Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Andoaingo Inauteriak

Andoaingo Inauteriak

  • Andoaingo Inauterietako kartela 2019

Andoaingo Inauteri Jaien ospakizuna.

Udalherria: Andoain

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Hasiera: 2019/02/16

Amaiera: 2019/03/3

Andoaingo Udala

Goiko Plaza s/n (20140) Andoain

Telefonoa: 943300830
Faxa: 943300828
Weba: http://www.andoain.org
Emaila: alkatetza@andoain.org

Gipuzkoan Inauterien Jaiak 1936ko Gerra Zibilaren ondoren debekatuak izan ondoren ahaztu egin ziren. Herri gutxik ez ezik, hauek Udaberriko Jaiak bezala ospatzen zituzten, gainontzekoek ospatzeari uko egin zieten, nahiz eta tradizio zahar hauek ez ahaztu. Debekuaren altxatzearekin batera ospakizun hauek berpiztu egin ziren, batzuek kutsu urbanoagoarekin (desfileak, karrozak, mozorroak,...) eta besteak tradizio handiagokoak, Ohizko Inauteriak, bertan diru-eskeak, dantza tradizionalak eta bestelako konpartsak burutzen zirelarik.

Andoainen inauteri urbanoa berreskuratzen da, mozorroen eta hainbat konpartsen parte hartzearekin.

ANDOAINGO INAUTERIEK 40 urte (1979-2019)

1979 urtea zen eta herritar batzuen artean bazegoen aintzinean jaia eta algara barneratzen zituzten inauteriak Andoainen berreskuratzeko eta berriro ospatzeko nahia. Hori ikusita, eta Rikardo Arregi Kultur taldeak deituta, egin ziren hainbat bilera eta prestaketa lan, eta asko izan ziren parte hartu zuten herriko elkarteak: Zumeatarra, Hogar Extremeño, Peña Santa Cruz, Euskalduna Mendigoizale Taldea, Gazteleku, Gure Kabia, Lizar Makil, Ontza, Hauzolan eta Agustin de Leiza. Guztien artean  egitaraua osatu, mozorroak prestatu, maskarak egiten ikasi,  dantzak irakatsi... eta 1979ko otsailaren 24an atera ziren herriko kaleetara musika eta umorea zabaltzera.

Hauxe izan zen eguneko egitaraua:

  • 12:00 – Kalejira txarangarekin

  • 14:00 – Bazkaria

  • 16:30 – Inauteriak: herriko kaleetan zehar (Kale Nagusia, Kale Berria, Ankoras,…): dantza, koplak, adierazpen libreak, sorgin dantza, txaranga…

  • 21:00 – Afaria: lagunartean, bakoitzak eramandakoarekin frontoi azpian

  • 23:00 – Azken jaia, frontoi azpian: txaranga eta Aitz taldea... bukatu arte

Geroztik inauteriek ez dute hutsik egin eta aurten ere mozorroek hartuko dituzte Andoaingo kale eta plazak.
Mezuarekin batera bidaltzen dizuegu aurtengo egitaraua.

Urte berezi hau guztiek elkarrekin ospatzeko helburuarekin, aurten, orain 40 urte egin zen moduan, herri bazkaria antolatu da Goikoplazan, animatu parte hartzera!!




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb