Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Udako Haur Ekitaldiak Urgullen 2019

Udako Haur Ekitaldiak Urgullen 2019

  • Udako Haur Ekitaldiak Urgullenen kartela 2019

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra, Urgull, urtero udan ohi denez, aisialdi eta kultura eskaintzan hiriko protagonistetako bat bihurtzen da bertako hiru guneetan proposatutako jarduerak eta erakusketa medio.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Urgull Mendia

Ordua:  

Hasiera: 2019/07/1

Amaiera: 2019/08/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Uztailaren 1ean hasiko da udako programazioa Urgulleko  zentroetan: Natur Txokoa, Liburutegia eta Historiaren Etxea

Egunero egongo dira zabalik, eta haurrentzako programazio berezia eskainiko dute astelehenetik ostiralera, doan.

Eskaintza honek aisialdia, natura eta kultura uztartzea du helburu eta bereziki haurrei zuzendua dago.

  • Liburutegia, Damen baterian kokatua, Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak kudeatzen du.
  • Natur Txokoa, Gobernadorearen baterian, ingurugiroa hedatzeko helburupean Cristina Enea Fundazioak kudeatutako ingurumen-ikasgela da.
  • Azkenik, San Telmo Museoak kudeatzen duen Mota Gazteluko Historiaren Etxeak, hiriari buruzko erakusketa eskaintzeaz gain, Donostiari begira, hiru guneetako programazioa koordinatzen du.

Uztailaren 1etik aurrera, Urgulleko hiru udal guneak astelehenetik igandera egongo dira zabalik.

Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, jarduerak burutuko dira hiru guneetako batean: astelehen eta ostegunetan, Liburutegian; astearte eta asteazkenetan, Natur Txokoan, eta ostiraletan, berriz, Historiaren Etxean.  Jarduera guztiak 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude, eta euskaraz eta doakoak dira (sarrera librea lekuak bete arte).

Besteak beste, jolasak, txotxongiloak, ipuin kontaketak eta irakurzaletasuna bultzatzeko ekintzak egongo dira, baita ingurugiroarekin eta hiriaren historiarekin loturiko tailerrak ere.

UDAKO LIBURUTEGIA – Damen bateria

  • Ordutegia: egunero, 11:00-13:30 / 17:00- 20:00.
  • Tel: 943 48 15 46

Haurrentzako liburu dibertigarrien eskaintza ugaria eta ordenagailuak: cd-rom arrakastatsuenak, liburuak maileguan hartzeko aukera eta internet nabigatzeko eta liburutegi sarean katalogoa kontsultatzeko. Helduentzat liburu, prentsa eta aldizkariak.

Jarduerak Liburutegian

Urgull bezalako toki zoragarri batean irakurtzeko aukera eskaintzeaz gain doako jarduerak egongo dira astelehenetan eta ostegunetan 18:00etan. Euskaraz, 5 urtetik gorakoentzat eta sarrera librearekin lekuak bete arte.

  • Uztaila
    • 1: Itsasoak ere ipuin usaina du
    • 4: Auskalo, Eriz Magoa. Familientzako ikuskizuna.
    • 8: Belarrira esateko kontutxoak
    • 11: Ohe azpiko ipuinak
    • 15: Ipuin gora ipuin behera
    • 18: Kresal zaporeko hitzak
    • 22: Ipuin masusta
    • 25: Amona Joxeparen ipuinak
    • 29: Ametsetan kontatu zidaten

  • Abuztua
    • 1: Sardina bat...
    • 5: Erreka Mari, Enkarni Genua Txotxongilo taldea.
    • 8: Nondik dator soinutxo hori?
    • 19: Ilargiaren argia
    • 22: Udako Kondaira
    • 26: Urgull mendiko sorgina
    • 29: Uda agurtzeko ipuinak

NATUR TXOKOA – Gobernadorearen bateria

  • Ordutegia: egunero, 11:00-13:30 / 17:00- 20:00
  • Tel: 628 130 591

Urgulleko Gobernadorearen Baterian dago Natur Txokoa, naturaren gela berezia. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.

Jarduerak Natur Txokoan

Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak egongo dira egunero naturaren inguruko ezagutza era dibertigarrian sustatzeko. Gainera, astearteetan eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, jarduera bereziak egongo dira, 5 urtetik gorako haurrentzat, euskaraz eta sarrera librearekin lekuak bete arte.

  • Uztaila
    • 2: Kaixo Natur Txoko!
    • 3: Kattalin bidaiaria
    • 9: Kamishibairen hegaldia. Ipuin kontalaria
    • 10: Urgull gertutik
    • 16: Xomorroak, gure lagun nimiñoak
    • 17: Urgulleko altxorraren bila
    • 23: Birziklatutako txotxongiloak
    • 24: Urgulletik galdu gabe. Orientazio jolasa
    • 30: Erle familia
    • 31: Naturaren koloreak

  • Abuztua
    • 6: Badator zirkoa!
    • 7: Urgulleko piratak
    • 20: Munduko animaliekin jolasean
    • 21: Hondarrezko eskulturak
    • 27: Barazki azoka
    • 28: Laster arte Natur Txoko!

HISTORIAREN ETXEA – Motako gaztelua

  • ERAKUSKETA: Donostiari begira
  • Ordutegia: egunero, 11:00 – 20:00
  • Sarrera doan
  • Tel: 943 481 547

Urgull mendiaren tontorrean, Mota Gazteluan, Donostiak bere historia erakusten du. 800 urte luzeetan hiriak bizi izan dituen gertaera eta mugarriak kontatzen dira, horiek eman baitiote egun dituen itxura eta nortasuna. Ikus-entzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bitartez, denboran zehar donostiarren bizitza definitu duten ezaugarriak erakusten dira.

Jarduerak Historiaren Etxean

Historiaren Etxeko jarduerak ostiral arratsaldeetan dira, 18:00etatik 20:00etara. Bost urtetik gorakoentzat, euskaraz eta sarrera libearekin lekuak bete arte.

  • Uztaila
    • 5: Bazen behin Urgulleko gazteluan…
      • Itzal-antzerkia egiteko tailerra
    • 12: Gazteluak, dragoiak, piratak eta askoz gehiago.
      • Mosaikoak egiteko tailerra
    • 19: Donostia-Venezuela, kakaoaren bidaia.
      • Ontziola bat eta kakaoa lortzeko jolasak
    • 26: Armarik gabeko armadurak.
      • Janzkera bitxien tailerra

  • Abuztua, 18:00
    • 2: Erdi Aroko Torneoa.
      • Jolas jarduerak
    • 9: One, two, three, Tupper Koronela atera hadi!
      • Antzeztutako bisita gidatua
    • 23: Faroltxo festa.
      • Faroltxoak egiteko tailerra
    • 30: MerendolaFEST.
      • Uda agurtzeko merendola

Autobus zerbitzua Urgullera: 39. linea (Dbus)

Udan Urgull mendira joan-etorria egiten duen zerbitzua eskaintzen du Donostiabusek-ek: 39-Urgull linea.

Uztailan eta abuztuan egunero egongo da martxan, Aste Nagusia, eta aurreko eta ondorengo zenbait egunetan izan ezik.

Txanpon txartelarekin, beste linea guztiekin aldaketak dohainik.

Ordutegiak eta geltokiak

  • Igotzeko (Salamanca Pasealekua, 5)
    • 11:00 - 11:30 - 12:00 - 12:30 - 13:00 - 13:30 - 17:00 - 17:30 - 18:00 - 18:30 - 19:00 - 19:30 - 20:00

  • Jaisteko (Santiago bateria)
    • 11:15 - 11:45 - 12:15 - 12:45 - 13:15 - 13:45 - 17:15 - 17:45 - 18:15 - 18:45 - 19:15 - 19:45 - 20:15



 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb