Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea 2021

Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea 2021

  • kartela

Urretxuko Urrelur Mineralogia eta Paleontologiaren Astearen 33. edizioa. Aste honetan mineralogia eta paleontologiaren inguruan ekitaldi ezberdinak antolatzen dira. Iazko etenaldiaren ondoren, Urrelur Museoak kultur aste hau aurkezten du berriz ere. Asteak, museoak berak bezala, natur zientzien mundua zabaldu nahi du, erudizioa eta afizioa batuz.

Udalherria: Urretxu

Lekua: Urrelur - Mineral eta Fosilen Museoa

Hasiera: 2021/11/2

Amaiera: 2021/11/7

Mineralen eta Fosilen Mueoa.

Kultur Etxea / Casa de Cultura - Jauregi, 19 (20700) Urretxu

Telefonoa: 943038088
Faxa: 943724127 / 943724754

Edukia:
Mineralak: Atal honek mineralogiarako sarrera eskaintzen digu 1.000 kristalizazio ingururekin. Kristalizazioak sistematikoki katalogatu eta sailkatuta daude, errazago ulertzearren, eta komposizio kristalokimikoaren arabera antolatu dira erakusketan. Atal honen zati bat Euskal Herriko mineralei buruzkoa da.
Paneletan deskribatuta daude mineralen propietateak, egitura, industriarako erbilgarritasuna eta energia iturriak.
Azkenik, jolas tailerretan mineralen propietateez jabetzeko aukera dago: gogortasuna, xaflakortasuna, magnetismoa, erradioaktibitatea, eta abar.
Fosilak: Paleontologiako sailean erakusten diren fosilek aldi geologikoak hurrenkera kronologikoan adierazten dituzte, Lurrean bizitza sortu zenetik Pleistozenora, Koaternarioaren hasierara arte. Badira: bost kontinenteetako landareak, tizas artropodoak, trilobiteak, krinoideak, ekinidoak, arrainak, eta abar.
Harriak: Panel elkarreragile baten bitartez, bisitaría harri sedimentario, magnetiko eta metamorfikoen munduan sar daiteke.

Museoak bisita gidatuak antolatzen ditu erakusketa iraunkorra ikusteko.

Ordutegia:
Astelehenetan: 17:30 – 21:30
Astearte, Asteazken, Ostegun eta Ostiraletan: 9:00 – 13:00 eta 17:30 – 21:30
Larunbatetan: 9:00 – 21:30


1987an sortu zen Urrelur Museoa, Urretxuko mineral eta fosilen museo gisa.  Gaur egun oso ohikoa da gure herrietan museoak eta interpretazio zentroak izatea, baina duela hogeita hamalau urte Urretxuk apustu berritzailea eta ilusioz betea egin zuen.

Planteamendu egokia, irudimentsua eta jasangarria egin zen, museotik bertatik antolatutako jarduerekin, bera dinamizatzeko eta biziz betetzeko, jende guztiarengana iritsiz, lehiaketekin, txangoekin, jolasekin, kultur asteekin, … eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza goresgarriaz; horrek guztiak erraztu du hogeita hamalau urteotan Museo honek ibilbide bikaina egin izana.

2020 urteak COVID-19 pandemia ekarri zigun eta ezinezkoa izan zen Urrelur Astea gauzatzea. Aurten ilusio beteaz gabiltza prestaketa lan bereziak egiten segurtasun guztiarekin egin ahal izateko. Hemen duzue azaroaren 2tik 7ra egingo den astearen kartel iragarlea.




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb