Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Urgull Mendia
Ordua:
Hasiera: 2022/07/1
Amaiera: 2022/08/31
Sarrerak: Doan / Gratis
Donostia kultura
Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus
Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.
Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.
Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.
Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean. Orokorrean, jarduerak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta denak izango dira euskaraz eta doakoak (sarrera librea lekuak bete arte).
Besteak beste, jolasak, magia, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.
HISTORIAREN ETXEA
San Telmo Museoak kudeatzen du Historiaren Etxea hiriari buruzko erakusketa, Donostiari begira.
Mota Gazteluan, Donostiari begira erakusketan, 800 urte luzeetan hiriak bizi izan ditu gertaerak eta mugarriak kontatzen dira, horiek eman baitiote egun duen itxura eta nortasuna. Ostiraletan, gainera, jolas eta tailerrak doan.
Jarduerak Historiaren etxean
Ostiraletan, 18:00. +5 urte. Euskaraz. Sarrera librea lekuak bete arte.
Uztaila
Abuztua
NATUR TXOKOA
Cristina Enea Fundazioak kudeatzen du Natur txokoa eta aurtengo udan aldaketekin dator. Gobernadorearen bateria ondoko plazatxoan hainbat txoko sortu ditugu Urgull mendiaz modu desberdinetara gozatu ahal izateko: hamaka batean etzanda erlaxatuz, berrerabilitako materiala erabiliz eskulturak sortuz edo elementu naturalekin jolasean. Era berean, astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 18:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu.
Egunero irekita!
Jarduerak Natur Txokoan
Astearte eta asteazkenetan, 18:00. +5 urte, besterik ez badu jartzen. Euskaraz. Sarrera librea lekuak bete arte
Uztaila
Abuztua
LIBURUTEGIA
Haurrentzako liburu eta aldizkari dibertigarriak udan irakurtzeko, eskaintza ugaria Interneten nabigatzeko ordenagailuak eta liburutegi sareen katalogoa kontsultatzeko aukera.
Helduentzat, liburuen aukeraketa, azken nobedadeak, eguneroko prentsa eta gaurkotasuneko aldizkariak.
Irakurtzeaz gain, ipuin kontaketak eta beste jarduerak astelehenetan eta ostegunetan, doan.
Hori guztia Urgulleko liburutegiaren esparru berezi batean, barrualdean eta aire zabalean irakurtzeko aukera.
Jarduerak liburutegian
Astelehen eta ostegunetan, 18:00. +5 urte. Euskaraz. Sarrera librea lekuak bete arte.
Uztaila
Abuztua
AUTOBUS ZERBITZUA URGULLERA: 39. linea (Dbus)
Udan Urgull mendira joan-etorria egiten duen zerbitzua eskaintzen du Donostiabusek-ek: 39-Urgull linea. Uztailan eta abuztuan egunero egongo da martxan, Aste Nagusia, eta aurreko eta ondorengo zenbait egunetan izan ezik.
Informazio gehiago: https://www.dbus.eus/39-urgull/
URGULL APP-A ETA KANOIAK
Urgull mendia bertako eta kanpotarrentzat leku ezaguna den arren, mendiko txokoek gordetzen dituzten historia eta natura ezaugarriak ez dira hain ezagunak. Horregatik kaleratu zuen Urgull izeneko doako aplikazioa San Telmo Museoak Cristina Enea Fundazioaren lankidetzarekin.
Aplikazioa tresna aparta da Donostiako mendiaren ondare historiko eta naturala ezagutzeko. App-ak zailtasun gutxiko ibilbidea proposatzen du gaurdaino iritsi diren bide eta gotorlekuen egitura aurkezten duena. Gainera, espezie naturalei, begiratokiei eta museoaren bildumako argazki zaharrei buruzko azalpenak ere ematen ditu.
Ibilbidea San Telmo Museoan hasten da eta app-a deskarga daiteke, instalatu ondoren konexiorik gabe funtzionatzen duena. IOS eta Android gailuetarako App Store eta Google Playn eskuragarri.
Bestalde, gogora dezakegu museoak zaintzen dituen 36 kanoi Urgull mendian zehar barreiatuak daudela. Kanoi horien artean kategoria asko daude, baina bi tipologia nagusi bereiz daitezke: lehorreko kanoiak eta ontzikoak. Gehienak burdinurtuzkoak edo forjazkoak dira, eta gutxi batzuk brontzezkoak. Duela bi hamarkadatik hona, San Telmo Museoak Zaharberritze eta Kontserbazio Prebentiboko Plana du Urgull mendiko gotorlekuetan dagoen artilleria bilduma zaintzeko eta urtero jarraipena ematen dio lan horri.
Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net