Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Baleazaleen arrastoen atzetik

Baleazaleen arrastoen atzetik

  • Pasaiako kaia

Pasaiako portuaren geografia bereziak, mendez mende, aterpe eman die historiako baleazale adoretsuenei. Pasaiatik Ternuako kostaldeetara abiatzen ziren baleontzien espedizioak, kanpaina luzeetan zehar Labrador itsasoko ur hotzetan bizirauteko prestatuak zeuden galeoietan. Geroztik, denbora luzea igaro den arren, Pasaiako portuak gogoan du, oraindik ere, bere iragana.

Udalherria: Pasaia

Lekua: Ondartxo Ontzigunea

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Kanalaren sarreran, kala txiki eta ia sekretu  batean, Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa dago, aspaldiko ontziola batean.  Bertan, erriberako zurgintzaren artisauek balio etnografiko eta historiko  handiko ontziak zaharberritu eta egiten dituzte. Ondartxon, baleazaleak  babesten zituzten larru berberak janzteko aukera izango dugu, eta mundu berrian  gertatutako itsasoko odiseen kontakizuna entzungo dugu.

Istorioen gordintasunak gosetu egingo  gaituenez, munduko baleontzirik zaharrenaren erreplikaren alboan, garai hartako  itsasgizonen antzera jango dugu: Idiazabal gazta, ogia, intxaurrak eta  sagardoa.

Datu interesgarriak:
Iraupena: Egun erdia.
Prezioa: kontsultatu behar da.
Gutxienezko taldea: 6 pertsona.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, frantsesa eta  ingelesa.
Noiz joan: Datak kontsultatu.
Oharra: Adin guztietarako.

Kontaktua:
Albaola - Puerto Pasaia, Apdo. 38 20110  Pasaia
albaola@albaola.com
Teléfono: 943 39 24 26



Pasaiako Udala
Donibane Kalea , 19 - 20110 Pasaia - Tfnoa: 943344034 / Faxa: 943515447 - pasaia@pasaia.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog