: 9:00 – 13:00 eta 17:30 – 21:30
Larunbatetan: 9:00 – 21:30


1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa.  Gaur egun oso ohikoa da gure herrietan museoak eta interpretazio zentroak izatea, baina duela hogeita hamalau urte Urretxuk apustu berritzailea eta ilusioz betea egin zuen.

Planteamendu egokia, irudimentsua eta jasangarria egin zen, museotik bertatik antolatutako jarduerekin, bera dinamizatzeko eta biziz betetzeko, jende guztiarengana iritsiz, lehiaketekin, txangoekin, jolasekin, kultur asteekin, … eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza goresgarriaz; horrek guztiak erraztu du hogeita hamalau urteotan Museo honek ibilbide bikaina egin izana.

Urrelur Museoak kultur astearen 35. edizioa ospatuko du berriro ere natur zientzien mundua publikoari modu atsegin eta erakargarrian hurbildu asmoz. Urrelur Mineral eta Fosilen Museoa 1987an sortu zen gai honen inguruko ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Gauza askoren berri ematen digute mineral eta fosilek; Lurra osatzen duten materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste, eta aurtengo monografikoak honetan jarriko du arreta.

Gainera, Urretxun zeharko kale eta eraikinetatik egingo dugun paseo geologikoari esker ere hauen historia geologikoa deskubritu ahalko dugu. Eta ez dira faltako bisita gidatuak, tailerrak, azoka eta haurrentzako parke geologikoa. Urretxu aditu, zaletu eta jakinminaz beteriko publikoaren topagunea izango da egun hauetan. Gonbidatuta zaudete mineralogia eta paleontologiaren festara.

BISITALDI GIDATUAK
Aste hau berezia izanik, bisitaldi gidatuak dohainik izango dira eta hainbat aukera dago. Nahi duenak zerbitzu gidatua erabil dezake, eta horrela gertu-gertutik ezagutu dezakete interesatuek mineral eta fosilen mundu zoragarri hau:
1.- Urriaren 30etik azaroaren 3ra: ikastetxeentzako bisitaldi gidatuak, aldez aurretik txanda hartuta, eta ordutegi malgua. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik txanda hartzea.
2.- Azaroaren 4 eta 5ean: hiru bisitaldi gidatu: bata, goizeko 11:30ean (hizkuntza, publikoaren arabera) eta besteak, 17:00 (euskeraz) eta 18:00 (erderaz). Museoko atean (kultur etxean) izango da elkargunea eta edozeinek har dezake parte.
Gainera TAILERRAK izango dira mineralen ezaugarriak ezagutzeko.

MINERAL eta FOSILEN ERAKUSKETA MONOGRAFIKOA - JAVIER AGUADO - NICÓLAS MESAS

Urriak 30, 31, eta azaroak 1 eta 2 noviembre (17:00-20:00)
Azaroak 3, 4 eta 5 (10:00-14:00 / 16:00-20:00)
Lekua: UDALETXEKO PORTALOIOA, Iparragirre, 20

"Gizateriaren iragana, oraina eta etorkizuna, fosilen eta mineralen bidez aztertua" "Ezer ez da betiko" dioen esaldia boladan dago, inoiz baino gehiago. Planetak existitzen denetik askotariko eraldaketak jasan ditu, bertako organismoentzat batzuk onak eta besteak bortitzak izan dira. Fosilak izakiek bizi izan zituzten eraldaketa horren lekuko dira, eta baita egun bizirik diren espezieen gaineko informazioa ere. Planeta egoeren oreka miragarri bati esker da den bezalakoa, eta zerbait aldatzen denean espezieen biziraupena ere baldintza lezake. Gure espezieari buruz, duela bederatzi milioi urteko lekukotzak eskaintzen ditu, duela 400 milioiko lekukotza eskaintzen duten dinosauruen aldean. Berriki zientzialari entzutetsu batek galdetu zuen ea non izango garen espezie bezala, eta erantzuna irmoa izan zen: "Ez gara egongo". Argi da mineralen iturburuak eta lehengaiak estrategikoak direla eta baita mugatuak ere. Erakusketak ez dio iraganari bakarrik erreparatzen, egunerokoan beharrezko ditugun materialak ere erakusten dizkigu: litioa, esaterako. Ura eta airea bezalako baliabideak babestu egin behar dira, bizi baldintzak aldatzea saihestu dezagun, Lurra izeneko gure etxebizitza handi honetan. Nolakoak izango dira etorkizuneko fosilak eta zer kontatuko dute gutaz?


AZAROA 4, larunbata

PARTE HARTU ETA LEHIATU ARGAZKI LEHIAKETAN - Feriaren barruan eta mineralak eta fosilak gai hartuta parte hartu ahal izango duzu ekintza honetan.
ARGAZKI LEHIAKETA (6. Edizioa - 2023) - Argazkia Elkartearen laguntzarekin, azaroaren 3, 4 eta 5rako lehiaketa antolatu da.
GAIA: Mineralak eta fosilak Urrelur Astean

URRETXUKO HERRIAREN HISTORIA GEOLOGIKOA BERE ELEMENTU ARKITEKTONIKOEN BIDEZ - JOSE Mª HERNÁNDEZ

Nola jakin dezakegu zer gertatu zen Urretxun biztanleria bertaratu baino lehen? Are gehiago, nola ezagutu dezakegu gizakia eta bere ekintzak azaldu aurretik gertatutakoa? Aztarna eta idatzizko hitz gabezia edo gizakia bera ez izana, ez dira oztopo gure planetaren zatitxo honetan izan ziren gertaerak ezagutzerako orduan. Geologia da erantzuna. Gure inguruko eraikuntzak egiteko harkaitzen azterketen bidez, orain dela milioika urte eremu honetan zer gertatu zen jakin dezakegu. Nolakoak ziren inguru honetan bizi ziren organismoak eta moldatu zireneko ingurumena. Ze baldintza klimatikori egokitu ziren, ze aldaketa gauzatu ziren eta baita ere ze ondorio izan zuten bertako biztanleen gain. Harkaitzetan egindako ikerketek kataklismo bortitz eta erupzio ikaragarrien berri izatera ere eramaten gaituzte. Hori guztia gure begien aurrean agertzen zaigu San Martin de Tours-eko elizaren harlanduetan, Ipeñarrieta jauregia eusten duten harri blokeetan edo Aizpurunea etxea eraikitzeko erabili ziren harri zaharretan. Gizakiaren presentzia baino milaka urte lehenagoko historia azaltzen duten egitura, ehundura eta harri egiturak.

AZAROAK 3-5

URRELUR MINERAL, FOSILEN eta HARRIBITXIEN 35. FERIA BEREZIA
Lekua: EDERRENA PILOTALEKUA Barrenkale, 15
Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-20:00

Hiru egunetan zehar Urretxuko AZOKA berezia izango dugu. Ederrena pelotalekuak ehun metrotik gora eskainiko die mineral, fosil eta harri bitxien salerosketa eta trukaketari. Urretxuk bazter guztietatik etorritako erakusle, saltzaile eta adituak biltzen ditu eta urteen poderioz ezinbesteko topaleku bihurtu da zaletu denentzako. Bertan betiko pieza ezagunak zein azken azkeneko aurkikuntzak ikusi ahal izango dira. Ez galdu aukera hau.


AZAROA 3-5

URRELUR MINERALOGIA eta PALEONTOLOGIA PARKEA
Lekua: IPARRAGIRRE PLAZA
Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-20:00

Gaztetxoengan pentsatuz, aurreko urteetan bezala hainbat ekintza antolatu dugu. Aurrehistoriako pintura: prehistoriako gizon-emakumeek erabiltzen zituzten margoak koloregai natural eta mineralak ziren, lurretik harrietatik ateratakoak.

Tailer honetan gaztetxoek historiaurreko gizakien moduan margotu ahal izango dute.
Urre-bilatzaileak: bota haundiak jantzita, hankak busti eta hondarretan sartu beharko dira "urrezko" pieza eder hori (pirita) lortu ahal izateko.
Ondoren alea pisatu eta urrebiltzaile diploma jasoko dute.
Aurkikuntza paleontologikoak: aurkitu hauts eta lurrapean izkutatuta dagoen ale ikusgarria!
Meategia: gure gaztetxoak, kaskoa, mailua eta babesteko betaurrekoak hartuta, meategi beltzean sartuko dira…
Dinosauroa naiz: bihurtu zaitez dinosauro eta ikasiko duzu nola mugitzen ziren, nolako aztarnak uzten zituzten, nola bizi ziren…




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb