Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kaldereroen Konpartsa eta Zozomikote

Kaldereroen Konpartsa eta Zozomikote

  • Kalderero konpartsa

Ordiziara Kaldereroen Ohizko Konpartsa eta Zozomikote ailegatzeak Ihauterietako Jaiak gertu daudela iragartzen dute.

Udalherria: Ordizia

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 2019/02/18

Amaiera: 2019/02/23

1998an hasi zen ordiziar talde bat festa hori berreskuratu nahian. Berez Donostiako festa dena, inauteri aurreko astean egiten da Ordizian , nahiz eta beste tokitan Kandelari eguna (otsailaren 2a) igaro eta hurrengo larunbatean egiten den.

Konpartsa horrekin Hungariako ijito-kaldereroak etorri zirenekoa eskenaratzen da, inauteriak gertu direla iragartzen dutelarik. Artza aurrean dela (euskal inauteriaren mitologiako animali esanguratsuena), menu berezia prestatuz.

EGITARAUA 2019:

Otsailak 18tik 23ra:

  • Ordizian elkarteak antolatuta: “Dendaz denda Zozomikoteren bila”

Otsailak 19, asteartea:

  • 18:30: “Zozomipotea” auzoetako tabernetan.

Otsailak 20, asteazkena:

  • 19:00: “Zozomipotea” erdigunean.

Otsailak 22, ostirala:

  • 17:15: D’elikatuz gunean, “Zozomikotea” ipuin-kontaketa Mertxe Aizpuruarekin eta Erramun Amundarainekin

Otsailak 23, larunbata:

  • 12:00: Kalejira Ordiziako Musika eskolako Banda Txikia Azen erraldoi konpartsarekin.

  • 13:00: Erdigunean Kalderero paseoa, Umore Ona Abesbatza, Laguntasuna Errondaila, Antton Imaz eta Josi Iturrioz.

  • 16:30: Plaza Nagusian, Zozomikotearen kanpamendua.

  • 18:00: Nikolas Lekuona Plaza. Txupinazoa eta pregoia Urrup Taldearekin.
    • Segidan, Kaldereroen Konpartsako desfilea (Helduak eta haurrak) eta bukaerako erretreta Plaza Nagusian.
    • Ondoren txokolate-jana eta pintxoak parte-hartzaileentzat.



 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb