Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

Ignaziotar Lurraldea Ezagutu

  • Loiolako Santutegia

Urratsez urrats Ignaziotar Lurraldea ezagutuko dugu eta pertsonaia unibertsal batengana hurbilduko gara, erromes handia eta Jesusen Lagundiaren sortzaile izan zen San Ignazio Loiolakoarengana hain zuzen ere; haurtzaroa eta gaztaroaren zati bat igaro zituen lurraldean sartuko gara eta haren garaia, hau da, XVI. mendea ezagutuko dugu Gipuzkoako Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoiena eskual-deetan barneratuz.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2008/01/1

Amaiera: 2015/12/31

Duela 400 edo 500 urteko aldian utziko gaituen jauzia proposatu nahi dizugu eta gure antzinakoak bizi izan ziren eszenategi berean bidaiatzera gonbidatu nahi zaitugu.

San Ignaziok ibiltari handitzat jotzen du bere burua: mundu honetako lurretan zehar egin zuen erromesaldia eta bere erromesaldi espirituala arimei laguntzeko bere ideala osotasunean lortzeko moduak eta bitartekoak bilatzeko modua da.

San Ignazioren irudia lurraldean oso sakon dago errotuta eta lurralde horretako ondare artistiko eta arkitektoniko zabalean Errenazimenduaren izaera arnasten da Humanismoaren etorrerarekin, arte zibil eta erlijiosoaren ez-ohiko garapenarekin eta bizimoduaren eta balio ekonomiko eta sozialen aldaketekin. Garrantzi handiko oparoaldia izan zen gure lurraldean.

Proposamen batzuk:

  • San Ignazio erromes: Loiolatik Arantzazura San Ignazioren bidetik: Loiolako Santutegia, La Antiguako baseliza eta Arantzazuko Santutegia.
  • Sorlekuaren ingurukoak. San Ignazio bere lurraldean.
  • Eliza barruko artea, XVI. mendeko erretaulak.
  • ... dorretxe eta jauregi artean.
  • Izaera humanistikoa. Jakinduriaren eta ezagutzaren garrantzia....
  • ....baserriko bizimodua, burdina-lana, gatz-ustiapena.



Ekei Kulturweb S.L.L.