Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Dantza Hirian 2019

Dantza Hirian 2019

  • Kartela

Irailaren 13tik 29ra bitartean, 14. edizio honetan, Dantza Hirian jaialdia 7 herritan barrena ibiliko da. Programazioa era guztietako ikusleentzat pentsatua dago, eta gaur egungo dantzan gorantz datozen artista gazteen nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten jarraitzen du. 15 konpainiek (horietatik 10 euskal koreografoenak dira) 18 eremu publiko beteko dituzte.

Udalherria: Pasaia

Lekua:  Pasaia

Ordua: 12:00

Hasiera: 2019/09/22

Amaiera: 2019/09/22

Sarrerak: 0,00 €

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturarekin jarraitzen du Baiona-Donostia Euskal Eurohirian, bertako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte hori ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa hurbiltzen die herritarrei, mugaz haraindiko topagune eta eremu partekatu bat sortuz.

Jaialdiaren 14. edizioan, irailaren 13tik 29ra, 7 udalerritan gauzatuko dira proposamenak: Irunen, Hendaian, Errenterian, Donostian, Pasaian, Baionan eta Hondarribian. Programazioa mota guztietako pertsonentzat dago pentsatuta, eta dantza garaikidean gora egiten ari diren artisten nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten du. 15 konpainiek (horietatik 10 euskal koreografoenak) 18 eremu publiko beteko dituzte.

"Acieloabierto" Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekinelkarlanak eta sinergiak egiten jarraitzen du eta, zirkuitu horren bitartez, honako konpainia hauek aurkeztuko ditu: Brodas Bros & Kukai, Unaiuna, Led Silhouette, Marcat Dance, Nowhere Theatre, HQPC proiektu kolektiboa eta Taiat Dansa.

Aterpean programaren esparruan, eta uztailean Gare de Midi aretoan (CCN Malandain Ballet Biarritz konpainia) eta Dantzagunean (Errenteria) egindako egoitzen ondoren, bi obra estreinatuko dira: "J-AhO!", Amaiur Luluagarena eta "Ahotsak", Ziomara Hormaetxerena. Jaialdiak 2008an sortu zuen artista egoiliarrentzako Aterpean programa (2008) eta hark dantza garaikidearen sorrera, ikerketa eta hiri-eremuetako hedapena babestenditu. Programa horrek 20 sorkuntza berri babestu ditu martxan jarri zenetik.

IBILI programaren inguruan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiei laguntzen jarraitzen dugu. Bertan izango dira: Kukai, LaRutan, Vicky P. Miranda, Led Silhouette, HQPC proiektu kolektiboa, Node, Natxo Montero eta Dantzaz / Atalak 2.0 Proiektua; azken horrek in situ sortutako koreografia bat aurkeztuko du, Larrua Proiektuan oinarrituz.

Taiwango Hung Dance Konpainia nabarmendu behar dugu, "Birdy" aurkeztuko baitu, 2017an Masdanza Jaialdiko publikoaren saria irabazi zuen eta 2017an Burgos – New York Koreografia Jaialdian lehen saria bereganatu zuen ikuskizuna.

Programazioa jarduera paraleloekin osatuko da: ikastetxeei zuzendutako programa, master class deiturikoak eta dantza- eta pintura-tailerrak.

Europako kultura-panoraman entzute handikoa izateaz gain, Dantza Hirian dantza-jaialdi bat baino gehiago da. Dantza Garaikiderako plataforma bat da, Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.

EGITARAUA

Irailak 13 - IRUN

  • MARRAZKI TAILLERRA – 60΄ - 18:00 – Zabaltza Plaza - 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
  • LaRutan (Euskadi) "Out Of The Blue" – 11΄ - 19:00 – Zabaltza Plaza
    Ezerezetik sortzen dena. Abisurik gabe deika hasten dena.
  • KUKAI DANTZA & BRODAS BROSS (Euskadi-Cataluña) "Topa" – 20΄ - 19:15 – Zabaltza Plaza - Zikuitu ACIELOABIERTO
    Lau gazte enparantza batean elkartzen dira - Euskal Dantza. Hip hop.
Irailak 14 - HENDAYA
  • MARRAZKI TAILLERRA – 60΄ - 16:00 – Sokoburu Plaza - 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • UNAIUNA (Baleares) "All inclusive" – 12΄ - 17:00 – Sokoburu Plaza - Zikuitu  ACIELOABIERTO
    Azken urte hauetan, bizitzen ari garen neurriz gaineko okupazio turistikoaz mintzatzen zaigu.
  • LaRutan (Euskadi) "Out Of The Blue" – 11΄ - 17:15 – Sokoburu Plaza
    Ezerezetik sortzen dena. Abisurik gabe deika hasten dena.
Irailak 15 - ERRENTERIA
  • NOWHERE THEATRE (Madrid) - "El Lago de los Cisnes (el pequeño)" – 15΄ - 12:30 – Diputazio Plaza - Zikuitu ACIELOABIERTO
    Konpainiak- "Cisne Negro" eta "Cisne Blanco"-ren arteko dualitatea oinarritzat hartuz, ikerketa lan bat hasi genuen.
  • MARRAZKI TAILLERRA – 60΄ - 18:00 – Zumardia Alameda - 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • UNAIUNA (Baleares) "All inclusive" – 12΄ - 19:00 – Zumardia Alameda - Zikuitu ACIELOABIERTO
    Azken urte hauetan, bizitzen ari garen neurriz gaineko okupazio turistikoaz mintzatzen zaigu.
  • AMAIUR LULUAGA (Euskadi) "J-AhO!" – 15΄ - 19:30 – Herriko Plaza - Estrenaldia PROGRAMA ATERPEAN
    Lehen sorkuntza-proiektua. Zentzumena eta eromena… hain da lausoa muga…
Irailak 21 - DONOSTIA
  • DANTZAZ (Euskadi) "Artalde" Proyecto Larrua – 45΄ - 12:30 – Urdaneta  - Programa Atalak 2.0" IN SITU Working progress
    Komunikatzeko modu desberdin bat sortu duen kolektiboa, giza izaera aztertzeko erabiltzen dugu.
  • MARRAZKI TAILLERRA – 60΄ - 18:00 – Konstituzio Plaza - 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • HUNG DANCE (Taiwán) "Birdy" – 15΄ - 19:00 – Konstituzio Plaza
    Neskak txorien bizitzarekin amets egiten du. Premio del Público en Certamen Masdanza 2017 y 1Ί Premio Certamen Burgos Nueva York 2017.
  • VICKY P. MIRANDA (Madrid-Euskadi) "Rojo" – 18΄ - 19:30 – Nautiko
    Gure gorputza lehen topagune gisa planteatzen duen proiektua.  
  • TAIAT DANSA (C. Valenciana) - "Canvas of Bodies. Opus nΊ 1" – 17΄ - 20:00 – Nautiko - Zikuitu  ACIELOABIERTO
    Identitateari buruzko ikerketa koreografikoa, autorretratu kolektibo baten bidez.
Irailak 22 - PASAIA
  • MARRAZKI TAILLERRA – 60΄ - 12:00 – Donibane Plaza - 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • LED SILHOUETTE (Navarra) "Errata Natural" – 13΄ - 13:00 – Donibane Plaza - Zikuitu ACIELOABIERTO
    "Errata Natural-en" gaia oker bat da, hain zuzen ere, konbentzio sozialek eraikitako "normaltasuna" berezkotzat hartzeko okerra.
  • MARCAT DANCE – MARIO BERMÚDEZ (Andalucia) "Wooden Bones" – 18΄ - 13:30 – San Pedro Enbarkaderoa - Txalupan joango gara Donibanetik San Pedrora. (joan-etorria doan)
    Horizontean dago inspiratuta, lurraren gainazalak eta zeruak topo egiten duten lerroan.
Irailak 22 - DONOSTIA
  • MARRAZKI TAILLERRA – 60΄ - 18:00 – Konstituzio Plaza - 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • MARCAT DANCE (Andalucia) "Azzurro" – 12΄ - 19:00 – Konstituzio Plaza - Zikuitu ACIELOABIERTO
    Horizontean dago inspiratuta, lurraren gainazalak eta zeruak topo egiten duten lerroan.
  • LED SILHOUETTE (Navarra) "Errata Natural" – 13΄ - 19:00 – Nautiko - Zikuitu ACIELOABIERTO
    "Errata Natural-en" gaia oker bat da, hain zuzen ere, konbentzio sozialek eraikitako "normaltasuna" berezkotzat hartzeko okerra
  • HUNG DANCE (Taiwán) "Birdy" – 15΄ - 19:45 – Nautiko
    Neskak txorien bizitzarekin amets egiten du. - Premio del Público en Certamen Masdanza 2017 y 1Ί Premio Certamen Burgos Nueva York 2017.
Irailak 28 - BAIONA
  • MARRAZKI TAILLERRA – 60΄ - 16:30 – MVC Polo-Beyris (Kanpoan) 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • ZIOMARA HORMAETXE (Euskadi) "Ahotsak" – 15΄ - 17:30 – MVC Polo-Beyris (Kanpoan) - Estrenaldia PROGRAMA ATERPEAN
    Gernikako bonbardaketaren biktimei omenaldia da.
  • AMAIUR LULUAGA (Euskadi) "J-AhO!" – 15΄ - 17:45 – MVC Polo-Beyris (Kanpoan) - Estrenaldia PROGRAMA ATERPEAN
    Lehen sorkuntza-proiektua. Zentzumena eta eromena… hain da lausoa muga…
  • NODE (Euskadi) "Tria" – 15΄ - 18:00 – MVC Polo-Beyris (Kanpoan)
    Triangelu Infinituaren sinbologia, beste unibertso batzuetatik etorritako jainkoak, zientzia fikzio epikoa, Art-Deco, urre-kolorea biziagotzen duten neonak. Xanadu.
Irailak 29 - HONDARRIBIA
  • MARRAZKI TAILLERRA – 60΄ - 17:30 – San Pedro Kalea (Arco de la Hermandad) 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • ZIOMARA HORMAETXE (Euskadi) "Ahotsak" – 15΄ - 18:30 – San Pedro Kalea (Arco de la Hermandad) - Estrenaldia PROGRAMA ATERPEAN
    Gernikako bonbardaketaren biktimei omenaldia da.
  • PROYECTO COLECTIVO HQPC 15 (Euskadi) "Habrá que ponerse cachas" – 20΄ - 19:00 – Santiago Plaza - Zikuitu ACIELOABIERTO
    Esanahien, txorakerien, xarma handiaren eta graziaren arteko jokoa da. .
JARDUERA PARALELOAK

Ikastetxeak
  • HENDAIA
    (Spectacle + rencontre avec les artistes) NATXO MONTERO (Euskadi) - "Barbecho Urbano" – 30΄ - Lugorri-egoerak presa eta betebeharrak alde batera uzteko aukera ematen digu.
    Irailak 27 - Ostirala - 15:00 – Gaztelu Zahar Frontoia

  • BAIONA
    (Spectacle + rencontre avec les artistes) NATXO MONTERO (Euskadi) "Barbecho Urbano" – 30΄
    Irailak 26 - Osteguna - 12:00 – MVC Polo-Beyris (Kanpoan)
Masterclass
  • ERRENTERIA
    HUNG DANCE (Taiwán) - Irailak 21 - Larunbata - 11:00-13:00 – Dantzagunea



Pasaiako Udala
Donibane Kalea , 19 - 20110 Pasaia - Tfnoa: 943344034 / Faxa: 943515447 - pasaia@pasaia.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog