Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Bisitak, txangoak) 
  3. TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua

TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua

  • Imagen 1 de la galería de TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua
  • Imagen 2 de la galería de TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua
  • Imagen 3 de la galería de TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua
  • Imagen 4 de la galería de TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua
  • Imagen 5 de la galería de TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua
  • Imagen 6 de la galería de TOURSeko San Martinen eliza Bisita Gidatua

Eraiki zeneko data zehatza ezagutzen ez bada ere, XV-XVI. mendekoa dela uste da.

Udalherria: Zegama

Lekua: San Martin Tourseko Eliza

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa - Turismo

San Bartolome Kalea 13 (20215) Zegama

Telefonoa: 943 80 21 87
Faxa: 943 80 21 87
Weba: http://www.museomadera.com/index.php
Emaila: zegama@aldabe.com

TOURSeko San Martinen eliza

XV. mendean saloi oin bakarra zuen, barneluzego edo nabe bakar bat eta sarrerako atea gotikoa, XVI. mendean, hasierako barneluzengoari gurutzeria erantsi zitzaion eta egurrez eginda zuen sabaia harlanduzko ganga batez ordezkatu zen. 1688an, presbiterio aldea zabaldu zen eta mende honetan bertan, barneluzego nagusia luzatu eta sarrera barrokoa eta korua egin ziren.

XVIII.mendean, sakristia eta hegoaldeko atea erantsi zitzaion. 1781an ezkerraldeko besoan dagoen dorre barrokoa bukatu zen eta baita atarte arkupeduna ere. Bertan dauden pieza aipagarrienak: erretaula nagusia, Zumalakarregiren mausoleoa, Irutxetako amabirjinaren irudia eta Aizkorriko gurutzea dira.

Erretaula Nagusia

1637. urtean eginiko obra eskultorikoa da, barroko estilokoa eta mistiko errealista teknikaren lekukoa. Obra hau, Gregorio Hernandez eskultore ospetsuaren ikasle izandako Garcia de Berastegik egina da. Irudiak egurrez egin eta ondoren polikromatuak dira, bulto irudiak dira asko eta atzean, margoturiko panelak dituzte.

Zumalakarregiren Mausoleoa

Tomas Zumalakarregi jeneral karlista Zegaman hil zela eta, elizaren barruan bere ohorez eraikitako mausoleoa dago. Mausoleoa Font eskultoreak egina da karrarazko marmol zuria erabiliz. Zumalakarregiren estatuaren azpian, marmol gorriz eginiko sarkofago bat dago eta bertan daude Zumalakarregiren aztarnak 1886an mausoleoa inauguratu zenez geroztik. Estatuaren gainean eta azpialdean dauden armarriak, Espainiako 49 probintziak islatzen dituzte.

Eliza ikusi nahi izanez gero, Zegamako Turismo-bulegoko harreragileari esatea besterik ez duzu.



Ekei Kulturweb S.L.L.