Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

  1. NORTASUN-DATUAK. Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erabiltzaileari jakinarazi nahi diogu Web gune honen titularra Ekei Kulturweb SLL (Kulturweb aurrerantzean) enpresa dela. Hona hemen enpresaren datuak: Helbidea: Patrizio Etxeberria, 8- 20230 Legazpi (Gipuzkoa); IFK: B-20697736; Gipuzkoako merkataritza-erregistroko datuak: 1822. Liburukia, 178. Folioa, 8. Sekzioa, 17411 orria. Telefonoa: 943 734423 eta posta elektronikoa: info@gipuzkoan.info.
  2. XEDEA. Gipuzkoan.info Webgunearen bitartez, erabiltzaileek Gipuzkoan sortzen diren hainbat ekintzen (kulturalak, aisialdikoak eta denbora librekoak) gaineko edukiak eta informazioak jaso ditzakete eta hori guztia informatzeko asmoarekin soilik.
  3. ERANTZUKIZUNA. Kulturwebek ez du eskaintzen dituen edukien, orriaren eta, oro har, zerbitzuaren zehaztasuna, osotasuna, legezkotasuna, fidagarritasuna, egunerokotasuna, egiazkotasuna, funtzionamendua edo erabilgarritasuna bermatzen. Ondorioz, uko egiten dio horien gaineko erantzukizunari. Horregatik, gunea erabiliko eta bisitatuko dutenek Webgunea erabiltzen dutenean sor daitezkeen kalteengatiko edozein erantzukizun-motari uko egiten dio. Halaber, ez ditu onartuko haiek oinarri hartuta har daitezkeen erabakiak. Aurreko lerraldian azaldutakoa titularrarenak ez diren edo Webgune honetan kokatuta ez dauden loturei, edukiei eta iruzkinei ere aplikatuko zaie; izatekotan, erantzukizuna delako edukien eta guneen titularrei/egilei dagokie. Erabiltzaile edo bisitari batek arauren bat hausten duen edukiren bat antzemango balu, horren berri orriaren titularrari jakinaraz diezaiola eskatuko genioke, bertatik ken dezan. Azkenik, Kulturweb ez da gunean kokatuta dauden hirugarrenen edukien erantzule izango, ezta hiperesteken bidez eskura daitezkeen edukien edo zerbitzuen erantzule ere.
  4. ERREGISTRATUTAKO ERABILTZAILEAK. Gipuzkoan.info orritik sartuta bestelako orriak bisitatuko dituzten bisitariek zuzenean ikus dezakete orri horiek bertan kontua sortu beharrik gabe. Dena den, erregistratutako erabiltzaileek bakarrik erabil ditzaketen atalak eta funtzionalitateak daude. Funtzionalitate horiek, hasiera batean, Webgunean sartu nahi diren gertakizunak eta jarduerak gehitzeko, aldatzeko eta kentzeko sistemarekin lan egiteko aukera eskaintzen dute. Web-ean kontu bat sortu ahal izateko erregistratu egin beharko da lehenbizi eta, horretarako, ezinbestekoa da ezarritako baldintzak eta arauak erreparorik gabe onartzea.
  5. EKARPENAK. Web-ean erregistratutako bezeroek edo erabiltzaileek aukera dute orrialdeko atal batzuetan edukiak (testua, irudia,...) gehitzeko. Edukiak hamalau urte baino gehiago eta legez eman beharreko baimena bere kabuz emateko legezko baldintzak betetzen dituzten pertsonek bakarrik gehi ditzakete. Bezeroek eta erabiltzaileek egingo dituzten ekarpenak gainerako erabiltzaileak eta hirugarrenak errespetuz hartuko dituzten ekarpenak izango dira. Erabat debekatuta dago hirugarrenen, orrialdearen titularraren eta gainerako erabiltzaileen ondasunak edo eskubideak (eta, bereziki, jabetza intelektualaren eskubidea, jabetza industrialarena, ohorerako eta intimitaterako eskubidea eta datu pertsonalak babestekoa) hautsiko edo kaltetuko dituzten ekarpenak egitea; ekarpen horiek, halaber, ezingo dira legez kontrakoak edo eskubideen kontrakoak izan. Nolanahi ere, ekarpenak ezin dira iraingarriak eta usadio eta ohitura onen kontrakoak izan; erabaki hori kulturweb enpresaren iritziaren mende geratzen da. Erabiltzaileen ekarpenak lan intelektualak direla hartuz gero, erabiltzaileak horien titularra dela edo orrialdean erabiltzeko izan beharreko eskubideak eskuratuta dituela bermatu behar du. Modu berean, orriaren titularrari lagatzen dizkio modu ez-esklusiboan, egingo dituen ekarpenak erreproduzitzeko, banatzeko, jendeari komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak lagapen-hartzaileak erabakiko duen edozein ustiatze-modalitaterako, mundu osora zabaltzeko aukerarekin eta lanak jabari publikoan sartu bitartean, hirugarrenei lan guztiak edo zati batzuk emangarriak izanik. Kultuweb-ek ekarpenak moderatzeko eskubidea gordetzen du beretzat eta orrialdea erabiltzeko baldintzak urratzen dituen edo bere ustez iraingarriak, gustu txarrekoak edo desegokiak diren ekarpenak aldatzeko edo kentzeko eskubidea izango du. Orrian ekarpenak egingo dituen erregistratutako bezeroak edo erabiltzaileak bere gain hartuko ditu ekarpen horietatik sor daitezkeen erantzukizunak eta orrialdearen titularraren aurka etor daitezkeen erreklamazio edo santzioetatik Kulturweb salbu uzteko konpromisoa hartzen du.
  6. PRIBATUTASUN-POLITIKA. Webgunea bisitatuko dutenek, gunean bertan edo harremanetarako jarritako posta elektronikoa erabilita, orrialdearen titularrari emango dizkioten izaera pertsonaleko datuak Hispatek Internet SL enpresaren jabegoko fitxategi batean sartuko dira. Hauxe da enpresa horren helbidea: Hirutxulo plaza, 1 - 2B lokala - 20012 Donostia-San Sebastian (Espainia). Fitxategi horren helburua titularrak egin ditzakeen eskariei erantzutea eta atarian haren parte hartzea kudeatzea da. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/19999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, jakinarazten dizugu aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezula honako helbidera eskaria bidalita: Ekei Kulturweb, SLL Patrizio Etxeberria, 8. CP 20230 - Legazpi (Gipuzkoa).
  7. COOKIE-AK. Cookie-ak erabiltzaile bisitariaren terminalean kokatzen diren testu-fitxategiak dira eta orrialdean izandako nabigazioaren gaineko informazioa gordetzen dute. Webgune honek orrialdean izandako nabigazioaren gaineko informazioa duten cooki-en erabilerari buruzko informazioa eskaintzen die erabiltzaileei. Modu berean, benetakotzat egiaztatzeko helburuarekin, saioaren gaineko informazioa ere eskaintzen dio erabiltzaileari, sisteman erregistratutako erabiltzailea denean . Kulturwebek web nabigatzaile gehienetan cookie-kin zerikusi duten konfigurazio desberdinak ezartzeko dagoen aukeraren berri ematen die erabiltzaileei; zenbait kasutan Kulturweb cookie-en erabilera blokeatzera ere irits daiteke. Kasu horietan, Kulturwebek ez du zerbitzuaren erabilgarritasuna edo orrialdean jasotako edukien nabigazio egokia eta/edo aurkezpena bermatzen. Bestetik, Kulturwebek jakinarazten du orrialde honek (Gipuzkoan.info) Google Analytics erabiltzen duela, Delawareko Google Inc. Konpainiak maileguz utzitako web zerbitzu analitikoa. Hauxe da enpresa horren bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak ("Google"). Google Analytics enpresak "cookie-ak" (hau da, bere ordenagailuan kokatutako testu-artxibategiak) erabiltzen ditu erabiltzaileek webguneari ematen dioten erabilera aztertzeko. Cookie-ak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (IP helbidea barne) Googlek hartu eta zuzenean doa Estatu Batuetako zerbitzarietara eta bertan artxibatuta geratzen da. Googlek gure kontura erabiliko du informazio hori webgunearen erabileraren gaineko arrastoa jarraitzeko asmoarekin, webgunearen jarduerari buruzko txostenak pilatuz eta webgunearen jardueraren eta Interneten erabileraren gaineko bestelako zerbitzuak eskainiz. Googlek hirugarrenei eskainiko ahal izango die informazio hori legeriak horretarako baimena ematen duenean, edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez du bere IP helbidea Googlek izango duen bestelako datuarekin elkartuko. Datuen tratamendua edo informazioa errefusa dezakezu zure nabigatzailearen konfigurazio egokia aukeratu eta cookie-en erabilera errefusatuz; dena den, jakin behar duzu horrela eginez gero, webgune honen erabateko funtzionalitatea erabiltzeko aukera gal dezakezula. Webgune hau erabiltzean, zuk baimena ematen duzu Googlek zuri buruzko informazioaren tratamendua egin dezan, beti ere goian aipatuko moduan eta helburuetarako.

Azken eguneratzea: 2011/02/28


Txikiweb - Gipuzkako haur agenda
Ekei Kulturweb S.L.L.
Patrizio Etxeberria 7 - bis, 20230 - Legazpi
Tfnoa: 943 734423 / E-maila: info@kulturweb.com / agenda@gipuzkoan.net


estadisticas web
Kulturweb