Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Musika Familian: "Ekomusik"

Musika Familian: "Ekomusik"

  • "Ekomusik" kontzertuaren kartela

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolaturik, eta "Musika Gela: Musika Familian 2019/2020" egitarauaren barruan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Ekomusik" haurrentzako kontzertua eskainiko du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 18:00

Hasiera: 2020/11/14

Amaiera: 2020/11/14

Sarrerak: 7 / 3 €

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Paseo Miramón, 124<br>Miramon pasealekua, 124 (20014) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 01 32 32
Faxa: 943 308 324
Weba: http://www.euskadikoorkestra.es
Emaila: medios@orquestadeeuskadi.es

Koronabirusaren hedapenaren aurrean euste-neurri bezala eta Alarma Egoeraren luzapena dela eta, Kursaal Eszenak maiatzerako aurreikusita zeukan programazioa suspenditu egin da. Hala, haurrei zuzendutako Musika Familian atalaren baitan, maiatzaren 16an egitekoa zen "Eko-Musik" kontzertua berriz, azaroaren 14ra atzeratu da. Dantza Konpainia Nazionalak maiatzaren 26an eskaintzekoa zuen emanaldia, azkenik, bertan behera gelditu da.

Haurrentzako "Eko-Musik" kontzerturako erositako sarrerekin, gauza bera: orain arte erositako sarrerak baleko izango dira azaroaren 14ko hitzordu berrirako. Sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu nahi duten lagunek, aldiz, kursaaleszena@kursaal.eus posta elektronikora idatzi beharko dute eskaria eginaz (itzulketa eskatzeko epea: ekainaren 30 artekoa da).


  • Antoni Kosc* biolina
  • Ricardo Ruiz* biolina
  • Miren Zeberio biolina
  • Delphine Dupuy* biola
  • Gabriel Mesado* biolontxeloa
  • Mehmet Sönmez* kontrabaxua
  • Bruno Claverie* piccoloa
  • Héctor Marqués* perkusioa
  • Pedro José Rodríguez klabezina
  • Enrike Solinís zuzendaria, gitarra barrokoa, tiorba, gitarra elektrikoa
  • Mikel Cañada ideiaren sortzailea eta Musika Gelaren koordinatzailea
  • Pasadas las 4 gidoia
  • Patrizia Eneritz aurkezlea
  • * Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kidea

Musika-tresnak artisau eran eraikitzea ingurunea errespetatuz eta musikaren esentzia bilatzea, naturan, bere itxurazko sorlekuan. Horiek izango dira oinarri musika klasikoaren eta ekologiaren arteko harreman zuzena ezartzea helburu duen kontzertu honetan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera-talde batek errepertorio barrokoa jorratuko du, historiako garai hartan oso ohikoa baitzen musikagileek naturaren elementuetara jotzea euren konposizioetan.

6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Kontzertuaren aurretik sentsibilizazio-tailerra izango da, 16:45ean, doakoak sarrera dutenentzat. Nahitaezkoa da aurrez izena ematea (30 lagun gehienez) 943003180 zenbakira deitu behar delarik.

Egitaraua:

  • Gaspar Sanz [1640-1710]: Marionas
  • André Danican Philidor L'ainé [1652-1730]: Bourrée D' Avignonez
  • Antonio Vivaldi [1678-1741]: Concierto de cámara para dos violines, laúd y continuo
  • Anonimoa: Canario
  • Jean-Baptiste Lully [1632-1687]: Le Bourgeois gentilhomme. Suite de danzas
  • Antonio Vivaldi [1678-1741]: Concierto nş2 para violín, orquesta de cuerda y continuo. Las cuatro estaciones: El verano (III. Allegro)
  • Johann Sebastian Bach [1685-1750]: Suite nş3 para orquesta (II. Air)
  • Pierre Attaignant [1494-1551]: Pavana
  • Anonimoa: Itsasoa laino dago
  • Pedro Guerrero: Moresca
  • Antonio Vivaldi [1678-1741]: Concierto nş4 para violín, orquesta de cuerda y continuo. Las cuatro estaciones: El invierno (I. Allegro non molto)
  • Jean Philippe Rameau [1683-1764]: Les Boréades. Suite

Lekua: Kursaalgo Ganbara Aretoa

Sarrera: 7 € / 3 € (<12 urte)

Eragileak: Kursaal Eszena, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb