Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: Euskal Untzi Museoa
Ordua:
Hasiera: 2024/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Euskal Itsas Museoa
Kaiako pasealekua,24<br>Paseo del Muelle, 24 (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 430051
Faxa: 943 431115
Weba: http://untzimuseoa.eus
Emaila: mnaval@gipuzkoa.eus
Eraikina:
Donostiako Untzi Museoa XVIII. mendearen bigarren erdiko eraikin batean dago. Kontsulatuaren, hau da, hiriko merkatarien eta marinelen elkartearen lonja kaietako tenientearen etxebizitza izana da.
Orain urte batzuek zaharberritu eta milla bederatziehun eta larogei eta hamaikan museo bezala ireki zen.
Museoak hainbat sail ditu, bi oinetan banatuak. Behe oinean, lehengaiak, ontziolak, industria osagarriak, estibak eta aingurak. Lehen oinean: untzi moten bilakaera, merkataritza, nabigazioko tresnak eta portuak.
Era askotako gauzak ikus daitezke: untzigintzako lanabesak, baleontzi bat ustez XIII. mendekoak izango ziren bezalakoa, txipiroitarako batela, aingurak, untzi maketak, nabigazio tresnak, dokumentuak, Mutrikuko Urasandi etxeko ateburua, eta abar.
Gainera, liburutegia, videoteca eta artxibo espezializatua ditu. Museoak esliletako nahiz bestelako taldeei egokitutako bisitak eskaintzen ditu.
Ordutegia:
-Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Igandeak eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara.
Astelehenetan: Itxita.
Bisita gidatuak, aldez aurretik zehartuta.
Sarrerak:
- Helduak: 3,00 €.
- Ikasleak eta jubilatuak: 1,50 €.
- Taldeak: 2,00 €.
- 10 urtetik beherakoak: Dohain.
- Ostegunetan sarrera dohain.
Eraikinaren aurreko eta atzeko fatxaden seinaletika berriak gehitu ondoren, Euskal Itsas Museoak ekainaren 2an irekiko ditu ateak ordutegi berrian, 10:00etatik 19:00etara. Jakina, normaltasun berriaren egoerara egokitzeko beharrezko neurriak bermatuz.
"Elkano. Lehenengo Mundu Bira" erakusketa doan bisitatzeko aukera izateaz gain, Euskal Itsas Museoak espazio berri bat zabaltzen du; Musealiak. Musealiak gunean, Gordailuaren bildumako erabilera arrunteko objektu baten, brontzezko kanpai baten, bidaiaren berri ematen du.
Gainera, museoak programa berritu bat aurkezten du. Museoak bisita eta jardueren formatuak segurtasun-irizpideetara eta Covid19aren aurreko prebentzio neurriak egokitu ditu.
Piztu Museoa! hainbat publikoei egokitutako jarduera-programa 3. fasean proposatuko da. Museotik kanpoko jarduerak eskainiko dira, formatu murriztuan:
Gynkana La Jarana: gazte eta familientzat zuzendutako gynkana, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko.
MicroMuseoak: 15 minutuko topaketak egingo dira, eta aldi baterako erakusketari buruzko istorio harrigarriak ikusiko dira. 8 bisitari gehienez ere taldeko.
La Jaranatik martxan!: Bisitariek, museoko bitartekaritza taldearekin batera, Donostiako Portuko sekretuak ezagutzeko aukera izango dute.
Euskal Itsas Museoak hartutako segurtasun neurriak
Euskal Itsas Museoak ondorengo neurriak hartu ditu, edukiera erdira murriztea, sarritan instalazioak higienizatzea eta desinfektatzea, bi metroko pertsonen arteko distantzia bermatzeko ibilbideak ezartzea, leihatilan metakrilatozko panelak ipintzea, baita gune ezberdinetan gel hidroalkoholikoak ipintzea ere.Aurikularrak eta ukitzeko elementu guztiak kendu dira eta QR kodeengatik ordezkatu dira banakako erabilpenarako mugikor gailuetan informazioa deskargatzeko.
Era berean museoak elementu grafikoak kokatu ditu bai sarreran zein bisitan zehar musukoen erabilpena derrigorrezkoa dela eta bi metrotako urruntasun pertsonala errespetatu behar dela biltzen duen araudia gogorarazten duten gune amankomunetan ere.
1991ean museoa ireki zen publikoarentzat Untzi Museoa izenarekin, XVIII. mendearen erdialdean eraikiriko Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea zen eraikuntzan.
Paregabeko eraikin hau 1813eko hiriak jasan zuen suntsipenetik kanpo geratu zen eraikin zibil bakanetakoa izan zen eta Donostiako Kontsulatuaren aztarna arkitektoniko bakarra da. Donostiako Kontsulatuaren Dorretxea honek hainbat eginkizuna zituen, besteak beste, portuko ontzi sarrerak eta irteerak kontrolatzea, zergak kobratzea eta moilak egoera onean mantentzea. Itsas laguntza ematea eta nasetako ordena eta segurtasuna zaintzea ere bere eginkizunen artean ziren. Denbora batez Nautika Eskola gisa ere erabili zuten.
Museoa ireki zenetik, duela ia 30 urte, erreferentzia nabarmena bilakatu da euskal itsas ondareko ikerketa- eta dibulgazio-arloan.
2019ko martxoan bere izena aldatu zuen Museoa foru jabetasunekoa da, eta Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren Ondare historiko-artistikoaren, Museoen eta Artxiboen zerbitzura loturik dago.
Museorako sarrera indibiduala - Doakoa
Bisita gidatuak eskariaren arabera - 2,5€ pertsonako, asteartetik ostiralera
Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net