Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Indalecio Ojanguren Argazki Lehiaketa

Indalecio Ojanguren Argazki Lehiaketa

  • 2011ko lehiaketako kartela

Eibarko Udalak INDALECIO OJANGUREN Argazki Lehiaketaren XXXII. edizioa antolatzen du.

Udalherria: Eibar

Lekua:  Eibar

Hasiera: 2019/09/2

Amaiera: 2019/11/17

Eibarko Udala

Bista-Eder, 10 (20600) Eibar

Telefonoa: 943206845 - 943707150
Faxa: 943200968
Weba: http://www.eibar.es
Emaila: eibar@udal.gipuzkoa.net

012/2018 ARGIZAIOLA LEHIAKETAREN SAILKAPENERAKO BALIAGARRIA Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioaren Sariak Euskal Herriko argazkilariei.

OINARRIAK:

Parte-hartzaileak: Nahi duten guztiak.

Gaia: Norberaren aukeran.

Lanak: Gehienez ere 3 argazki zuri eta beltzean, eta 3 koloretan. Inoiz saritu gabeak izan beharko dira.

Izen-emate eskubideak: Doakoak.

Aurkezpena: Lanak 40x50 zm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30x40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira.

Egilearen datuak: izena, abizenak, NAN-AIZ.., posta helbidea eta elektronikoa, telefonoa eta, hala balitz, zein elkartekoa den - kartazal itxi batean joan beharko dira, eta kartazala paketearen kanpoaldean erantsita. Kartazalean lanen lema jarri beharko da.

Lanak helbide honetara bidali beharko dira:

  • EIBARKO UDALA - KULTURA ARLOA
    INDALECIO OJANGUREN XXXII. ARGAZKI LEHIAKETA

    PORTALEA - Bista Eder, 10 - 20600 Eibar

Postaz bidaliz gero, ziurtaturik igorri beharko dira eta gasturik gabekoak izango dira.

Epai-mahaia: Argazki mailan oso ezagunak diren hiru pertsonek osatuko dute. Izenak bere garaian ezagutaraziko dira.

Erabakia: Erabakia jendearen aurrean emango da eta irekia izango da. Erabakia ukaezina izango da eta jakinaraziko da udal web orrialdean, www.eibar.eus.

Erakusketa: Sarituak izan diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira ikusgai ipintzeko.

Katalogoa: Saritutako lanekin katalogo bat argitaratuko da. Bertan, nortzuk parte hartu duten ere azalduko da eta parte-hartzaile bakoitzari bidaliko zaio.

Lanen itzulketa: Saritzen diren lanak Udalaren esku geldituko dira eta Udalak lanak erabiltzeko eta argitaratzeko eskubideak gordeko ditu, baina hori bai, beti norenak diren aipatuz. Saritu gabekoak, erakusketa itxi eta 60 egunen buruan itzuliko dira.

Oinarriak:

  • Partaide bakoitzak ezingo du sari bat baino gehiago jaso.
  • Antolatzaileek lanak ongi zainduko dituzte, baina ezustean kalteren bat gertatuko balitz ez dute inongo erantzukizunik hartuko.
  • Epaimahaiak ahalmena du oinarri hauek ulertzerakoan izan daitekeen ezusteren baten aurrean erabakirik egokiena hartzeko.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen duenak oinarri hauek goitik behera jarraituko ditu.

Egutegia:

  • Lanak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 2tik 27ra.
  • Erabakia: 2018ko urriak 5.
  • Sari-banaketa: 2019ko urriak 25.
  • Erakusketa: 2019ko urriaren 25etik azaroaren 17ra.

Sariak:

  • Ohorezko Saria:
    • Argazki bilduma onenari
    • Koloretan edo zuri-beltzean: 500 €, garaikurra eta Portalean erakusketa egiteko aukera.
  • "Indalecio Ojanguren" Sariak:
    • Lehen mailako 4 sari.
    • Koloretan edo zuri-beltzean
    • Argazki solteei: 125 €.
  • Euskal Herriko sariak:
    • Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei
    • Lehenengoari: 125 €.
    • Bigarrenari: 110 €.
    • Hirugarrenari: 100 €.
  • Herriko Sariak:
    • Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei
    • Lehenengoari: 100 € eta garaikurra.
    • Bigarrenari: 80 €.
    • Hirugarrenari: 50 €.
  • 8 eta16 urte bitarteko partehartzaileen argazki onenari saria: 100€ argazkigintza materialetan.

Informazioa:

EIBARKO UDALA - KULTURA ARLOA
PORTALEA - Bista Eder, 10 - 20600 Eibar
Tel. 943708435 - kultura@eibar.eus
www.eibar.eus




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb