Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. "Ihoteak", Oiartzungo Inauteriak

"Ihoteak", Oiartzungo Inauteriak

  • Oiartzungo Ihoteen jaien Egitaraua 2019

Oiartzunen Ihote Taldeak antolatzen dituen inauterietako jaiak.

Udalherria: Oiartzun

Lekua:  Oiartzun

Hasiera: 2019/02/22

Amaiera: 2019/02/24

Gipuzkoan Inauterien Jaiak 1936ko Gerra Zibilaren ondoren debekatuak izan ondoren ahaztu egin ziren. Herri gutxik ez ezik, hauek Udaberriko Jaiak bezala ospatzen zituzten, gainontzekoek ospatzeari uko egin zieten, nahiz eta tradizio zahar hauek ez ahaztu. Debekuaren altxatzearekin batera ospakizun hauek berpiztu egin ziren, batzuek kutsu urbanoagoarekin (desfileak, karrozak, mozorroak,...) eta besteak tradizio handiagokoak, Ohizko Inauteriak, bertan diru-eskeak, dantza tradizionalak eta bestelako konpartsak burutzen zirelarik.

Oiartzunen 80. hamarkadaren amaieran "Ihoteak" berreskuratzen dira. Inauteri hauetan protagonistak "intxisuak", "sorginak", zakus jantzitako herritarrak eta poxpolinak dira. Egun hauetan kuestazioak, dantza emanaldiak, eta abar egiten dira.

Pertsonaiak:

  • Basandria
    • Ze pertsonai da: Oiartzungo ihoteetako pertsonaia da. Sorgin basatia esaten zaio bere jazkera dela eta.
    • Nola jazten dira: Zakuz, larruz eta oihalez egindako jantziak. Bakoitzak Oiartzungo auzo bakoitzeko koloreko oihalak daramatza auzo bakoitzaren "aurkezle" moduan. Buruan kolore ezberdinez egindako ile luzea. Larruzko abarkak. Arropan apaingarri moduan, hezurrak, huntza, zintzarriak …eramaten dituzte Aurpegi berezi eta basatia dute, hortz, begi eta sudur handiz osatua.. Makila, eta animalien barrerak ere izaten dituzte eskuan jendea zirikatzeko.
    • Noiz ateratzen dira: Ostiralean Aiako Harritik herrira jaitsi eta asteburu osoa pasatzen dute bertan. Igandea arratsaldean berriz ere igotzen dira mendira eta urte osoa bertan pasatzen dute. Udala hartzen dute, hau da udaletxea igotzen dira eta bertan beraien bandera zintzilikatzen dute. Auzo guztietako kolorezko oihalez osatatutako aginte bandera.
    • Zenbat dira: 8 basandre izaten dira, auzo bakoitzeko bat.
    • Zer egiten dute: Jendea zirikatu, jendearekin jolastu…bereziki haurrak. Zibilizazioa hankazgora jartzen dute.
    • Basandrien izenak:
      • Arain - Ugaldetxo auzoko basandria
      • Arritxuri - Karrika auzoko basandria
      • Egieder - Ergoien auzoko basandria
      • Markelain - Gurutze auzoko basandria
      • Miakatz - Arragua auzoko basandria
      • Munandi - Iturriotz auzoko basandria
      • Urka - Elizalde auzoko basandria
      • Altamira - Altzibar auzoko basandria

  • Intxixua
    • Ze pertsonai da: Oiartzungo ihoteetako pertsonai basatiak dira
    • Nola jazten dira: Zakuz eta larruz egindako arropa basatiarekin. Buru haundi bat izaten dute, ile, hortz, begi, sudur eta adar haundiz osatua. Arropan apaingarri moduan, hezurrak, oilo hanka…eramaten dituzte. Gomazko abarkak izaten dituzte. Makil edo goraizeak ere izaten dituzte jendea zirikatzeko. Intxixu bakoitza auzo batekoa denez, edo auzo bat ordezkatzen duenez, auzo horretako kolorezko zapi bat eramaten du.
    • Noiz ateratzen dira: : Ostiralean Aiako Harritik herrira jaitsi eta aste buru osoa pasatzen dute bertan. Igandea arratsaldean berriz ere igotzen dira mendira eta urte osoa bertan pasatzen dute. Udala hartzen dute, hau da udaletxea igotzen dira eta bertan beraien bandera zintzilikatzen dute.
    • Zenbat intxixu dira: 8 intxixu izaten dira, auzo bakoitzeko bat.
    • Zer egiten dute: Jendea beldurtu, zirikatu, jendearekin jolastu…bereziki haurrak. Haurrekin batera plazan ibiltzen dira jolasean, korrika eta zirikan.

  • Otegizona
    • Ze pertsonai da: Oiartzungo ihoteetako pertsonaia da. Garai batean Oiartzunen Otegizona izeneko pertsonai bat ibiltzen zen ihoteetan. Gaur egun, Ihotetako Larunbat arratsaldean herritarren artean ibiltzen da jendeari besarkadak ematen, zirikatzen
    • Nola jazten da: Goitik behera otez estalia, inork ez ezagutzeko moduan.
    • Noiz ateratzen da: Azken urteetan kuestazio egunean arratsaldez, hau da ihoteetako larunbatean.
    • Zer egiten du: jendearengana hurbildu, besarkadak ematea, dantzatzea, jolastea….

  • Sorgina
    • Ze pertsonai da: Oiartzungo ihoteetako pertsonaia da. Kaleko sorgin bezela ere ezaguna da, beste pertsonaiak ez bezela, urtean zear herrian bizi baitira, herritarrak bere edabeekin lagunduz.
    • Nola jazten dira: Gona beltza eta oihal ezberdinez apaindua, alkandora txuria, korpiñua, buruko sorgin txapela, larruzko abarkak. Sorgin txapela huntzaz apaindua ere eramaten dute eta aurpegia, begi aldea, maskara txuri batez estalia.
    • Noiz ateratzen dira: Ihoteetako ostiralean ikusten dira lehen aldiz eta igande gauean azkenekoz. Aste buru osoa kalean pasatzen dute.
    • Zenbat dira: 8 sorgin dira, auzo bakoitzeko bat. Urte osoan zear herriko baserri ezberdinetan bizi dira eta pertsonai basatien kontaktua dira.
    • Zer egiten dute: Beren edabeekin Intxixu eta Basandreak deitzen dituzte herrira jeisteko. Musika jotzen dute, dantza egiten dute eta herritarrekin egotea gustatzen zaie.

  • Zomorroa
    • Ze pertsona da: Oiartzungo herritarrak.
    • Nola jazten da: Zakuz egindako soinekoa edo trajea izaten da. Zaku honek oihal puxkak eramaten ditu zintzilik edo eta josiak. Bueltan oihalak zintzilik dituen lastozko txapela bat ere izaten dute buruan.
    • Noiz ateratzen da: Ihoteetako ostiral arratsaldean, ihote jaieraren hasierarekin batera eta igandean.

  • Zomorrozinko
    • Ze pertsonai da: Oiartzunen ihoteetan ateratzen zen pertsonaia da.
    • Garai batean Oiartzunen Zomorrozinko izeneko pertsonai bat ibiltzen zen ihoteetan jendea izutzen. Zomorrozinko sorpresan ateratzen zen kale ertzetatik. Gutxien espero zen kalean korrika ateratzen zen zomorrozinko jendartera, korrika, zalapartaka…
    • Nola jazten da: Lehen ganbara igo eta aurkitzen zuenarekin osatzen zuen zomorrozinko bakoitzak bere mozorroa. Gaur egun zakua du oinarri, baita soinua egiteko zintzarriak, , kriskitinak… eta bi gauza dira beharrezkoa, batetik jendea zirikatzeko zerbait eta bestetik aurpegia estaltzea ez inork ezagutzeko.
    • Noiz ateratzen da: Inauterietan. Azken urteetan ihoteetan, kuestazio egunean arratsaldez, hau da ihoteetako larunbatean.
    • Zenbat dira: Bat baino gehiago izan daitezke, nahi adina. Une berean herrian zehar korrika, zirikatzen, jolasean, joan eta etorrian ibiltzen dira.
    • Zer egiten du: Jendea beldurtu, zirikatu, jendearekin jolastu…bereziki haurrekin. Haurrak abeste dioten bitartean bera beraien atzetik ibiltzen da korrika eta zirikan.

  • Suzko akerra

Antolatzailea: Ohite Taldea.

Laguntzailea: Oiartzungo Udala




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb