Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: San Telmo Museoa
Ordua:
Hasiera: 2021/01/1
Amaiera: 2023/12/31
Sarrerak: 3,00 / 6,00 €
San Telmo Udal Museoa.
Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 48 15 80
Weba: https://www.santelmomuseoa.eus
Emaila: santelmo@donostia.eus
Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.
Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.
Altzon jaio zen Migel Joakin Eleizegi eta 2,42 metro neurtzera iritsi zen. Kosta egiten zaigu bere garaiera irudikatzea, baina bereak izandako objektuak ikusita errazago irudika dezakegu erraoldoi hau. San Telmo Museoko erakusketa iraunkorrean, goi klaustroan, ikusgai ditugu bereak izandako hainbat objektu: oinetako orkoia, kapela, aulkia, eskularruak eta benetazko tamainako marrazkia.
Proiektu honen jatorria umetako faszinazio batetik datorrela zioen Jon Garañok Zinemaldiko egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean: "Txikitan San Telmo museora eraman gintuzten, eta bertan, ustez, Altzoko Handiarenak ziren hainbat objektu zeuden ikusgai. Erraldoiaren ideiak txunditu egin ninduen eta harrezkeroztik beti izan dut gogoan hari buruzko istorioa kontatzea".
Ordutegiak eta prezioak
Ordutegiak:
Prezioak:
Informazio gehiago eta erreserbak: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00).
Zerbitzu gehigarriak
Doako audiogidak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemaniera eta errusiera.
Zeinugidak.
Leihatilak.
Gurpil-aulkien eta makulu-aulkien doako mailegua.
Kafetegia – Jatetxea.
Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net