Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. PIN! PAN! PUN! Eguberritako haur parkea

PIN! PAN! PUN! Eguberritako haur parkea

  • Kartela

Aurten ere Ficoban jendeak irrika handienaz itxaroten duen jarduera: Eguberrietako Pin, Pan, Pun Haur-parkea, abenduaren 26an ateak zabaldu eta urtarrilaren 4ra arte egongo dena. Egun horietan Ficobako hiru pabiloiak haurrez eta helduez beteko dira, Haur Parkeak edizio honetan eskaintzen dituen proposamen mordoaz gozatzeko prest.

Udalherria: Irun

Lekua: Ficoba (Gipuzkoako Ferialekua)

Ordua: 15:00-20:00

Hasiera: 2018/12/26

Amaiera: 2019/01/4

Eskaintza honekin Eguberrietako Haur Parkeak 3 eta 13 urte bitarteko haurren kezkak asebete nahi ditu. Gipuzkoako bazter guztietako neska-mutilak eta eren familiak, zeren eta Ficobako EHParen asmoa da lurraldeko txoko guztietara iristea eta Ficobara erraz iritsi ahal den udalerri gipuzkoar guztietako publikora iristea, eta era erosoan aparkatu bertako instalazioetan edo "topoz" etorri ahal dena, Irun-Ficoba geralekura.

Guneak 3 pabiloi dauzka, eta horietan jarduera hezitzaileak, jolas kooperatiboak, tailerrak, teknologia berriak, eta erabateko dibertimendua ohizko atrakzioekin nahasten dira.

DATAK
Abenduak 26, 27, 28, 29, 30 eta urtarrilak 2, 3 eta 4
Itxita: abenduak 31 eta urtarrilak 1.

PREZIOAK
3 urte arteko haurrak: doan
3 eta 13 urte arteko haurrek: 8,00 €
Helduek: 7,00 €
10 umetik gorako taldeek: 6,00 € ume bakoitzeko ( + heldu laguntzaile 1doan)
Familia ugariek (txartelarekin): 6,00 € ume bakoitzeko.




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb