Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Txindokiko Itzala - Natur turismoaren gunea

Txindokiko Itzala - Natur turismoaren gunea

  • Txindokiko Itzala
  • Txindokiko Itzala
  • Txindokiko Itzala

Txindokiko Itzala Natur turismoaz gozatzeko, ezaugarri ezberdinak dituen eremu fisiko bat da. Bertan, familian, lagun artean edota bikotekidearekin naturak eskaintzen dituen bizipen zein esperientziaz gozatzeko aukera zabala eskaintzen dizu. Bizitza urbanotik haratago bizimodu aktiborako aukera paregabea topatuko duzu aisia, natura, kirola eta kultura uztartuz aurkezten diren jarduera eta esperientzia zoragarrien bidez.

Udalherria: Abaltzisketa

Lekua: Txindokiko Itzala - Informazio Gunea

Ordua:  

Hasiera: 2020/06/1

Amaiera: 2020/10/31

Sarrerak:  

ABENTURA PARKERIK HOBERENA TXINDOKIKO MAGALEAN

Haur, gazte zein helduentzat prestatutako Abentura Parkea duzue Txindokiko Itzala. Goiz edo arratsalde pasa egiteko aukera ezin hobea, erronkaz beteriko ekintza da, bakoitzaren abilezia eta oreka gaitasunak erakusteko modu paregabea. Eta ea nor den gai proposatzen dizkizuegun ibilbideak igarotzeko! Eta Txindokiko Itzalean denontzat diseinatutako zirkuitoak ditugu familia osoan abenturaz disfrutatu dezan. Gurasoak ere animatu zaitezte!

Txindokiko Itzalean denontzat diseinatutako zirkuitoak ditugu, maila, adin, altuera eta bakoitzaren abileziara egokitutako ibilbideak diseinatu ditugu familia osoarekin edo lagun artean abenturaz disfrutatu dezazuen.

ZIRKUITUAK - Parkeak 3 zirkuituz osatua dago. Zein da zure aukera?

Zirkuitu Txikia - Basajaun
Etxeko txikientzat diseinatutako zirkuitua, erronkaz beteriko ekintzada, bakoitzaren abilezia eta oreka gaitasunak erakusteko modu paregabeaeta abentura bete betean bizitzeko aukera emango diena!
ADINA/ALTUERA GOMENDATUA: 3-8 urte bitarte. 1.35m-ko altuera arte.
IRAUPENA: 1.30h
TALDEAK: 10 umeko taldeak gehienez. (**Covid-19 egoera eraginda, taldemurriztuekin lan egingo dugu eta honela zirkuituaz gehiago gozatu ahalizango dute)
AURKITUKO DITUZUEN ERRONKAK: Zirkutiu honek, 8 jolas eta 2 tirolinazosatua dago. Jokuak, lurretik 1,5m-ra daude gehienez.
OHARRA: Heldu baten konpainia beharrezkoa da.
Prezioa: 12,00 €

Zirkuitu Osoa (Ertaina-Handia)
Bi zirkuituk osatzen duten zirkuitu osoa! Has gaitezten maila ertainekoerronkekin, ondoren gorago joan eta abilezia eta oreka trebatzeko.Abentura bete betean bizitzeko aukera emango dizue!
Haur, gazte zein helduentzat prestatutako zirkuituak dira.
ADINA/ALTUERA: +1.35m-tik gora (Parkeko sarreran neurtuko zaizue)
IRAUPENA: 1.30h (10 pertsonako taldetan)
TALDEAK: 10 pertsonako taldeak gehienez (**Covid-19 egoera eraginda,talde murriztuekin lan egingo dugu eta honela zirkuituaz gehiago gozatuahal izango duzue)
AURKITUKO DITUZUEN ERRONKAK: 1. zirkuituan; 10 jolas eta 4 tirolinaaukituko dituzue. Jokuak 3m eta 5m arteko altueran daude. / 2.zirkuituan: 15 joku eta 6 tirolina igaro beharko dituzue beraz,zailtasuna besteetan baino handiagoa da eta guztia 3m-tik 8m-rakoaltuera batean.
OHARRA: Laguntzeko Txindokiko Itzaleko gida bat egongo da zuekin.
Prezioa: 12,00 €

ZUHAIZTIA -  Probatako ibilbidea
DERRIGORREZKOA: EdozeiN zirkuitu hasi baino lehen, derrigorrezkoaizango da materiala erabiltzeko ikastaroa egitea eta segurtasun arauakezagutzeko. 15minutuko iraupena du eta bertan segurtasun-arauak etaparkearen erabilera baldintzak azalduko dira. Parte-hartzaileakzirkuitu hau gainditu ondoren, zuhaitzetan abentura hasteko prestegongo dira. DOAN (BEZa barne)

2020ko ORDUTEGIA
EKAINA - ASTEBURUA
Goizez: 10:30-14:30
Arratsalde: 15:30 - 18:30* (*17:00tan azken txanda)

UZTAILA-ABUZTUA - EGUNERO
Goizez: 10:30-14:30
Arratsalde: 15:30 - 18:30* (*17:00tan azken txanda)

IRAILA- URRIA - ASTEBURUA
Goizez: 10:30-14:30
Arratsalde: 15:30 - 18:30* (*17:00tan azken txanda)




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb