Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Donostia Zinemaldia 2023: Haurrentzako Zinema

Donostia Zinemaldia 2023: Haurrentzako Zinema

  • "Haurrentzako Zinema" zikloaren kartela 2023

Donostia Zinemaldiak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Haur Zinema sailaren bidez zinema txikienei hurbiltzen, eta euskarara bikoiztutako filmen estreinaldiak eskaintzen ditu -Zineuskadiren lankidetzari esker, Zinema euskaraz programaren barruan-, batik bat ikusleen belaunaldi berriei zuzenduta.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2023/09/22

Amaiera: 2023/09/30

Sarrerak:  

Donostiako Zinemaldia

Apartado de Correos 397 (20080) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: + 34 943 481212
Faxa: + 34 943 481218
Weba: www.sansebastianfestival.ya.com
Emaila: ssiff@sansebastianfestival.com

.

Pelikulen zerrenda:

Ainbo: Amazoniako Gerraria / Ainbo: Spirit of the Amazon
José Zelada, Richard Claus
Peru - Herbehereak - AEB - Alemania
Moana eta Frozen bezala, Ainbo: Amazoniako gerraria heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. Ainbo heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria, eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko. 7 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den filma.


Barraskiloa eta balea eta itsasoko beste ipuin batzuk / The Snail and the Whale
Max Lang
Erresuma Batua
57 min.
Espiritu geldiezinez eta mundua ezagutzeko gogoz, barraskilo txiki bat itsasoetan zeharreko bidaia batean murgilduko da, xibarta baten isatsean igo ondoren. Baina egun batean, baleak norabidea galdu eta badia isolatu batean amaituko du hondartuta. Nola erreskatatuko du barraskilo txikiak? Itsaspeko munduko lekurik harrigarrienak eta magikoenak zeharkatzea ahalbidetuko digun adiskidetasun gertagaitz bati buruzko istorio polita. Ikusle guztientzat egokia den filma.


Doraemon Movie: Nobitaren Dinosaurio Berria / Doraemon the Movie: Nobita's New Dinosaur
Kazuaki Imai
Japonia
106 min.
Nobita dinosauroen erakusketa batera joan da ikaskideekin eta dinosauro-arrautza baten fosila dirudien harri bat aurkitu du. Doraemonen denboraren zapiarekin, fosila jatorrizko egoerara itzuli eta arrautzatik bi dinosauro biki aterako dira. Ikus-entzule guztientzat egokia den filma.


Gabi, 8 urtetik 13 urtera / Gabi: Between Ages 8 and 13
Engeli Broberg
Danimarka - Suedia - Norvegia
58 min.
Gabik Gabi izan nahi du. Desira horrek erraza dirudi, baina ez da hala. Bost urtez jarraituko diogu Gabiri eta generoa kategorizatzen duen gizarte batean bere nia aurkitzeko hark egindako borrokari. 7 urtetik beherakoentzat gomendagarria ez den filma.


Ilargirantz / Moonbound
Ali Samadi Ahadi
Alemania - Austria
Peterrek lurralde magiko eta misteriotsu batera bidaiatuko du Anne arreba txikia erreskatatzeko. Ilargiraino joan beharko du! Anne bahitu egin dute bere lagun kakalardo Zoomzeman jaunari emaztea bilatzen laguntzen saiatzen ari zela. Ikus-entzule guztientzat egokia den filma.


Superheroien Familia / Just Super
Rasmus A. Sivertsen
Norvegia
76 min.
Hedgibek 11 urte ditu eta bere aitaren superheroi-mozorroa txikiagotu egin du. Beraz, jada ezin da Super Lehoia izan. Bere bizitza zeharo aldatuko da hiriko superheroiaren rola bere gain hartu eta bere aita ordezkatuz aukera duenean. Ikus-entzule guztientzat egokia den filma.




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb