Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Lurrinezko Trenen Txangoak

Lurrinezko Trenen Txangoak

  • Trenaren irudia

Txango hauekin bisitariek beren aiton-amonen bidaiatzeko modua ezagutu eta gozatzeko aukera izango dute. Tren horrek ohiko ibilbidea egingo du: Azpitiko tren-geltokitik, hots, museoaren egoitzatik, Lasaora. 5 kilometroko bidaia da, mendi artean egiten dena, gure Gipuzkoako paisaia berde eta naturalena erakusten diguna.

Udalherria: Azpeitia

Lekua: Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoa

Ordua: 12:30 / 18:00

Hasiera: 2020/04/6

Amaiera: 2020/10/31

Sarrerak: 6,00 €

Burdinbidearen Euskal Museoa

Julian Elorza, 8 (20730) Azpeitia

Telefonoa: 943 150677
Faxa: 943 150746
Emaila: Museoa@euskotren.es

Trenarekin lotutako jardun eremu guztietatik dauka bere bildumetan, ibilgailuetatik hasi eta iraganean erabilitako elementu txikienetaraino.

Ibilgailuen bilduma hirurogeita hamar ibilgailu inguruk osatzen dute. Aipagarrienak lurrinezko bederatzi lokomotora –bost ibiltzeko prest, horien artean Zugastieta izenekoa, 1888an egina eta estatuan gaur lanerako gai den lurrin makina zaharrena-, estatu guztian lanerako gai den lurrin garabi bakarra eta penintsulako lokomotora elektriko zaharrena dira. Horiez gainera, bilduman denetako ibilgailuak daude: bidaiari bagoiak, salgaienak, tranbiak, trolebusak, autobusak, bai eta 1922ko suhiltzaileen kamioi zahar bat ere.

Museoko beste bilmuna oso interesgarri bat Jesus Minguez bilduma da, trenetako erlojuena, Europan kidekorik gabea. Makina erremintaren bildumak ere lehengo produkzio moduen ikuspegi interesgarria ematen du. Horiekin batera, geltokiorde elektriko zahar bat, plakak, argiak, telefonoak eta abar daude, Euskadiko trenen iraganaren ikuspegia osatzeko.

Hala eta guztiz ere, Burdinbidearen Euskal Museoaren iritziz, trenbideekin lotutako materiala zaintzeak ez du egoera onean gordetzea eta begiratzea bakarrik esan nahi, hala eginez gero, trenaren eginkizun nagusia, mugitzea alegia, galduko litzateke eta. Horregatik, zaharberritzeak ez dira soilik kanpoko itxurari begiratuz egiten, bakoitzak berea duen gaitasuna berreskuratzeko ere egiten dira.

Hala, bisitariek beren aiton-amonen bidaiatzeko modua ezagutu eta goza dezaten, Burdinbidearen Euskal Museoak prest dauka asteburuetan (*) Urolako trenaren Azpeitiko geltoki zaharra zenetik –orain Museoaren egoitza denetik- Lasaoko geltokirainoko 5 km-ko tren zerbitzua, kea darien lurrinezko lokomotoreek tiratutako tren zaharretan ibili nahi duenarentzat. Gaurko egunean, ez dago horrelako besterik estatu guztian.

Ordutegia:
Astelehenetik Ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara.
Larunbata: 10:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.
Igandeak: 10:00etatik 13:30etara.

Lurrinezko tren historikoan Bidaia:
Asteburuetan abenduaren 9tik urtzarrilaren 31ra bitartean izan ezik

Bisita gidatuak, aldez aurretik zehaztuta. (*) Abenduaren 9tik urtarrilaren 31ra bitartean izan ezik.

Lurrunezko trenaren zerbitzua larunbat, igande eta jaiegun guztietan eskainiko da  (astelehenak izan ezik), Domu Santuen zubiraino (azaroak 1)

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Horrez gain, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik beteena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

Ordutegia:
Larunbatak - 12:30etan eta 18:00etan
Igande zein jaiegunetan - 12:30etan.

  • Halaber, Fundazioak gogorarazi nahi dizue,  familia-bisitaldi gidatuak egiteko aukera dagoela. 
  • Ekimen horrek 3,00 euroko kostua du, museoan  bisitaldia egiten bada bakarrik; eta 6,00 euroko kostua, lurrun trenean bidaia  ere egin nahi bada.
  • Interesatuek harrera-lekuan eman behar dute  izena. Goizetan euskaraz egingo da bisitaldi gidatua, eta arratsaldetan,  berriz, gazteleraz.
  • Familientzako beste aukera bat da gida erosi  eta museoan bisitaldia beren kabuz egitea.

tren museoa airetik 1280x720 from BEM FUNDAZIOA on Vimeo.




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb