Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Beñat Elzo Mendi lasterketa

Beñat Elzo Mendi lasterketa

  • Kartela

SPORT-MUNDI Fundazioak antolaturik V. Beñat Elzo Mendi lasterketa ospatzen da. Aurkezten dizuegun lasterketa, proba solidarioa da. V.BEÑAT ELZO MENDI LASTERKETAK dakartzan antolaketa gastuak behin beteta, lortutako gainontzeko diru guztia, PAUSOKAren alde bideratuko da.

Udalherria: Hondarribia

Lekua:  Hondarribia

Ordua: 11:00

Hasiera: 2018/11/1

Amaiera: 2018/11/1

Sarrerak: 5,00 / 10,00 €

EGITARAUA:

Goizeko 9:00tan lasterketak duen ibilbide beretik burutuko den oinezkoen martxari emango zaio hasiera. IV.BEÑAT ELZO MENDI MARTXA
11:00etan V. BEÑAT ELZO MENDI LASTERTAri emango zaio hasiera.
12:30tan urtero bezala, etxeko ttikiek ere jardunaldiaz gozatzeko aukera edukiko dute. Kirol portuko eremuan IV.FAMILIEN BEÑAT ELZO LASTERKETA ospatuko baita.

Antolaketa lanak errazte aldera, bai mendi martxan bai familien lasterketan parte hartzeko asmoa duten lagun orori, izen ematea aldez aurretik egitea eskatzen dizuegu,

HONDARRIBIAN: Done Pedro Kofradiak duen dendan (Bernat Etxepare 6).
IRUNEN: Mendibil merkatal zentruko Leire Sport dendan.
HERNANIN: Pausoka elkartean. C/ Etxeberri 9.
HENDAIAN: Udaletxeko kirol zerbitzuan.

IV. BEÑAT ELZO MENDI MARTXA: 10,00 €
V. FAMILIEN BEÑAT ELZO LASTERKETA: 5,00 € haurrak eta 10,00 € helduak

BEÑAT ELZO MENDI LASTERKETAKO ANTOLAKUNTZA TALDEAK JARDUNALDI SOLIDARIOA AURKEZTEN DIZUE. V.BEÑAT ELZO MENDI LASTERKETAK DAKARTZAN ANTOLAKETA GASTUAK BEHIN BETETA, PAUSOKA ELKARTEARI BIDERATUKO ZAIO DIRU BILKETA. 




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb