Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Antzerkia: "Niararen Bidaia"

Antzerkia: "Niararen Bidaia"

  • "Niararen Bidaia" antzezlanaren une bat

Donostiako Okendo Kultur Etxean, Patata Tropikala Antzerki Laborategia konpainiak "Niararen Bidaia" haurrentzako antzezlana aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Okendo Kultur Etxea

Ordua: 17:00

Hasiera: 2022/01/29

Amaiera: 2022/01/29

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Antzerkia, txontxongiloak eta itzalen antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna. Klima aldaketak naturan duen eraginaz hitz egiten dute.

Niara Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da. Oso modu berezian erlazionatzen da Naturarekin: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin hitz egiteko gai da. Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia...

Lekua: Areto Nagusia.

Oharra: Izena ematea beharrezkoa da posta elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo kultur etxean bertan. Soilik hartuko dira kontuan urtarrilaren 24ko goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.

Antolatzaileak: Patata Tropikala Antzerki Laborategia, Donostia Kultura




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb