Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ikuskizuna: "Kaleak bizirik!"

Ikuskizuna: "Kaleak bizirik!"

  • "Kaleak bizirik!" antzezlanaren kartela

Donostiako Larratxo Kultur Etxean, Potx eta Lotx pailazoek "Kaleak bizirik!" ikuskizuna aurkezten dute.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Larratxo Kultur Etxea

Ordua: 18:00

Hasiera: 2022/11/26

Amaiera: 2022/11/26

Sarrerak: 3 €

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

  • Antzezleak: Itziar Arkauz (Lotx); Josu Zubia (Potx); Danel Teran (Izaskun eta TAO zerbitzua kontrolatzen duen udaltzaina), Xabi Sound, Ander Murillo (kaleko musikaria eta alkatea)
  • Musika: Josu Zubia
  • Hitzak: Oñatiko Txinparta Bertso Eskola
  • Diseinua: Pernan Goñi
  • Soinu teknikaria: Imanol Astudillo
  • Argi teknikaria: R-Sound
  • Iraupena: 70 minutu

Oraingoan osabak enkargu bat egin die Potx eta Lotxi: kalera joan behar dira, beren bizilaguna izandako Izaskunen etxera. Horretarako, ez dute denbora asko izango; hala ere, bidean jende askorekin egingo dute topo: kaleko musikari batekin, herriko alkatearekin, TAO zerbitzua kontrolatzen duen udaltzainarekin... Horiekin hainbat abentura biziko dituzte, barregarriak zein negargarriak!
Lortuko al dute agindutako orduan Izaskunengana heltzea?




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb