Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Bisitak, txangoak) 
  3. Ibilaldi Gidatuak - Zegama eta Aizkorri-Aratz

Ibilaldi Gidatuak - Zegama eta Aizkorri-Aratz

  • San Adrian Tunela

Zegamako Turismo Bulegotik ibilaldi gidatuak antolatzen dira Zegamako eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko natura- eta kultura-ondarea ezagutzera emateko eta bisitariei bertako paisaia ederraz gozatzeko parada eskaintzeko.

Udalherria: Zegama

Lekua: Anduetza Parketxea - Aizkorriko Ataria Interpretaz

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa - Turismo

San Bartolome Kalea 13 (20215) Zegama

Telefonoa: 943 80 21 87
Faxa: 943 80 21 87
Weba: http://www.museomadera.com/index.php
Emaila: zegama@aldabe.com

SAN ADRIANGO TUNELA, GALTZADA ETA INGURUAK ANTZINAKO ERREGE-BIDEAN BARRENA:
Erdi Aroko garai ilunetan murgilduz, San Adriango gotorlekua nolakoa zen eta bertako bizimodua (zaldun, bide-lapur, erromes, merkatari…) zertan zen azaltzen da ibilaldi gidatu honetan.
Iraupena: 4 ordu (autoz joan-etorria barne)
Zailtasun-maila: Erraza
Eraman beharrekoa: Mendiko arropa, hamaiketako eta ura.
Prezioa: 4,00 € helduek / 3,00 € haurrek

EGUN BATEZ ARTZAIN OLTZAN:
Oltza (Urbia) Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko artzaintza-gune adierazgarria da eta bertan, saroia osatzen duten erakinak ikusteaz gain, bertan udara igarotzen duten artzainen esperientziak entzuteko aukera paregabea eskaintzen du ibilaldi gidatu honek eta nola ez, ezin ba etxera itzuli Oltzako Idiazabal Gazta dastatu gabe!
Iraupena: 5 ordu (autoz joan-etorria barne)
Zailtasun-maila: Ertaina
Eraman beharrekoa: Mendiko arropa, hamaiketako eta ura.
Prezioa: 5,00 € helduek / 3,00 € haurrek

KANALA, URAK ZIPRIZTINDUTAKO NATURA:
Aizkorrondoko kanalean biltzen dira Aizkorriko ipar-isurialdean sortzen diren errekatxo guztietako urak eta hauei jarraituz, urari eta hezetasunari loturiko paisaia lasaiak zeharkatzen ditu ibilbideak.
Iraupena: 4 ordu (autoz joan-etorria barne)
Zailtasun-maila: Erraza
Eraman beharrekoa: Mendiko arropa, hamaiketako eta ura.
Prezioa: 4,00 € helduek / 3,00 € haurrek

BUZTINGINTZAREN IBILBIDEA:
Bisita gidatu honetan Intxaustiko buztin- eta berniz-errota eta Altzibargo teileria zaharra erakusten dira Zegamak XVIII. mendetik aurrera buztingintzarekin izan zuen loturaren adierazle. Intxaustikoa, buztina nahastu eta bernizak ehotzeko Euskal Herrian gelditzen den errota bakarretakoa da.
Iraupena: 1ordu eta erdi (autoz joan-etorria barne)
Zailtasun-maila: Erraza
Eraman beharrekoa: Mendiko botak
Prezioa: 3,00 € helduek / 2,00 € haurrek



Ekei Kulturweb S.L.L.