Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: Jorge Oteiza, marrazkiak, estanpak, hitzak eta eskulturak

Erakusketa: Jorge Oteiza, marrazkiak, estanpak, hitzak eta eskulturak

  • Kartela

Pasai Donibaneko VICTOR HUGO etxeak abuztuaren 2an, Pasaiako Udaleko Kultura eta Hezkuntza Arloak antolaturik, JORGE OTEIZA, MARRAZKIAK, ESTANPAK, HITZAK ETA ESKULTURAK erakusketa jarriko du ikusgai. Erakusketa hori lehenbiziko aldiz 2000. urtean egin zen, Jorge Oteizaren presentziarekin.

Udalherria: Pasaia

Lekua: Turismo Bulegoa - Victor Hugoren Museo-etxea

Hasiera: 2019/08/2

Amaiera: 2019/09/29

Sarrerak: 0,00

Pasaiko Udala

Euskadi Etorbidea<br>Avenida Euskadi, 61 (20110) Pasaia

Telefonoa: 943344034 <br> 943344140
Faxa: 943515447
Weba: http://www.gipuzkoa.net/pasaia/
Emaila: pasaia@udal.gipuzkoa.net

Kultur programa honen antolatzaile eta sortzaileek artista honen figura eta proiekzioa oroitarazi nahi dituzte. Euskal eskultorearen hirurogeita hamar marrazkik eta grafiak osatzen dute erakusketa, eta formatu txikiko dozena bat eskulturek, zeinetan Arantzazurako lehen Pietate Ariketa (1959) nabarmentzen den, eta beste testu dokumental original batzuk. Oteiza: marrazkiak, estanpak eta hitzak Felix Marañaren sorkuntza bat da, eta euskal artistari buruzko azterlanen autore eta editorea da bera. Erakusketa guztia da, laburturik, poesiari egindako kantu irmoa, Oteizaren obra bere osotasunean biltzen eta bururatzen duen hizkuntza baita poesia.

Orioko (Gipuzkoa) Kultur Etxean 2000. urtean inauguratu zen erakusketak (Oteiza oriotarra zen jaiotzez) ibilbide berezia eskaintzen du Jorge Oteizaren ikus- eta ahots-aldagaien bitartez. Bertan lehenbiziko aldiz begiesten da euskal artista eta poetaren marrazki bilduma erakutsi gabea, gehienak 1985-2000 urteen bitartean burutuak. Oteizak bere bizitza guztian bozeto, zirriborro eta marrazki asko egin zuen, eta horiek artistaren oinarrizko arotzeria eratzen dute, sormen prozesu ezberdinak ebazten hasi aurretik.

Lekua: VICTOR HUGO ETXEA. Pasaia (Gipuzkoa)
Oinarrizko edukia: 70 marrazki, estanpak, ikusizko poemak, formatu txikiko 12 eskultura, argazkiak eta Oteizari buruzko informazio askotarikoa, eta lagin bibliografikoa.
Datak: 2019ko ABUZTUAREN 2TIK IRAILAREN 29RA.

Orduak:
Asteazkenetik larunbatera [18:30-20:30]
Igande eta jaiegunetan [11:30-13:30]
Astelehen eta asteartetan itxita

Antolatzailea: Pasaiako Udala. Kultura eta Hezkuntza Saila
SARRERA DOAN [Irailean bisita gidatuak antolatuko dira, eta garaiz iragarriko dira].



Pasaiako Udala
Donibane Kalea , 19 - 20110 Pasaia - Tfnoa: 943344034 / Faxa: 943515447 - pasaia@pasaia.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog