Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gatzaren Ekomuseoa.

Gatzaren Ekomuseoa.

  • Gatzaren Ekomuseoa
  • Gatzaren Ekomuseoa
  • Kartela

Leintz Gatzagako Gatz Museoa. Zentzumenez beteriko mundu bat zabalik dago sentitu, usaindu, entzun eta dastatu nahi dutenentzako. Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete.

Udalherria: Leintz Gatzaga

Lekua: Leintz Gatzagako Gatz museoa

Hasiera: 2018/01/3

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 4,00 / 5,00

Gatzaren Ekomuseoa.

San Antonio auzoa<br>Barrio San Antonio. (20530) Leintz Gatzaga

Telefonoa: 943.71.47.92
Emaila: turismoa@leintzgatzaga.com

Herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen identifikazioa. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierazten da, bertan dorre bat eta bi dorla ( gatza lortzeko galdarak) agertzen dira.

Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan.

Edukiak:

  1. Bertan aurkitu diren aztarna arkeologikoak (erromatar zeramiken puskak).
  2. Kanjiloi gurpila. Gatz putzutik ura ateratzeko balio duen XVIII. mendeko "patenotre" modeloaren kopia, energia hidraulikoz ibiltzen dena.
  3. Ur gazia dorletan gatz bihurtzen da, ura lurrintzen denean. Bisitariek, nahi izanez gero, ura botiletan erosi ahal izango dute, etxean edo eskolan gatz bihurtzeko.

Gatz-iturria herritik 250 bat metrora dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan. Iturri horien ustiapena Burdin Aroan hasi zen.

Gatzaren produkzioan iturriaren inguruan eraikitako zortzi etxe aritzen ziren; etxe horietako bakoitzak burdinazko dorla edo galdara bakarra erabil zezakeen gatza ateratzeko. Zeregin hori uztailetik abendura bitartean egiten zen eta gainerako hilabeteak inguruetako baso marduletan egurra biltzen igarotzen zituzten.

Gatz museoa bisitatzeko ordutegia:
Eguaztenetik Igandera: 12.00etan (euskeraz) / 13.00etan (gaztelaniaz)
Bisita gidatuak larunbatak, igandeak eta jaiegunetan 12.00etan (euskeraz) / 13.00etan (gaztelaniaz)
Bisita eskaera edo erreserba egiteko - 943 714 792 - reservas@gatzmuseoa.com

Taldeko bisita batetako eskaera egiteko, jarri kontaktuan posta elektronikoz edo telefonoz

Prezioak:
Helduak: 5,00 €
Ikasleak: 5,00 €  (<8 urte doan)
10 pertsonatik gorako taldeak 4,00 €/ pertsonako




 

Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: agenda@gipuzkoan.net

  
 
estadisticas web

Kulturweb