Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Musika Hamabostaldia 2019: Haurren Hamabostaldia

Musika Hamabostaldia 2019: Haurren Hamabostaldia

  • Donostiako Musika Hamabostaldiaren Kartela 2019

Musika Hamabostaldiaren 80. edizioaren barruan antolatu den Haurren Hamabostaldiaren egitaraua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2019/08/1

Amaiera: 2019/08/31

Sarrerak:  

Musika Hamabostaldia

Centro Kursaal<br>Zurriola Etorbidea, 1. (2002) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943003170
Faxa: 943003175
Weba: www.quincenamusical.com
Emaila: udala_quincena@donostia.org

Musika Hamabostaldiak, bere 80. edizioan, joan den urtean abian jarri zituen ekimen guztiak babestuko ditu, txikiei zuzendutako eskaintza aberasten jarraitzeko helburuarekin.

Emanaldi erakargarrienetako bat abuztuaren 19an izango da: "Acróbata y Arlequín: el circo imaginario de Picasso y la música" ikuskizunean XX. mendeko hainbat pertsona ospetsu elkartzen dituzte, guztiak ere zirkoak eta Artearen Komediak erakarrita. Maquiné eta Erakunde Kulturalen Andaluziar Agentziaren produkzioa da, Erik Satie eta Francis Puolenc konpositoreen musikarekin.

Bestalde, abuztuaren 20an, San Telmo Museoan. "Peer Gynt-ekin ametsetan" kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, Eduard Grieg konpositore handiaren lana ezagutzera emanez eta, bide batez, Tom Johnsonen musikaren alderdi dibertigarri eta zentzugabeenak agerian utziz.

"Kantu Kontari" ikuskaria formatu txikikoa da, ipuin-kontalari bat eta haren musika-laguntzailea protagonista dituena; Kursaaleko saioak egiten jarraituko da (abuztuak 3, 10, 17, 24 eta 31) eta, horrez gain, Gipuzkoako hainbat herritara ere joango da "Kantu Kontari", esaterako, Zumaiara (abuztuak 11), Getariara (abuztuak 23), Irunera (abuztuak 23) eta Mutrikura (abuztuak 28).

Haurrentzako eskaintza berezian, gainera, bi lantegi izango dira, biak ere Mauhausek sortuak: "Hitzak", San Telmo Museoan (abuztuak 1) eta Irunen eta Zumaian (abuztuak 9 eta 11, hurrenez hurren) egingo dena; eta "Circus", Victoria Eugenia antzokian abuztuaren 19an eskainiko dena.

EGITARAUA:

Abuztuak 1, osteguna:

  • 17:00: San Telmo Museoa (Hezkuntza tailerra)
    • "Hitzak"
      • Maushausek prestatutako tailerra
        • Elebitan
        • 5-11 urte
        • Iraupena: 80´
          • Itziar Okarizen sormenezko mundura gerturatuko gaitu tailer honek. Hitzez osatutako mural kolektibo bat egingo dugu, ozen irakurritako poema bat adi entzutetik abiatuta.

Abuztuak 3, larunbata:

  • 11:30: Kursaal Auditorioa (foyerra)
    • "Kantu kontari": Pizzicato katua eta beste ipuin batzuk
      • Leire Cano, ipuin kontalaria
      • Carmiña Dovale, biola
        • 3-7 urte
        • Iraupena: 50'
          • Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.

Abuztuak 9, ostirala:

  • 12:00: CBA (Irun)
    • "Hitzak"
      • Maushausek prestatutako tailerra
        • Elebitan
        • 5-11 urte
        • Iraupena: 80´
          • Itziar Okarizen sormenezko mundura gerturatuko gaitu tailer honek. Hitzez osatutako mural kolektibo bat egingo dugu, ozen irakurritako poema bat adi entzutetik abiatuta.

Abuztuak 10, larunbata:

  • 11:30: Kursaal Auditorioa (foyerra)
    • "Kantu kontari": Sagu kontuak
      • Amaia Puin, ipuin kontalaria
      • Elena Setién, biolina
        • 4-7 urte
        • Iraupena: 40'
          • Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.

Abuztuak 11, igandea:

  • 11:00: Oxford Aretoa (Zumaia)
    • "Hitzak"
      • Maushausek prestatutako tailerra
        • Elebitan
        • 5-11 urte
        • Iraupena: 80´
          • Itziar Okarizen sormenezko mundura gerturatuko gaitu tailer honek. Hitzez osatutako mural kolektibo bat egingo dugu, ozen irakurritako poema bat adi entzutetik abiatuta.

  • 18:30: Mari Kalea (Zumaia)
    • "Kantu kontari": Bertoko eta urrutiko ipuinak
      • Nerea Ariznabarreta, ipuin kontalaria
      • Mariano Hurtado, musikaria
        • 3-10 urte
        • Iraupena: 50´
          • Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.
            • Sarrera: Doan

Abuztuak 17, larunbata:

Abuztuak 19, astelehena:

  • 17:00: Victoria Eugenia Antzokia (foyer-a)
    • "Circus"
      • Maushausek prestatutako tailerra
        • Elebitan
        • 5-11 urte.
        • Iraupena: 90'-120'
          • Tailerra aurretiaz izena eman behar duten haur talde bati zuzenduta dago. Tailerraren emaitza-erakusketa, antzokira La Maquiné konpainiaren "Acróbata y Arlequín" ikuskizunera doazen haur guztiek ikusi ahal izango dute.
          • Haurrentzako ikuskizunaren alderdi batzuen inguruko ezagutzak jasoko ditugu tailer honetan. Sormen teknika ezberdinak erabiliz, musika eta eszenografiaren munduan murgilduko gara, zirku karparen arkitektura efimeroaren bidez eta zirkuko protagonisten bidez.

  • 19:00: Victoria Eugenia Antzokia
    • "Acróbata y Arlequín: El circo imaginario de Picasso y la música"
      • Erik Satie eta Francis Poulenc-en musika
        • 6 urtetik aurrera
        • Iraupena: 55'
          • XX. mendeko izen handienetako batzuk batzen ditu ikuskizun honek, garaiko comedia dell'arte eta zirkuaganako zaletasunak eta espiritu berak bultzatuta: Pablo Picassoren zirkuaren unibertsoa azaltzen da batetik, artistak bere aro arrosan landu zuena (1904-1907), lehen abangoardietako musikarekin batera, E. Satie eta F. Poulenc konpositoreen bidez.
          • Maquiné eta Agencia Andaluza de Instituciones Culturales-en ekoizpena
            • Sarrera: 3 € (12 urte beherakoek) / 8 €

Abuztuak 20, asteartea:

  • 18:00: San Telmo Museoa (eliza)
    • "Peer Gynt-ekin ametsetan"
      • Francesca Crocolino, Silvia Sucunza, pianoa
      • Patrizia Eneritz, aktorea
      • Tom Johnson, Eduard Grieg-en musika
        • Eduard Grieg konpositore ospetsuaren obra emango du ezagutzera kontzertu honek. Horrez gain, Tom Johnsonen musikaren alderdi dibertigarri eta absurdoenak agerian geratuko dira.
        • Pasadas las Cuatro-ren ekoizpena
          • Sarrera: 3 € (12 urte beherakoek) / 8 €
          • Laguntzailea: San Telmo Museoa

Abuztuak 23, ostirala:

  • 12:00: CBA (Irun)
    • "Kantu kontari": Saxofonistaren istorioa
      • Ameli Ipuinenjostune, ipuin kontalaria
      • Irati Celestino, musikaria
        • 4-8 urte
        • Iraupena: 50´
          • Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.
            • Sarrera: Doan

  • 18:30: Balenciaga Museoa (Getaria)
    • "Kantu kontari": Ipuin harpistikoak
      • Saioa Aizpurua, ipuin kontalaria
      • Ane Arteche, harpa
        • 3-7 urte
        • Iraupena: 45´
          • Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.
            • Sarrera: Doan

Abuztuak 24, larunbata:

Abuztuak 31, larunbata:

  • 11:30: Kursaal Auditorioa (foyerra)
    • "Kantu kontari": Mundutik kontu kantari
      • Maider Galarza, ipuin kontalaria
      • Luis Mari Remesar, musikaria
        • 10-14 urte
        • Iraupena: 50´
          • Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 10 eta 14 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.

Babeslea: Gipuzkoa Batzar Nagusia.

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

estadisticas web

Kulturweb