Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Donostia Nazioarteko Zinemaldia

Donostia Nazioarteko Zinemaldia

  • Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren Kartela 2023

Aurten Donostia Zinemaldia 71. ediziora helduko da. 1953ko irailaren 21ean jaio zeneko gogo bizi berberaz helduko ere, sorrera hartatik etenaldirik jasan gabe gainera.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2023/09/22

Amaiera: 2023/09/30

Sarrerak:  

Donostiako Zinemaldia

Apartado de Correos 397 (20080) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: + 34 943 481212
Faxa: + 34 943 481218
Weba: www.sansebastianfestival.ya.com
Emaila: ssiff@sansebastianfestival.com

.

Bokazio zinematografiko eta komertziala zuen Nazioarteko Zine Astea bezala sortua, berehala lortu zuen FIAPFek (Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) esleitzen duen B maila (lehiaketarik gabeko zinemaldia) bere lehen edizioan lortutako arrakastari esker. Horrela, ondorengo urtean, Nazioarteko Zinemaldi izendatu zuten, eta 1955ean FIAPFek lehiaketarako aproposa eta koloretako filmetan espezializatua zela onartu zuen: sari ofizialak eman zitezkeen harrez gero. Horixe da Maskorraren sorrera, sasoi hartan zilarrezkoa zena, eta berau erabakitzeko nazioarteko epaimahai bat eratu behar zen.

1957an "A" maila behin-betiko eman zitzaionean, eta maila nagusietarako Maskorra urrezko bihurtu zenean, zinemaldiaren berezko ikonoak agertu ziren. Horixe da gaur egun ere aurrera egiteko erabiltzen den erreferentzia, alegia, irekitasunaren aldeko korronteren aukera, garai hartako zentsura zurrunetik kanpo kokatuz, eta oraindik ere bizirik dirauena. Zeren Donostiako Zinemaldiaren ardura nagusia unean uneko zinerik kezkatsuenaren eta berritzaileenaren erakusleihoa izatea baita.

Lehen urte haietatik hona ugari izan dira Zinemaldira bertaratu diren zineko pertsona ospetsuak, Donostiari distira kosmopolita itzuliz eta "glamour" apur bat emanez; hori bai, zine onarekin loturik beti ere. Federico Fellini, Gloria Swanson, Alfred Hitchcock, Kirk Douglas, Jean-Luc Godard, Deborah Kerr, Leslie Caron, King Vidor, Monica Vitti, Anthony Mann, Bernardo Bertolucci, Anhony Quinn, Audrey Hepburn, Franco Zeffirelli, Francis Ford Coppola, Fritz Lang, Francisco Rabal, Robert Altman, Howard Hawks, Nicholas Ray, Elizabeth Taylor, François Truffaut, Orson Welles, Fernando Rey, Luis Buñuel, Steven Spielberg, Joseph von Sternberg, Imperio Argentina, Richard Burton, Gina Lollobrigida, Harrison Ford, Nikita Mikhalkov, Pedro Almodóvar, Victoria Abril, Sergio Leone, Roman Polanski, Sam Peckinpah, Jacqueline Bisset, George Peppard, Louise Rainer, Alberto Sordi, Sydney Pollack, Peter O´Toole, Joseph L. Mankiewicz, Charlton Heston, Glenn Close, Anjelica Huston, Sophia Loren, Stanley Donen, Mel Gibson, Keanu Reaves, Matt Dillon, Ethan Coen, Antonio Banderas, Bertrand Tavernier..., besteak beste, euren filmak aurkeztera etorri ziren eta euren nortasunak arrasto ezabagaitza utzi du Zinemaldiaren memorian.

Euren jardunbidearekin zine munduari hainbeste eman diotenei esker ona adierazteko "Donostia Saria" sortu zen 1986an, eta orain arte hiriaren omenaldi hori honako hauek jaso dute:

  • 1986: Gregory Peck
  • 1987: Glenn Ford
  • 1988: Vittorio Gassman
  • 1989: Bette Davis
  • 1990: Claudette Colbert
  • 1991: Anthony Perkins
  • 1992: Lauren Bacall
  • 1993: Robert Mitchum
  • 1994: Lana Turner
  • 1995: Susan Sarandon; Catherine Deneuve
  • 1996: Al Pacino
  • 1997: Michael Douglas; Jeremy Irons; Jeanne Moreau
  • 1998: Anthony Hopkins; John Malkovich
  • 1999: Fernando Fernán-Gómez; Vanessa Redgrave; Anjelica Huston
  • 2000: Michael Caine; Robert de Niro
  • 2001: Francisco Rabal; Warren Beatty; Julie Andrews
  • 2002: Jessica Lange; Bob Hoskins; Dennis Hopper
  • 2003: Isabelle Huppert; Sean Penn; Robert Duvall
  • 2004: Woody Allen; Annette Bening; Jeff Bridges
  • 2005: Ben Gazzara; Willem Dafoe
  • 2006: Max Von Sydow; Matt Dillon
  • 2007: Richard Gere; Liv Ullmann
  • 2008: Meryl Streep; Antonio Banderas
  • 2009: Sir Ian McKellen
  • 2010: Julia Roberts
  • 2011: Glenn Close
  • 2012: Tommy Lee Jones, Ewan McGregor, John Travolta, Oliver Stone, Dustin Hoffman
  • 2013: Carmen Maura, Hugh Jackman
  • 2014: Denzel Washington, Benicio del Toro
  • 2015: Emily Watson
  • 2016: Sigourney Weaver, Ethan Hawke
  • 2017: Monica Bellucci, Ricardo Darín, Agnès Varda
  • 2018: Hirokazu Kore-Eda, Danny Devito, Judi Dench
  • 2019: Penélope Cruz, Costa-Gavras, Donald Sutherland
  • 2020: Viggo Mortensen
  • 2021: Marion Cotillard, Johnny Depp
  • 2022: Juliette Binoch, David Cronenberg

Donostia Saria 2023: Javier Bardem, Víctor Erice, Hayao Miyazaki

  • Javier Bardem
    • Aktore espainiarrak Oscar sari bat, Urrezko Globo bat, BAFTA bat eta zazpi Goya irabazi ditu, baita aktore onenaren saria ere Cannesen, Venezian eta Donostian, eta irailaren 22an (ostirala) egingo den inaugurazio ekitaldian lehiaketaren ohorezko aintzatespenik handiena jasoko du.
    • Javier Bardemek Donostia Sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 71. Edizioan. Aktore espainiarra bi aldiz izango da protagonista Zinemaldian: batetik, Zinemaldiko ohorezko sari garrantzitsuena –1986. urtetik aurrera zinemaren munduko pertsona handien ibilbidea eta ekarpena aitortzeko ematen dena– jasoko du; bestetik, hurrengo edizioko kartel ofizialaren irudia izango da.
    • Sari emate ekitaldia 71. edizioaren inaugurazio galan egingo da, irailaren 22an (ostirala), Kursaal Auditorioan, Bardem Zinemaldira lehendabizikoz etorri zenetik hogeita hamar urte igaro ondoren; 1993. urtean Bigas Luna zuzendariaren Huevos de oro filma Sail Ofizialean eman zenean izan zen Donostian.
    • Javier Bardem (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1969) gaur egun nazioarteko aintzatespenik handiena duen aktore espainiarra da; ehun saritik gora eskuratu ditu, besteak beste, honako hauek: Oscar, Urrezko Globo eta BAFTA bana No Country for Old Men filmarengatik (2007); Goya bana Días Contados (1994), Boca a boca (1995), Los lunes al sol (2002), Mar adentro (2004), Biutiful (2010) eta El buen patrón (2021) filmengatik; eta dokumental onenaren Goya saria  Hijos de las nubes, la última colonia (2012) filma ekoizteagatik. Halaber, Europako Zinema Akademiaren saria, Platino saria eta zinema-jaialdi nagusien aintzatespenak ere jaso ditu: aktore onenaren saria Cannesen (Biutiful, 2010), Volpi Kopa Venezian (Before Night Falls, 2000; eta Mar adentro, 2004) eta Zilarrezko Maskorra 1994. urtean (Días Contados eta El detective y la muerte).
    • Donostiak aktorearen ibilbidearen bilakaerari jarraitu dio azken hiru hamarkadetan, gure jaialdira egin dituen hogei bisiten bitartez: lehenengoa Huevos de oro izan zen (Bigas Luna, Sail Ofiziala, 1993); azkenekoa, El buen patrón (Fernando León de Aranoa, Sail ofiziala, 2021); 1994an aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ere jaso zuen Imanol Uriberen Días contados eta Gonzalo Suárezen El detective y la muerte filmengatik; Álex de la Iglesia eta Pedro Almodóvar zuzendariekin lankidetzan egindako lanengatik ere izan da Donostian 1997an eta 1998an (Perdita Durango –Belodromoa– eta Carne trémula –Made in Spain–, hurrenez hurren); azkenik, John Malkovich estatubatuarrari Donostia Saria ematera ere etorri zen 1998an. Zinemaldia Bardemen nazioarteko ibilbidearen hasieraren lekuko izan da, Before Night Falls (Julian Schnabel) Zabaltegi-Perlak sailean eman baitzen; halaber, 2000. urtean Robert de Nirori Donostia Saria eman zion, eta bi urte geroago, gainera, John Malkovichen The Dancer Upstairs lana Zabaltegi-Perlak sailean aurkeztu zuen. Orobat, Bardemen ibilbidea sendotzeko prozesuaren lekuko ere izan da Zinemaldia Los lunes al sol (Fernando León de Aranoa, Sail Ofiziala, 2002) eta Vicky Cristina Barcelona (Woody Allen, Zabaltegi-Perlak, 2008) filmekin; 2008an Zinematografiako Sari Nazionala bereganatu zuen Bardemek, Julia Robertsi Donostia Saria emateaz eta Eat Pray Love (Ryan Murphy, Sail Ofiziala lehiaketaz kanpo, 2010) aurkezteaz gain. Eta Bardemek ekoitzi dituen lanak ere izan dira Zinemaldian: Hijos de las nubes, la última colonia (Made in Spain, 2012), Bigas x Bigas (Sail Ofizialeko emanaldi berezia, 2016), Loving Pablo (Perlak, 2017) eta Sanctuary (2019).
    • Javier Bardem Zinemaldiko ohorezko saririk garrantzitsuena jaso duen seigarren interprete espainiarra da, Fernando Fernán Gómez (1999), Paco Rabal (2001), Antonio Banderas (2008), Carmen Maura (2013) eta Penélope Cruzen (2019) ondoren.
  • Víctor Erice
    • Ana Torrent aktoreak emango dio saria euskal zuzendariari irailaren 29an (ostirala), Victoria Eugenia Antzokian, non zinemagilearen azken filma −'Cerrar los ojos'− emango baita
    • 'El espíritu de la colmena' filmari Urrezko Maskorra eman zitzaioneko 50. urteurrenean egingo zaio zinemagileari aintzatespen berria.
    • Víctor Erice zinemagileak (Karrantza, Bizkaia. 1940) Donostia Saria jasoko du Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan. Saria banatzeko gala irailaren 29an (ostirala), izango da Victoria Eugenia Antzokian, non zinemagilearen azken filma −Cerrar los ojos / Close Your Eyes− emango baita. Zuzendariaren bakarkako lehen film luzeari −El espíritu de la colmena− Urrezko Maskorra eman eta 50 urtera.
    • Zinemaldiak duela sei urte eman zion hasiera Donostia Sarien ildo berri bati, arte zinematografikoari ekarpen eztabaidaezina egin dioten zinemagileekin lotuta, hala nola hauekin: Agnès Varda (2017), Hirokazu Kore-eda (2018), Costa-Gavras (2019) eta David Cronenberg (2022). 2023an Donostia Zinemaldiak ohorezko golardo garrantzitsuenarekin omenduko duen zinemagileak lau film luze baino ez ditu zuzendu baina sari ugari eman dizkiote, hala nola zuzendaritza onenaren Zilarrezko Maskorra, film onenaren Urrezko Maskorra eta Cannesko zinema-jaialdiko Epaimahaiaren eta Nazioarteko Kritikaren Sariak.
    • Victor Ericeren ibilbideak beti izan du oihartzun handia Donostia Zinemaldian. Zuzendu zuen lehen filma, Los desafíos (1969) –zehazki, film horren hiru ataletako bat filmatu zuen; besteak José Luis Egea eta Claudio Guerín izan ziren– Sail Ofizialean hautatu zen eta zuzendaritza onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen Ericek lan horrengatik. Lau urte geroago, bere bakarkako lehen film luzea iritsi zitzaigun, El espíritu de la colmena / The Spirit of Beehive (1973), eta Urrezko Maskorra beretu zuen karrantzarrak horri esker. El sol del membrillo / Dream of Light (1992) Made in Spain sailean hautatu zen, Cannesen Epaimahaiaren eta Nazioarteko Kritikaren Saria jaso ondoren, eta Ten Minutes Older: The Trumpet film kolektiboak Zabaltegi sailean parte hartu zuen 2002an.
    • Azkenik, Zinemaldian Cerrar los ojos emango da, Cannesko eta Torontoko jaialdietatik igaro ondoren, amaitu gabeko film baten eta aktore baten desagerpen misteriotsuaren inguruan irundako oroimenari buruzko filma, hain zuzen, Donostia Saria entregatzeko galaren ondoren emango dena. Ana Torrent aktoreak El espíritu de la colmena filmaren protagonista-rola egin zuen sei urte zituela, berriz egin du lan Ericerekin Cerrar los ojos filmean, eta errealizadoreari saria entregatzeko eginkizuna izango du. Donostia Saria entregatuko den egunean bertan, irailaren 29an, estreinatuko da filma Espainiako zinema-aretoetan.
  • Hayao Miyazaki
    • 1963an Gakushuingo Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Ekonomian graduatu ondoren, Hayao Miyazaki (Tokio, 1941) Toei animazio-konpainian sartu zen animatzaile gisa lan egitera. Isao Takahatak zuzenduta egin zuen lan Miyazakik eszenen eta gako-animazioaren plangintzan, Taiyo no oji: Horusu no daiboken (The Great Adventure of Horus, Prince of the Sun, 1968) filmaren ekoizpenerako. 1971n A Production animazio-estudiora aldatu zen, Takahatarekin batera, eta Panda Kopanda (1972) filmaren jatorrizko kontzeptuan, gidoian, layoutaren diseinuan eta gako-animazioan egin zuen lan hor. Miyazakik hainbat estudiotan egin zuen lan, hala nola Zuiyo Eizon (Takahatarekin), Nippon Animationen eta Telecomen, eta Arupusu no shojo Haiji (Heidi, Girl of the Alps, 1974) eta Haha wo tazunete sanzenri (From the Apennines to the Andes, 1976) telesailetarako eszena-plangintza eta layoutaren diseinua gauzatu zituen. Halaber, bere lehen telesaila garai hartan zuzendu zuen: Mirai shonen Konan (Conan, the Boy in Future, 1978).
    • Rupan sansei: Kariosutoro no shiro (The Castle of Cagliostro, 1979) izan zen bere lehen film luzea. 1984n, Kaze no tani no Naushika (Nausicaä of the Valley of the Wind) idatzi eta zuzendu zuen (Animage animazio-hilabetekarian serializatutako bere eleberri grafiko jatorrizkoan oinarritua).
    • Miyazakik Takahatarekin batera fundatu zuen Studio Ghibli 1985ean, eta hamar film luze zuzendu ditu harrez geroztik, hala nola Tenku no shiro Rapyuta (Laputa: Castle in the Sky, 1986) Tonari no Totoro (My Neighbor Totoro, 1988), Kurenai no buta (Porco Rosso, 1992) eta Mononoke hime (Princess Mononoke, 1997). Sen to Chihiro no kamikakushi (El viaje de Chihiro, Velódromo, 2001). Sen to Chihiro no kamikakushi (Spirited Away, Belodromoa, 2001) filmak salmenta-errekor guztiak gainditu zituen Japonian, sari ugari beretzeaz gain, hala nola Urrezko Hartza Berlinen eta animaziozko film onenaren Oscar Saria. Hauru no ugoku shiro (Howl's Moving Castle, 2004) pelikularekin berriz ere izendatu zuten Oscarrerako eta Urrezko Osella jaso zuen Venezian bere lorpen tekniko guztiengatik. 2008an Gake no ue no Ponyo (Ponyo, 2009) idatzi eta zuzendu zuen, eta Veneziako lehiaketara itzuli zen lan horrekin. Horren ondoren, film hauen plangintzan lagundu zuen, gidoiak idazteaz gain: Hiromasa Yonebayashiren Kari-Gurashi no Arrietty (The Secret World of Arrietty, 2010) eta Goro Miyazakiren Kokuriko-zaka kara (From Up on Poppy Hill, 2011). 2013an Kaze tachinu (The Wind Rises, Perlak) zuzendu zuen (Venezian lehiatu eta animazio-film onenaren Oscar Sarirako izendatua izan zen).
    • 2014ko azaroan, Zinemako Arte eta Zientzien Akademiako Gobernadoreen Batzordeak ohorezko Oscar sari bat eman zion bere ibilbide osoagatik. Bere azken filma, Kimitachi wa do ikiru ka (The Boy and the Heron), 2023ko uztailaren 14an estreinatu zen Japonian, Torontoko Jaialdian aurkeztu zen eta Donostia Zinemaldiko Sail Ofiziala lehiaz kanpo inauguratuko du (Europako estreinaldia izango da).

      Miyazakik saiakera-, marrazki- eta poema-liburuak argitaratu ditu, besteak beste, Shuppatsuten 1979-1996. Hainbat eraikin diseinatu ditu, hala nola Mitakako Ghibli Museoa, 2001ean inauguratu zena (haren ohorezko zuzendari exekutiboa ere bada). 2012an "Merezimendu Kulturaleko Pertsona" izendatu zuen Miyazaki Japoniako Gobernuak. 2014an Will Eisner Komiki Sarietako Ospearen Aretoan sartu zen.

Zinemaldiak honako Sailak ditu:

  • Sail Ofiziala
  • Donostia Saria Emanaldiak
  • New Directors
  • Horizontes Latinos
  • Zabaltegi-Tabakalera
  • Perlak
  • Nest
  • Culinary Zinema
  • Made in Spain
  • Zinemira
  • Belodromoa
  • Haurrentzako Zinema
  • Atzera Begirakoa. Hiroshi Teshigahara
  • Klasikoak
  • Galak
  • Fipresci Sari nagusia
  • Film Sorpresa
  • Films To Be
  • Pentsamendua eta eztabaida

Zinemaldiak honako Sariak banatzen ditu:

  • Sail Ofiziala - FIAPF:
    • Film onenaren Urrezko Maskorra (ekoizlearentzat).
    • Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra.
    • Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko maskorra.
    • Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko maskorra.
    • Argazki onenaren epaimahaiaren saria.
    • Gidoi onenaren epaimahaiaren saria.
  • Kutxabank-New Directors Saria
  • Horizontes Saria
  • Zabaltegi-Tabakalera Saria
  • Donostia Hiria Publikoaren Saria
  • Nest Saria
  • Euskal Zinemaren Irizar Saria
  • Gazteriaren TCM Saria
  • Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Saria
  • WIP Latam Sariak
  • WIP Europa Sariak
  • Ikusmira Berriak Saria
  • Zinemaldia Startup Challenge Saria
  • RTVE-Beste Begirada Saria
  • Espainiako Lankidetza Saria
  • Urteko Film Onenaren Fipresci Sari Nagusian Irabazlea
  • Dunia Ayaso Saria
  • Agenda 2023 Euskadi basque Country Saria
  • Donostia Sariak
  • Zinemira Saria

Sarreren salmenta:

71. edizioko saio guztietarako sarreren salmenta mailaka egingo da, Zinemaldi Plazako lehiatiletan eta online ere, Zinemaldiaren web ofizialean sansebastianfestival.janto.es eta Kutxabanken kutxabank-zinemaldi.janto.es.

Salmenta Mailkatua

  • 17, 18 eta 19 egunak, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan:
    • Irailaren 17an, igandea, 9:00etan: 22, 23 eta 24 salmenta.
    • Irailaren 18an, astelehena, 9:00etan: 25, 26, 27 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
    • Irailaren 19an, asteartea, 9: 00etan: 28, 29, 30 eta aurreko gainerako egunetako salmenta.
  • Irailaren 20tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinemetan, irailaren 22tik aurrera.

Eguneko Salmenta

  • Egunean bertan salgai jarriko diren saioetarako sarrerak:
    • Online: eguneko saioetarako goizeko 8:00etatik aurrera.
    • Leihatiletan salmenta: leihatila bakoitzeko ordutegian, eskuragarri dauden eserlekuen arabera.
  • Inaugurazio, Donostia Sari eta Klausura galetarako sarrerak egunean bertan ere erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera Kursaaleko leihatiletan.
  • Gainera, egunero saio desberdinetarako sarrera kopuru txiki bat jarriko da salgai, bai online bai leihatiletan.
  • Donostia Zinemaldiko eserlekuak zenbakituta daude, Antonio Elorza Belodromoko saioak izan ezik.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu sesio bakoitzeko.

Saltokiak:

  • Internet
  • Leihatilak
    • Zinemaldi Plaza
      • Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
    • Kursaal Elkargunea
      • Zurriola Hiribidea, 1, 20002 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa 
    • Victoria Eugenia Antzokia
      • Argentinar Errepublika, 2, 20004 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
    • Principe Aretoa
      • San Juan Kalea, 10, 20003 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa 
    • Trueba Aretoa
      • Secundino Esnaola Kalea, 2, 20001 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa 
    • Antiguo Berri Aretoa
      • Zarautz Kalea, 2, 20018 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa 
    • Antzoki Nagusia
      • Kale Nagusia, 3, 20003 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa
    • Tabakalera
      • Andre Zigarrogileen plaza, 1, 20012 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa 
    • Antonio Elorza Belodromoa
      • Anoeta plaza, 14, 20014 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa

Prezioa:

  • K1eko Abonuak
    • Sail Ofizialeko Abonuak
      • B Gunea: 410,00
      • Gune Orokorra: 295,00
        • K1 Sail Ofizialeko abonuak erosteko (Inaugurazio, Donostia Saria eta Klausura galak barne) e-mail bat bidali dezakezu ticketing@sansebastianfestival.com ra irailaren 1a arte.
  • Galak(Salmenta online eta leihatiletan)
    • Inaugurazioa – Klausura K1ean
      • B Gunea: 95,00
      • Gune Orokorra: 80,00
    • Donostia SariaK K1
      • B Gunea: 55,00
      • Gune Orokorra: 50,00
        • Inaugurazio, Donostia Saria eta Klausura galen ondorengo proiekzioetarako 8,50 euroko prezioan erosi ahal izango dira.
    • Donostia Saria Victoria Eugenia Antzokia
      • Sarrera: 20,00
  • Beste sarrerak (Salmenta online eta leihatiletan)
    • Arratsaldeko Eta Gaueko Saioak – K1
      • B Gunea: 10,00
      • Gune Orokorra: 8,50
    • Gainerako saio eta Zine aretoak
      • Gainerako saioak: 8,50
      • Haurrentzako zinema: 2,00
      • Klausura Belodromoa: 15,00
    • Culinary Zinema+Afaria (salmenta online)
      • Culinary Zinema+Afaria: 80,00
      • %10eko BEZa barne
  • Kudeaketa gastuak online zein lehiatiletan: 0,65€ sarrera bakoitzeko.

Ohar Garrantzitsuak

  • Behin emanaldia hasitakoan, ez da Zine-Aretoetara sarrera onartuko.
  • Erositako sarrerak ezingo dira aldatu, ez itzuli, baldin eta Donostia Zinemaldiak programazioa aldatzen edo saioa bertan behera uzten ez badu. Ordaindutako dirua berreskuratzeko edo sarrera hori beste baten truke aldatzeko, gertakaria izan den zinetokiaren leihatilara edo Zinemaldi Plazako leihatiletan.
  • Laster iragarriko da mugikortasun urriko pertsonentzako sarrerak erosteko modua eta sarreren inguruko intzidentzien kontaktua.
  • Zinemaldiko informazio orokorra:



Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb