Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Silbestre XVI. Krosa

San Silbestre XVI. Krosa

  • Kartela

Aurten ere Errenteriako Club Atlético taldeak San Silbestre Lasterketa Herrikoa antolatzen du - Lasterketa Juneren Hegoak Fundazioaren alde izango da

Udalherria: Errenteria

Lekua: Herriko kaleetan zehar.

Ordua: 17:00

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2018/12/31

Sarrerak: 1,00 €

ORDUTEGIA:

 SAN SILBESTRE TXIKIA 16:30etan:
BENJAMINAK: 16:30etan
ALEBINAK: 16:40etan
INFANILAK ETA KADETEAK: 16:50etan
HELDUEN SAN SILBESTREA 17:00etan

HELDUENTZAKO IZEN-EMATEA: (Korrikalari-muga: 1.000)
Aldez aurretik bakarrik (azaroaren 5tik abenduaren 29a arte) : www.atleticorenteria.com
Lasterketa egunean, EZ DA IZEN-EMATERIK EGINGO.

MODALITATEAK (irteera emango da 17:00etan, denak elkarrekin):
3,5km, itzuli bat.
7km bi itzuli.

KUOTA: 12 euro (JUNEREN HEGOAK FUNDAZIORAKO IZEN EMATE BAKOITZETIK EURO 1 DOANTZAN IZANGO DA.)

TXIKIEN IZEN-EMATEA: ez dago mugarik
Ikastetxeetan Eskola Kiroleko koordinatzailearen bitartez edo egunean bertan 15:30etatik 16:15ak arte Fun-gunean (Biteri eskola). WEB GUNEAN EZ!
kuota: dohainik.

San Silvestre txiki: Nafarroa Etorbidetik irten (Zumardia), eta Donostiarako norabidean jarraitu Alfonso XI kalera iritsi arte. Aipatu kalean, ezkerrera hartu Biteri kalera iritsi arte. Biteri kaletik jarraitu, Biteri txiki kalera iritsi arte. Kale honetatik jarraitu eta Andra Mari kalean eskubira hartu Udaletxera iristeko. Erdiko kaletik jarraitu eta Santa Klara kalearen hasieran ezkerrera hartu Zumardira heldu eta helmugara iristeko. Ibilbide hau 1000 metrokoa izango da.

San Silvestre nagusia: Nafarroa Etorbidetik irten (Zumardi parean), eta Donostiarako norabidean jarraitu Alfonso XI kalera iritsi arte. Aipatutako kalean, ezkerrera hartu Biteri kalera iritsi arte. Biteri kaletik jarraitu, Morrongileta kaletik abiatu eta Koldo Mitxelena plazara sartu. Plaza zeharkatu eta Maria de Lezo Kalera irten. Topo trenbideko arkupeen azpitik pasa eta Madalena kaletik Udaletxerako bidea hartu. Erdiko kaletik jarraitu Santa Klara kalera iritsi arte. Matxaingo biribilgunea gurutzatu eta Fanderiako bidegorritik jarraitu ibaia aldetik. Fanderiako Dolores Ibarruri kaleko ezpaloitik abiatu eta fanderia auzoko barrualdeko pasalekura iritsi eta azoko barrualdeko pasalekutik buelta osoa eman. Dario Regollos pasalekura irten eta ezkerrera biratu, ezpaloitik bueltatu gabierrotako zubiraino. Zubia behin zeharkatuta ezkerrera hartu eta Gabierrotako pasealekutik zehar Matxaingo biribilguneraino heldu. Nafarroa Etorbidetik jarraitu zuzen (bigarren itzulirako) edo 3,5km lasterketaren kasuan, Alamedara sartu erdian egongo dan arkuraino.




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb