Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Larraulgo Museo Etnografikoa

Larraulgo Museo Etnografikoa

  • Imagen 1 de la galería de Larraulgo Ekomuseoa

Larraul Tolosaldean (Gipuzkoa) kokatuta dagoen 260 biztanleko herria da. Mendeetan zehar nekazaritzatik bizi izan den arren, gaur egun, bertako ohiturak errespetatuz eta bere bizi kalitatea hobetzeko asmoz, etengabe bide berriak jorratzen ari da. Horren erakusle da herria sakontasunean erakusteko asmotan sortu dute Ekomuseoa. Proiektu berri honek, bere eskaintza zabalarekin Larraulgo herria ezagutzeko jakin-mina guztia asetzea du helburu. Bertara hurbiltzen bazara, museoan, elizan, tailerretan, errotan, baserrietan zein ibilbideetan ikasiz gozatuko duzu.

Udalherria: Larraul

Lekua: Larraulgo Museo Etnografikoa

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Larraulgo Udala

San Esteban Enparantza<br>Plaza San Esteban s/n (20159) Larraul

Telefonoa: 943693042
Faxa: 943693623
Weba: http://www.gipuzkoa.net/larraul/
Emaila: larraul@udal.gipuzkoa.net


Atal honetan azaltzen diren lantegi eta eskaintza didaktikoak 2017 eta 2018 urteetan bertan behera gelditzen dira.


Museo etnografikoa
Larraulgo museoa, herritarren borondateari esker sortu zen 1998.urtean. Bertan ikusi daitezkeen piezak (lanerako tresnak, sagardo tolarea, beheko sua, argazki zaharrak...) nekazarien bizimodua isladatzen dute. Honetaz gain sarrerako ikus-entzunezko proiekzioak, Larraulgo iragana eta gaur egungo errealitatea hobeto ezagutzen lagunduko dugu.

Eliza:
San Esteban elizak ondare kultural eta sozial garrantzitsuak eskaintzen dizkigu. Erretaula nagusiaren atzean, XVI. mendeko grisalla ikusi dezakegu (Gipuzkoako bakarra). Eliza honen inguruan Larraul udalerri gisa sortua da 1840. urtean. San Estebango jaietan, elizako dorretik plazara jaisten da euskal folkloreko "Pello Josepe" pertsonaia.

Bost Tailer Didaktikoak

  • Ogi tailerra - Jarduera dibertigarri honekin etxeko ogia eta galletak egingo ditugu. Iraupena bi ordu.
  • Egur tailerra - Tailer honetan, egur desberdinak ezagutu eta artelan bat eginez irudimena landuko dugu. Iraupena ordubete.
  • Ukendu tailerra - Sendabelarrak ezagutzeaz gain, ukenduak egiteko aukera ere izango dugu. Iraupena bi ordu.
  • Bertso tailerra - Bertsoaren oinarriak ikasiz eta kantatuz jolastuko dugu, egun batez bertsolari izanik. Iraupena ordubete.
  • Buztin tailerra - Buztinezko eskulturak egingo ditugu ahalmen espresiboak landuz. iraupena ordubete.

Aparteko Bisitak
Bisiten iraupena: 1 eta 2 orduen artekoa

  • Txuringadiko errota - Errota funtzionamenduan ikusiko dugu, irina nola egiten den ezagutuz.
  • Esne-behi Ikuilua - Ganadutegi berri bateko sekretuak ezagutzeko aukera izango dugu.
  • Eskultura tailerra - Bertako eskultorea den, Karlos Irazuren tailerra eta erakusketa ikusi ahal izango dugu.
  • Ondareen ibilbidea - Perratokia, karobi zuloa, baserriak... Larraul inguruan paseatuz gozatuko dugu.

Beste Zerbitzuak

  • Aterpetxea - 943 311474
  • Jatetxea - 943 691855
  • Jolaslekua
  • Frontoia
  • Bolatoki

Ekomuseoa bisitatzeko

  • Norbanakoentzat: Hileko lehen igandea, 11:00-14:00.
  • Taldeka: Astelehenetik igandera: 10 pertsona edo gehiagoko taldeak, alde aurretik ordua eskatuz.
  • Ordua eskatzeko: 688 803 608.
  • Informazio gehiago: info@larraulgoekomuseoa.com

Abuztuko asteburu eta jai egunetan Tolosaldea Tour-ek herri honetako Museo Etnografikoaren ateak zabalduko dizkie bisitariei 11:00-13:00 eta 16:00-18:00. Bertan garai bateko bizimodua islatzen duten erremintak, argazki zaharrak… ikus daitezke. Antzinako Larraulgo bizitza eta gaur egunekoaren berri ere izan dezake bisitariek bertan ikus daitekeen ikus-entzunezko bati esker.




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb