Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan

Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan

  • Kartela

Gipuzkoa Natura: Agorregiko burdinola eta errota funtzionamenduan udazkeneko igande eta jaiegunetan

Udalherria: Aia

Lekua: Agorregiko Haizerrota eta Burdinola

Ordua: 11:15 (eus) 12:00 (c

Hasiera: 2023/03/5

Amaiera: 2023/12/9

Pagoeta Parkeko informaz. eta interpretazio Zentr

Iturraran baserria<br>Caserío Iturraran (20809) Aia

Telefonoa: 943835389 / 943428843

Erakusketak bi zati ditu.
Bata, Pagoetako Ingurune Fisikoa, hau da, habitak zehatz honetan bizi izan diren pertsonen historia eta izaera nolabait baldintzatu duten faktore naturalak azaltzen dituena.
Bestea, Gizakiaren Aztarrena, Pagoetako giza ingurunearen alderdi kulturalak eta etnografikoak erakusten dituena.
Bigarren areto honetan, lanabes, diagrama, maketa, erreminta eta hainbat testu labur erakusten dira, hobnako gaiak ikitzen dituztenak: baserria, komunikabideak ata garaoa, bide eta galtzarak, ganadua eta etxeko animaliak , iraupeneko industriak eta eratorriak, artilea, linua, sagardoa eta txakolina, egurra eta zurgintza, ikazkintza, burdingintza, karobiak eta errotak.

Ordutegia:
Uztail, abuztu eta irailean:
Asteartetik ostiralera 10:00-14:00 eta 16:30-18:30.
Besteak:
-Larunbat, igande eta jaiegunetan 10:00-14:00.
Bisita gidatuak urte gustian egin daitezke, aldez aurretik eguna eta ordua hitzartuta, nahiz eskoletako nahiz bestelako taldeak izan.


Agorregiko burdinola eta errotak Iturraran Parketxetik hurbil ditugu. Bertara heltzeko Iturrarango aparkalekutik (Koordenadak: X 568369, Y 4789093) edo Manterola baserritik (Koordenadak X 569108, Y 4789747) har daiteke oinezko bidea.

XVIII. mendean berreraikitako instalazio hidraulikoari jarraituz zaharberritu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailak eta gaur egun martxan ikusi daiteke.

Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burdinola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burdinola nagusia zen eta bertan burdina lortzen zen, gero burdinola txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burdin harria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.

Agorregiren originaltasuna uraren aprobetxamendurako sisteman datza. XVIII. mendean egindako zaharberritze lanetan antepara edo ur-deposituak altuera ezberdinetan  mailakatzen dituzte, ur berdina behin eta berriz erabiltzeko aukera lortuz eta ur arazoak konponduz.


URTEKO EGUTEGIA

Martxoa-Ekaina - Igande eta jaiegunak
Uztaila eta iraila - Larunbatak, igandeak eta jaiegunetan
Abustuak - Ostegunetik igandera eta jaiegunak
Urria-Abenduak 9 - Igande eta jaiegunak

Tfnoa: 943 835389 / iturraran@Ûgipuzkoanatura.eus




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb