Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa Cirizan: PASAIA RABANNE, Imajinarioaren arrazoiak

Erakusketa Cirizan: PASAIA RABANNE, Imajinarioaren arrazoiak

  • Kartela

Pasaia-Rabanne, imajinarioaren arrazoiak izeneko erakusketa denboran egindako bidaia emozional eta espirituala da, batetik, Pasaiako herriaren bizimodua eta ibilbidea, eta bestetik, Francisco Rabaneda sortzailea, pentsalaria eta nazioartean izen handiko jostuna uztartzen dituena.

Udalherria: Pasaia

Lekua: Ciriza Etxea

Ordua: 

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 3,00

Proiektu hau Illumbe Musika Elkarteak sustatua da, eta elkarteak Paco Rabannerekin izandako harremanaren ondorioz sortua, sorkuntza alorreko harremana ez ezik, harreman pertsonala ere izandakoak baitira.

Sortzailearen sormenezko kontzeptu eta prozesuetatik abiatuta, eta alderdi gizatiarrarekin eta espiritualarekin izandako harremana oinarritzat hartuta, Pasaiako herriaren historiarekin bat eginda diseinatu eta bultzatu da erakusketa hau, komunitatearen gizarte, kultura eta ekonomia alorretako jarduerak sustatzearren, hartara, etorkizunerako proiekzioa ahalbidetzen dela.

Proiektuaren ardatzetako bat gizartea bertara biltzea da, eta horretarako ari gara komunitateen arteko sareak sortzen, eta elkarteekin eta hainbat esparrutako lagunekin elkarlanean.

Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00-14:00 / 16:00-20:00
Prezioak: Orokorra 3,00 €, Bisita gidatua 3,00 €
Tokia: Ciriza etxea, Euskadi etorbidea, Trintxerpe - +34 365208966 - pasaiarabanne@gmail.com



Pasaiako Udala
Donibane Kalea , 19 - 20110 Pasaia - Tfnoa: 943344034 / Faxa: 943515447 - pasaia@pasaia.net

agenda@gipuzkoan.net
Gipuzkoan.info Kulturweb-ek garatutako aplikazioa da eta Eusko jaurlaritzako Euskara eta Kultura Departamentuaren laguntza du.
Gipuzkoan.info - Blog