Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Trenaren Euskal Museoa

Trenaren Euskal Museoa

  • Tren de vapor
  • Kartela

Trenaren Euskal Museoa 1994ko urriaren 4an ireki zen. Esan liteke, bere kidekoen artean, estatu espainoleko onena eta Europako ondoen osatuetako bat dela. Burdinbidearen Euskal Museoak Euskadiko burdinbidearen historiatik ibilbide bat egiteko aukera ematen dizu bere erakusketaren eskutik, museoak dituen aintzinako lokomotorek eta ikerketarako gai diren hainbat materialek publikoa errailen mundura murgilduko dute.

Udalherria: Azpeitia

Lekua: Azpeitiako Trenbidearen Euskal Museoa

Ordua:  

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 3,00 / 6,00 €

Burdinbidearen Euskal Museoa

Julian Elorza, 8 (20730) Azpeitia

Telefonoa: 943 150677
Faxa: 943 150746
Emaila: Museoa@euskotren.es

Trenarekin lotutako jardun eremu guztietatik dauka bere bildumetan, ibilgailuetatik hasi eta iraganean erabilitako elementu txikienetaraino.

Ibilgailuen bilduma hirurogeita hamar ibilgailu inguruk osatzen dute. Aipagarrienak lurrinezko bederatzi lokomotora –bost ibiltzeko prest, horien artean Zugastieta izenekoa, 1888an egina eta estatuan gaur lanerako gai den lurrin makina zaharrena-, estatu guztian lanerako gai den lurrin garabi bakarra eta penintsulako lokomotora elektriko zaharrena dira. Horiez gainera, bilduman denetako ibilgailuak daude: bidaiari bagoiak, salgaienak, tranbiak, trolebusak, autobusak, bai eta 1922ko suhiltzaileen kamioi zahar bat ere.

Museoko beste bilmuna oso interesgarri bat Jesus Minguez bilduma da, trenetako erlojuena, Europan kidekorik gabea. Makina erremintaren bildumak ere lehengo produkzio moduen ikuspegi interesgarria ematen du. Horiekin batera, geltokiorde elektriko zahar bat, plakak, argiak, telefonoak eta abar daude, Euskadiko trenen iraganaren ikuspegia osatzeko.

Hala eta guztiz ere, Burdinbidearen Euskal Museoaren iritziz, trenbideekin lotutako materiala zaintzeak ez du egoera onean gordetzea eta begiratzea bakarrik esan nahi, hala eginez gero, trenaren eginkizun nagusia, mugitzea alegia, galduko litzateke eta. Horregatik, zaharberritzeak ez dira soilik kanpoko itxurari begiratuz egiten, bakoitzak berea duen gaitasuna berreskuratzeko ere egiten dira.

Hala, bisitariek beren aiton-amonen bidaiatzeko modua ezagutu eta goza dezaten, Burdinbidearen Euskal Museoak prest dauka asteburuetan (*) Urolako trenaren Azpeitiko geltoki zaharra zenetik –orain Museoaren egoitza denetik- Lasaoko geltokirainoko 5 km-ko tren zerbitzua, kea darien lurrinezko lokomotoreek tiratutako tren zaharretan ibili nahi duenarentzat. Gaurko egunean, ez dago horrelako besterik estatu guztian.

Ordutegia:
Astelehenetik Ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara.
Larunbata: 10:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.
Igandeak: 10:00etatik 13:30etara.

Lurrinezko tren historikoan Bidaia:
Asteburuetan abenduaren 9tik urtzarrilaren 31ra bitartean izan ezik

Bisita gidatuak, aldez aurretik zehaztuta. (*) Abenduaren 9tik urtarrilaren 31ra bitartean izan ezik.

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, berriz berreraikiko ditu asteartetik ekainaren 2tik aurrera.

Covid-19ak sortutako egoeran zehar abian jarritako neurriei zenbait zerbitzuen egokitze prozesuan, Euskotrenek datorren asteartean 10:00etatik aurrera Azpeitiko Museoaren (Gipuzkoa) bere instalazioak berriz irekiko ditu.

Gainera, larunbatean, ekainaren 6an, Tren Historikoen 2020ko Denboraldia berriz hasiko da, beste egoera batzuetan joan zen Aste Santuko oporraldiarekin batera hasiko zena.

Ekainaren 2tik aurrera Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoaren irekiera ordutegia honako hau izango da:
• Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etaik 19:30era.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Bestalde, larunbatetik, ekainaren 6tik aurrera hauek izango dira Lurruneko Trenen zerbitzu erregularraren irteera orduak:
• Larunbatetan: 12:30ean eta 18:00etan.
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 12:30ean.

1998tik aurrera, Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak Urola Haraneko Lurrun Trenaren ustiapena kudeatzen du, Azpeitiko Museoaren eta Lasaoren artean. Zerbitzu hori da lurrun-ikatz tren-makinaren bidez lan egiten duen Iberiar penintsulako tren turistiko bakarra. Eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Lagunen Elkarteko kideen laguntza boluntarioarekin eta guztiz altruistarekin ematen da.

Bisitariak eta langileak zaintzeko neurriak, Covid-19rekin bizi diren testuinguruan

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoko bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, eta Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean beharrezkoa den urruntze fisikoari eusteko, honako neurri aktibo eta pasibo hauek ezarri dira:
• Babes-holtzak harreran.
• Harreran hidrogel desinfektatzailearen banagailuak.
• Ibilbide erabat zirkularra izango duen zirkuitu bat sortzea, Museoko bisitariek atzera egin dezaten eta aurretik daudenekin gurutzatu ahal izan daitezen saihesteko, jarraitu beharreko bidearen zoruan gezi adierazgarriak markatuz.
• Edukiera murriztuko erakusketa-aretoak ixtea, distantzia sozial egokia bermatu ezin denean: Tren-uniformeen eta -kronometriaren bildumak.
• Instalazioen garbiketa indartzea, Museoko bisitariek eta langileek manipulatu ditzaketen elementuetan arreta berezia jarriz.
• Beste edozein esparru publikotan bezala, nahitaez erabili behar dira maskarak Museoko instalazioetara sartzeko.

Lehen fasean, eta osasun-egoeraren bilakaeraren zain, tailer mekanikoaren eta tranbia historikoaren bisita gidatuak eta erakustaldiak bertan behera geratuko dira.

Neurriak Tren Historikoen zerbitzuan

Tren Historikoen edukiera (lurrun-trenen zerbitzuaz gain, diesel trakzioko zerbitzu bereziak ematen dira) %50era murriztuko da, eta maskara erabiltzea ere nahitaezkoa izango da. Jendetzak hala eskatzen badu, zerbitzua indartu egingo da, beharrezkoak diren zirkulazio bereziekin.

Tren historikoak alokatzeko aukera ere badago. Kasu honetan ere %50eko edukiera mugatua ezarri da, hau da, gehienez 75 pertsona zirkulazio bakoitzeko, guztiek maskara eramanez.

Prezioak

Egungo egoerak bere horretan jarraitzen duen bitartean (aretoak ixtea eta bisita gidatuak edo erakustaldiak bertan behera uztea eskatzen du), Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museora sartzeko prezioa 3 eurotik 2 eurora jaitsi da. Tren Historikoan egindako bidaiaren prezioa 6 eurokoa da, eta haren alokairuarena, berriz, 450 eurokoa

Ekitaldi honetan, Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak erakusketara bisita birtualak egiteko aukera eman du www.euskotren.eus orriaren bidez.

Jendaurreko informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus

_______________________________________


Museo hau Azpeitiko Geltoki Zaharrean kokatzen da. Trenarekin lotutako jardun eremu guztietatik dauka bere bildumetan, ibilgailuetatik hasi eta iraganean erabilitako elementu txikienetaraino.

Ibilgailuen bilduma hirurogeita hamar ibilgailu inguruk osatzen dute. Aipagarrienak lurrinezko bederatzi lokomotora –bost ibiltzeko prest, horien artean Zugastieta izenekoa, 1888an egina eta estatuan gaur lanerako gai den lurrin makina zaharrena-, estatu guztian lanerako gai den lurrin garabi bakarra eta penintsulako lokomotora elektriko zaharrena dira. Horiez gainera, bilduman denetako ibilgailuak daude: bidaiari bagoiak, salgaienak, tranbiak, trolebusak, autobusak, bai eta 1922ko suhiltzaileen kamioi zahar bat ere.

Museoko beste bilduma oso interesgarri bat Jesus Minguez bilduma da, trenetako erlojuena, Europan kidekorik gabea. Makina erremintaren bildumak ere lehengo produkzio moduen ikuspegi interesgarria ematen du. Horiekin batera, geltokiorde elektriko zahar bat, plakak, argiak, telefonoak eta abar daude, Euskadiko trenen iraganaren ikuspegia osatzeko.

Hala eta guztiz ere, Burdinbidearen Euskal Museoaren iritziz, trenbideekin lotutako materiala zaintzeak ez du egoera onean gordetzea eta begiratzea bakarrik esan nahi, hala eginez gero, trenaren eginkizun nagusia, mugitzea alegia, galduko litzateke eta. Horregatik, zaharberritzeak ez dira soilik kanpoko itxurari begiratuz egiten, bakoitzak berea duen gaitasuna berreskuratzeko ere egiten dira.

Museoaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era
Larunbatak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etik 14:00etara

Ireteerak lurrun trenean:

Aste Santutik azaroaren 3ra arte, orgutegia honako hau da:
Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 12:30ean

Tarifak:

Orokorra:
Bisita museora + lurrun trenean bidaia: 6 €
Bisita museora:  3 €
Taldeak (25 pertsona baino gehiago): 2 € pertsona bakoitzeko

Kontaktua Jendearentzat:
Telefonoa: 943 15 06 77
E-maila: museoa@euskotren.eus
Faxa: 943 15 07 46




Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb