Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ardixarra - Ardi aroko interpretazio zentroa eta bere kokalekuak

Ardixarra - Ardi aroko interpretazio zentroa eta bere kokalekuak

  • Ardixarra

Don Garci edo Ardixarra etxean, Segurako, Goierriko eta Aizkorpe bailarako turismo informazio zabala jasotzeaz gain, bisitariak ezagutu dezake etxean kokatzen den Erdi Aroko Interpretazio Zentroa. Bertako erakusketaren eta ikus-entzunezko proiekzioen bitartez Erdi Aroko Euskal Herrira bidaiatuko duzu.

Udalherria: Segura

Lekua: Ardixarra Etxea - Turismo Bulegoa

Ordua: 

Hasiera: 2021/01/1

Amaiera: 2023/12/31

Sarrerak: 

Segurako Turismo bulegoa.

ARDIXARRA ETXEA (Beheko solairua). Kale Nagusia, 1 (20214) Segura

Telefonoa: 943801749
Weba: http://www.seguragoierri.net/
Emaila: turismobulegoa-segura@telefonica.es

Bisita Gidatuak antolatzen dute:
Hirigune historiko artistikoan zehar.
Ermiten ibilbidea.
Inguruko zuhaitz eta zuhaixken erakusketa.
Aste Santuko pasoen erakusketa (Aste Santuan).

TURISMO BULEGOA:

ARDIXARRA ETXEA (Beheko solairua).
Kale Nagusia, 12.
20214 Segura (Gipuzkoa)
Tel. 943801749.
E-mail: turismobulegoa-segura@telefonica.es

ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00
Larunbata, igandea eta jai egunak: 11:00-14:00 16:00-19:00


Eraikuntza Euskal Herriko hirigune historikoetan barne, erdi mailako hiri-arkitekturaren adibide bakarrenetako bat da, eta XVI. mendeko betiko etxebizitza-lantegia irudikatzen du. Txunditu zaitez egurrez sortutako arkitekturarekin. Ez dago parekorik Gipuzkoa osoan!

Don Garci izena XVII. mende hasieran bertan bizi izan zen Garcia Jauregi apaiz onuratuarengatik datorkio izena. Ardixarra berriz, antzinako maizter baten ezizenetik datorkio.

Etxea Alberto Santanak ikertu zuen eta berari esker kokatzen dugu kaleko etxe honen kronologia Aro Modernoan hasieran eta Erdi aroaren bukaeran.

ORDUTEGIA

Behe denboraldia
Larunbata: 10:30 15:00 / 16:30 19:30
Igandea: 10:30 15:00
 
Goi denboraldia (Aste Santua, Uztaila, Abuztua)
Egunero: 11:30 13:30 / 16:30-19:30

Taldeentzat, gainontzeko egun edo/eta orduetan, aurrez hitzordua hartuta
Zubiak eta egutegia kontsultatu
Oporrak: abenduaren 21etik urtarrilaren 21era

Kokapena: Kale Nagusia, 12 behea 20214 SEGURA / 943 80 17 49 / turismoa@segura.eus

ZERBITZUAK

- Bisita gidatuak eta eskolentzako eskaintza pedagogikoa. 
- Informazio turistikoa
- Bertako produktuen salmenta: inguruko oroigarriak eskuratzeko aukera ere eskaintzen zaie, hala nola boligrafoak, postalak, katiluak, jokoak, Segurako tarta, eztia, Ondarre gaztandegiko gazta,...
- Herriko argitalpenen salmenta Segurako historia, arkitektura, mendi ibilbideei buruzko informazioa jasotzen duten liburu, mapak...
-Erakusketa eta hitzaldi aretoa. Ardixarra etxea espazio irekia da edonork bere ekintzak eskaintzeko: hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, ...

Informazioa: kultura@segura.eus




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb